Joko makina edo makina laguntzaileen kokatze buletina iraungitzea alderdi batek eskatuta

Deskribapena


Joko-makina edo makina laguntzaile baten kokapen-buletinaren titularretako edozeinek sinatutako buletina iraungitzea eskatzen dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, hauetako arrazoi batengatik:

  • Makinan edo buletina egiteko erantsitako datuetan edo dokumentazioan funtsezko zehaztugabetasunak egotea.
  • Kokatze-buletinean babestutako joko-makinaren ustiapenean errentagarritasun ekonomikorik ez izateagatik.
  • Establezimendua etenik gabeko 9 hilabete baino gehiagoz itxita egoteagatik.
  • Jarduera utzi aurreko sei hilabeteetan kokatze-buletina sinatzeagatik.

Interesdunak, eskabidearekin batera, egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, azkentzeko arrazoietako bat gertatzen dela frogatzeko. Entzunaldi-izapidea emango zaio beste alderdiari, eta alegazioak aurkezteko epea. Horrekin guztiarekin, Joko eta Ikuskizun zuzendariak ebatziko du azkentzea bidezkoa den ala ez.

Nori dago zuzenduta


Joko operadoreak eta Joko-makina instalatua duten establezimenduen titularrak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza-Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1 / 010101 Vitoria-Gasteiz.

Tel. 945 018879 / Fax 945 018748 / Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Arabako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 017020 / Fax 945017021 / jokikus-araba@euskadi.eus

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao

Tel. 94 6075520 / Fax 94 6075521 / jokikus-bizkaia@euskadi.eus

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián

Tel. 943 467125 / Fax 943474532 / jokikus-gipuzkoa@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Buletinaren iraungitzea alderdi batek eskatuta: 0015832

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Joko makina edo makina laguntzaileen kokatze buletina iraungitzea alderdi batek eskatuta.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk