Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-zentroen baimenak

Deskribapena

Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-zentroen eginkizuna da bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak ematea, gidariek gidabaimeneko edo gidalizentziako puntu batzuk berreskuratu ahal izateko edo gidabaimena edo gidalizentzia bera ere, puntu guztiak galdu badituzte.

Zentro batek, bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak eman ahal izateko, irekitzeko baimena eduki behar du.

Baimenaren indarraldia bost urtekoa da eta beste bost urteko aldi batez luza daiteke, aurretik baimenaren titularrak edo bere lege-ordezkariak bide elektronikotik Trafiko Zuzendaritzari eskatu badio, eta baimena emateko eskatzen diren betekizunak betetzen jarraitzen duela egiaztatu ondoren.

Baimena lortu eta gero, titularrek izapide hauek egin ahal izango dituzte:

  • Giza baliabideei eta baliabide materialei alta ematea
  • Giza baliabideei eta baliabide materialei baja ematea
  • Datuak aldatzea
  • Zentroak ixtea

Nori dago zuzenduta

Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa- zentroaren baimena eskatu edo aldatu nahi duten edo horri baja eman nahi dioten pertsona fisiko edo juridikoentzat.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna > Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafikoko lurralde bulegoak

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-zentroak irekitzea: 1243301
  • Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-zentro batean altak: 1243302
  • Bideko sentsibilizacio- eta berreziketa-zentro batean bajak: 1243303
  • Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-zentroetako datuak aldatzea: 1243304
  • Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-zentroak zentroak ixtea: 1243305

Irekitzeko baimena eskatzea

Titularrak edo bere lege-ordezkariak bide elektronikotik aurkeztu behar dute baimena lortzeko eskabidea.

Eskabidea eta dokumentazioa aztertu ondoren eta zentroaren aurretiko ikuskapen bat egin ondoren, titularrari, hala badagokio, baimentzeko ebazpena igorriko zaio edo, bestela, ezesteko ebazpen arrazoitua. Baimentzeko ebazpena jaso ondoren, titularrak bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroei alta eman ahal izateko behar dituen jarraibideak jasoko ditu.

Irekitzeko baimena izapidetzeko EAEko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen 99. artikuluko 1.1 tasa ordaindu beharko da.

Zentroek giza baliabide hauek eta baliabide materiak hauek izan behar dituzte:

  • Giza baliabideak

    • Zuzendaria.
    • Zuzendariordea (aukerakoa).
    • Gutxienez prestatzaile bat. Horrek bide-heziketako irakaslearen gaitasun-agiria eta bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak emateko prestatzailearen gaitasun-agiria izan behar ditu, arlo horretan eskumena daukan organismo batek emanda (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritza eta Servei Català de Trànsit).
    • Gutxienez psikologo bat. Psikologiako gradu-titulua eta bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak emateko psikologo prestatzailearen gaitasun-agiria izan behar ditu, azken hori arlo horretan eskumena daukan organismo batek emanda (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritza eta Servei Català de Trànsit).

    Trafiko-istripuen biktimen organizazio edo erakunde batekiko hitzarmenaren edo akordioaren egiaztagiria edo parte hartuko duen biktima horrelako organizazio edo erakunde bateko kidea delako egiaztagiria.

  • Baliabide materialak

    • Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak emateko lokal egoki bat. Lokalak baldintza hauek bete behar ditu:
      • Irisgarritasun-arauak bete.
      • Gutxienez,15 m2ko azalera duen ikasgela bat edukitzea, prestakuntza ematen den bitartean ikasle eta irakasle bakoitzeko gutxienez metro eta erdi karratu izatea bermatzen duena. Ikastaro bakoitzean gehienez 20 ikasle egongo dira.
      • Jendeari arreta emateko gune independente bat ere izan behar du, errotulu gisa plaka bat daukana, eta plakan lokalaren izena eta erregistro-zenbakiaz gain, bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak emateko zentro baimendua dela adierazi behar da.
    • Ekipamendua:
      • Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroen edukiak emateko material beharrezkoa eta egokia.
      • Interneterako sarbidea eta inplementatutako kudeaketa-aplikazio informatikoekin bateragarria den sistema eragile eta nabigatzaile bat instalatuta izatea.
      • Ordenagailu bat eta proiektore bat edo horren antzeko sistema bat, irakasleen eskura, ordenagailuko irudiak pantaila batean ikusi ahal izateko.
      • Ikasle bakoitzeko ordenagailu bat, eta banakako aurikularrak prestakuntza pertsonalizatua eman ahal izateko.

Baimen-eskabidearekin batera agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

  • Lokalaren egokitasun-egiaztagiria:

    • Lokala egokia delako eta indarrean dauden irisgarritasun unibertsaleko arauak betetzen dituelako ziurtagiri eguneratua. Ziurtagiri hori elkargoko kide den teknikari eskudun batek egin behar du eta elektronikoki sinatu. Horren barruan, lokalaren oinplanoa agertu behar da eta hor gelak eta haien neurriak ikusi behar dira, baita eskatzen den jarduerarako indarrean dagoen araudia betetzen dela ere. Ziurtagiria, gehienez ere, irekitzeko baimen-eskaera aurkeztu aurreko hiru hilabeteen barruan egin beharko da.

  • Prestatzaile bakoitzeko:

    • Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak emateko prestatzailearen gaitasun-agiriaren kopia (baldin eta agiri hori Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak eman ez badu).
    • Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren IX. 3 eranskinean jasotako bateraezintasunik ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 135 KB).

  • Psikologo bakoitzeko:

    • Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak emateko psikologoaren gaitasun-agiriaren kopia (baldin eta agiri hori Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak eman ez badu).
    • Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren IX.3 eranskinean jasotako bateraezintasunik ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 135 KB):

  • Trafiko-istripuen biktimen organizazio edo erakunde batekiko hitzarmenaren edo akordioaren egiaztagiria edo parte hartuko duen biktima horrelako organizazio edo erakunde bateko kidea delako egiaztagiria.

Eskabidea egiten hasi aurretik:

Ondoren, zerbitzu elektronikoan sartu eta 4 urrats hauek bete:

1. Identifikatu zaitez onartutako edozein baliabide elektronikoren bidez.

2. Bete eskabidea.

3. Erantsi, aurretik prestatuta dituzun dokumentuak.

4. Sinatu eta bidali eskabidea.

* Ez da beharrezkoa inprimakia saio bakar batean betetzea, sinatzea eta bidaltzea. Nahi izanez gero, Administrazioaren sistema informatikoan gorde ahal duzu eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Ondoren, espedientearen jarraipena egin dezakezu eta tasa ere ordain dezakezu Nire Karpetaren bidez.

Alta eskatzea

Baimena lortu ondoren, zentroaren titularrak edo bere lege-ordezkariak giza baliabideen zein baliabide materialen altak izapidetu ahal izango ditu. Bide elektronikotik izapidetu beharko ditu.

Eskabidea eta dokumentazioa aztertu ondoren, zentroaren titularrari, hala badagokio, baliabidearen alta-ebazpena helaraziko zaio edo ezespen-ebazpen arrazoitua.

Altak izapidetzeko EAEko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen 99. artikuluko 1.2 tasa ordaindu beharko da.

Giza baliabideen alta

  • Zuzendariordea
  • Prestatzailea
  • Psikologoa
  • Trafiko-istripuen biktimen erakundea edo organizazioa

Baliabide materialen alta

  • Ikasgela

Alta mota batzuetan dokumentazio jakina aurkeztu beharko da eta beste batzuetan ez:

  • Zuzendariordearen alta

    • Ez da dokumentaziorik behar.
  • Prestatzailearen alta

    • Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak emateko prestatzailearen gaitasun-agiriaren kopia (baldin eta agiri hori Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak eman ez badu).
    • Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren IX.3 eranskinean jasotako bateraezintasunik ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 135 KB):

  • Psikologoaren alta

    • Bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaroak emateko psikologoaren gaitasun-agiriaren kopia (baldin eta agiri hori Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak eman ez badu).
    • Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren IX.3 eranskinean jasotako bateraezintasunik ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 135 KB):

  • Trafiko-istripuen biktimen erakundearen edo organizazioaren alta

    • Trafiko-istripuen biktimen organizazio edo erakunde batekiko hitzarmenaren edo akordioaren egiaztagiria, edo parte hartuko duen biktima horrelako organizazio edo erakunde bateko kidea delako egiaztagiria.
  • Ikasgelaren alta

    • Ikasgelaren neurrien planoa.

Eskabidea egiten hasi aurretik:

Ondoren, zerbitzu elektronikoan sartu eta 4 urrats hauek bete:

1. Identifikatu zaitez onartutako edozein baliabide elektronikoren bidez.

2. Bete eskabidea.

3. Erantsi, aurretik prestatuta dituzun dokumentuak.

4. Sinatu eta bidali eskabidea.

* Ez da beharrezkoa inprimakia saio bakar batean betetzea, sinatzea eta bidaltzea. Nahi izanez gero, Administrazioaren sistema informatikoan gorde ahal duzu eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Ondoren, espedientearen jarraipena egin dezakezu eta tasa ere ordain dezakezu Nire Karpetaren bidez.

Baja eskatzea

Baimena lortu ondoren, zentroaren titularrak edo bere lege-ordezkariak giza baliabideen zein baliabide materialen bajak izapidetu ahal izango ditu. Bide elektronikotik izapidetu beharko ditu.

Eskabidea eta dokumentazioa aztertu ondoren, zentroaren titularrari, hala badagokio, baliabidearen baja-ebazpena helaraziko zaio edo ezespen-ebazpen arrazoitua.

Bajak izapidetzeko EAEko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen 99. artikuluko 2.1 tasa ordaindu beharko da.

Giza baliabideen baja

  • Zuzendariordea
  • Prestatzailea
  • Psikologoa
  • Trafiko-istripuen biktimen erakundea edo organizazioa

Baliabide materialen baja

  • Ikasgela
Dokumentazioa 

Ez da dokumentaziorik behar.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Aldaketa eskatzea

Baimena lortu ondoren, zentroaren titularrak edo bere lege-ordezkariak datuak aldatu ahal izango ditu eskabide telematiko bat eginez.

Aldaketa hauek egin daitezke:

  • Zuzendaria
  • Lokala
  • Zentroaren izena 

Aldatzeko eskabidea egiteko, aldaketa gertatzen denetik 10 eguneko epea dago.

Eskabidea eta dokumentazioa aztertu ondoren, hala badagokio, zentroaren titularrari baimen berri bat helaraziko zaio, aurreko baimenaren ordez, eta baimen berriaren indarraldia aurreko baimenari geratzen zitzaion indarraldi bera izango da.

Aldaketak izapidetzeko EAEko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen 99. artikuluko 1.2 tasa ordaindu beharko da.

Aldaketa-eskaera batzuetan dokumentazio jakina aurkeztu beharko da eta beste batzuetan ez:

  • Zuzendari-aldaketa

    • Ez da dokumentaziorik behar.
  • Lokal-aldaketa

    • Lokala egokia delako eta indarrean dauden irisgarritasun unibertsaleko arauak betetzen dituelako ziurtagiri eguneratua. Ziurtagiri hori elkargoko kide den teknikari eskudun batek egin behar du eta elektronikoki sinatu. Horren barruan lokalaren oinplanoa agertu behar da eta hor gelak eta haien neurriak ikusi behar dira, baita eskatzen den jarduerarako indarrean dagoen araudia betetzen dela ere. Ziurtagiria aldaketa-eskaera aurkeztu aurreko hiru hilabeteetan egin behar da.
  • Zentroaren izenaren aldaketa

    • Ez da dokumentaziorik behar.

Eskabidea egiten hasi aurretik:

Ondoren, zerbitzu elektronikoan sartu eta 4 urrats hauek bete:

1. Identifikatu zaitez onartutako edozein baliabide elektronikoren bidez.

2. Bete eskabidea.

3. Erantsi, aurretik prestatuta dituzun dokumentuak.

4. Sinatu eta bidali eskabidea.

* Ez da beharrezkoa inprimakia saio bakar batean betetzea, sinatzea eta bidaltzea. Nahi izanez gero, Administrazioaren sistema informatikoan gorde ahal duzu eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Ondoren, espedientearen jarraipena egin dezakezu eta tasa ere ordain dezakezu Nire Karpetaren bidez.

Ixteko eskatzea

Zentroaren titularrak berak edo bere lege-ordezkariak izapidetu behar du zentroaren itxiera, elektronikoki, eta EAEko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen 99. artikuluko 2.1 tasa ordaindu beharko du.