Bestelako zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea

Deskribapena


  • Zezenketa barregarrian behi abelburu suharrek hartzen dute parte eta helburua ikusleak dibertitzea da. Ikuskizunean ez dira abelburuak hilko.
  • Urkadunek Portugaleko zezenketan ohikoa den lantzea dute oinarri. Astintzaileek edo urkadura morroiek gauzatzen dute eta helburua, parte-hartzailea oinez dabilela, abelburua adarretatik heldu eta burua okertuz geldiaraztea da.
  • Zezenketa euskal landatarretan parte-hartzaileek abelburuaren gainetik jauzi egin behar dute, burutik buztaneraino. Eta horretarako zezenketa mota honetako lantzeak gauzatzeko erabiltzen diren tradiziozko tresnak bakarrik erabil ditzakete.
  • Errekortegileen ikuskizunetan abelburu suhar baten erasoaldiari ihes egin behar zaio. Gorputza bakarrik erabiltzen da eta txiriak, izkinak edo jauziak egiten dira erasoalditik ihes egiteko. Aldi berean animaliari eraztunak jartzen zaizkio adarretan.
  • Txuliaketan zaletuek zekorrak toreatzen dituzte, oinez.
  • Emeen probaketa publikoan, hala badagokio, txahaletarako diren behiak aukeratzeko abeltzaintza-jarduna burutzen da, tokian dagoen jendearen aurrean.

Nori dago zuzenduta


Enpresa antolatzailetzat joko dira zezen-ikuskizunak antolatzen dituzten pertsona fisiko zein juridikoak, baldin eta hortik datozen erantzukizunak, jendearekiko edo administrazioarekiko berenganatzen badituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoan zezen-ikuskizunak antolatzeko nahitaezkoa izango da aipatu dugun eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpeko den erregistroan izena ematea.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Arabako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
Tf. 945 017020 / Faxa 945017021

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao 
Tf. 94 6075520 / Faxa 94 6075521

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián
Tf. 943 467125 / Faxa 943474532

Kodea(k)

  • Bestelako zezen-ikuskizunetarako baimenaren eskabidea: 0021204

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Aurkeztutako agiriak aztertuko dira eta lokalaren eta ikuskizunaren segurtasun-baldintzak egiaztatzeko agiriak eskatuko dira, ekitaldia baimendu ahal izateko.

Eskabideak Aurkezteko Epea:

  • Ikuskizuna edo jolas jarduera egin baino 10 egun lehenago.

Oharrak

Zenbait agiri beranduago aurkez daitezke; hain zuzen, ikuskizuna egingo den egunera arte, eta Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitateko agenteei emango zaizkie, ikuskizun-egunean hori hasi aurretik bertaratuko baitira:

  • Abelburuen lekualdaketaren agiria.
  • Udaleko zerbitzu teknikoen aldeko txostena, zezen-plaza instalatutakoan aztertu eta gero.
  • Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ikuskizuna hasi baino 72 ordu lehenagora arte.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk