Beste joko-elementu batzuk homologatzea

Deskribapena


120/2016 Erregelamenduan araututako jarduerak garatzeko beharrezko material, sistema, makina, terminal, software-material, eta tresna guztiak homologatuta eta Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatuta egon beharko dute. Betekizun bera bete beharko da guzti horiek fabrikatzeko, ustiatzeko, merkaturatzeko eta lokaletan jartzeko.

Nori dago zuzenduta


Enpresa fabrikatzaile, inportatzaile edo merkaturatzaileak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Beste joko-elementu batzuk homologatzea: 00095_15

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Modelo homologatu baten funtsezko aldaketatzat joko da zuzenean haren homologazioaren parametroei eragiten diena.

Modeloaren aldaketa ez-funtsezkotzat joko da funtsezko aldaketan azaldutakoa aldatzea ez dakarrena.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk