Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2022.urteko ediziorako proiektuak aurkeztea

Deskribapena


Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei egiten zaien deialdiaren arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2022. urteko ediziorako proiektuak aurkez ditzaten.

Hona auzolandegitzat zer hartzen den:
hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean, eta egitasmo horren bitartez, besteak  beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.

Erakunde onuradunak:

  • «Auzolandegiak» programarekin elkarlanean jarduteko interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek beren gizarte proiekzioko lan-egitasmoa aurkeztu ahal izango dute. Legez eratutako erakundeak izango dira eta dagokien erregistroan eman beharko dute izena.
  • Ezingo dute agindu honetan parte hartu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz debekua dutenek ere.

Proiektuen tipologia:

  • Edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...).
  • Erakunde interesatuek kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez.

Hauek dira proiektuetan kontuan hartuko diren baldintzak:

  • Auzolandegiak, ahal dela, uztailean eta abuztuan egingo dira. Alabaina, aurreko eta ondoko hiletara ere luzatzea aztertuko du Gazteria Zuzendaritzak, erakunde interesatuek aurkezten dituzten proiektuen eskaintza ikusita. Aldi horren barruan, nahi duten denbora-tarte zehatza aukeratu ahal izango dute erakunde interesatuek auzolandegiak egiteko.
  • Ahal dela, auzolandegiak hamabost eguneko bi txandatan egingo dira; hala ere, hamabost eguneko txanda bakarra egin ahal izango da.
  • Proiektuak planteatzen direnean, bermatu beharko da boluntarioek eskaintzen diren txanda guztietan izango dutela lana.
  • Auzolandegietako txanda bakoitza 20 bat gazterentzat antolatuko da.
  • Proiektuak erakundearen onarpena duela egiaztatzeko, erakunde publiko edo pribatuaren organo eskudunak agiri bat aurkeztu beharko du, non proiektua burutzeko eta agindu hau betetzeko konpromisoa agertuko duen.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua > Gazteria Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

  • E-mail: gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus
  • Tel.: 945 019 501 - 945 019 536

Kodea(k)

  • Auzolandegiak 2022: 1050705

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Proiektuaren deskribapena egiteko Gazteria Zuzendaritzak emandako ereduari jarraitu behar zaio eta bertan eskatutako atal guztiak bete behar dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita, «Auzolandegiak» programarako  proiektuen onarpenari buruzko Ebazpena emango du Gazteriako zuzendariak, hilabeteko epean, proiektuak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk