Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2021eko «Auzolandegiak» programa

Deskribapena


Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2021eko «Auzolandegiak» programaren plazen deialdiaren arauak ezartzea.

Auzolandegietan, hainbat jatorritako gazte talde batek konpromisoa hartzen du, borondatez eta eskuzabalki, gizarte-hedadurako eta jarduera osagarrien lan-proiektu bat garatzeko, denbora-tarte jakin batean. Proiektua bitarteko bat da honako balore hauek sustatzeko: bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, edo kultura arteko ikaskuntza, besteak beste.

 


Eskaera

Auzolandegietan parte hartzeko interesa baduzu aurrez izena emateko eskaera egin beharko duzu, Internet bidez, www.gazteaukera.euskadi.eus atarian, auzolandegiei buruzko helbidean formularioa betez. Hori egin ostean, aurreinskripzio horren erreferentzia bat esleituko zaizu. Aurrez izena emateko epea apirilaren 1ean zabalduko da eta apirilaren 21era rate (barne) egongo da zabalik. Interesdun bakoitzak behin baino ezingo du aurrez izena eman. Formularioa betetzean okerren bat egongo balitz, harremanetan jarri beharko da Gazteria Zuzendaritzarekin.

Aurrez izena emateko eskaerak baliogabetuko dira pertsona batek eskaera bat baino gehiago egin duela atzematen bada, eskaerak behar bezala beteta ez badaude edo deialdi honen arabera eskatzaileek auzolandegietan plaza bat lortzeko baldintzak betetzen ez badituzte.


Izen-emateak

Esleitutako eguna eta ordua aintzat hartuz, aplikazioan sartu beharko da (www.gazteaukera.euskadi.eus bidez) une horretan eskuragarri dauden plazen artean bat aukeratzeko. Denbora-tarte nahikoa egongo da plaza hautatzeko eta horretan izena emateko. Denbora agortuta, plaza aukeratzen ez bada, txanda eta izena emateko aukera galduko dira.

Plazak behin betiko esleitzea:

Gazteria Zuzendaritzan aurreinskripzio-eskaera, izena ematea eta 7.2 eta 7.3 ataletan ezarritako dokumentuak eta agiriak egonda, eskatutako plaza esleituko da. Interesdunari berariaz jakinarazteaz gain, plazen esleipena jakitera emango da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteriako zuzendariaren ebazpenean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik sei hilabeteko gehienezko epean.

Atzerrian egingo diren auzolandegien kasuan, plaza esleitzeko auzolandegia antolatzen duen erakundeak oniritzia eman eta berariaz jakinarazi beharko du.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Eskaera: 01256
  • Izen-emateak: 01256

Izen-emateak


Esleitutako eguna eta ordua aintzat hartuz, aplikazioan sartu beharko da (www.gazteaukera.euskadi.eus bidez) une horretan eskuragarri dauden plazen artean bat aukeratzeko. Denbora-tarte nahikoa egongo da plaza hautatzeko eta horretan izena emateko. Denbora agortuta, plaza aukeratzen ez bada, txanda eta izena emateko aukera galduko dira.

Plazak behin betiko esleitzea:

Gazteria Zuzendaritzan aurreinskripzio-eskaera, izena ematea eta 7.2 eta 7.3 ataletan ezarritako dokumentuak eta agiriak egonda, eskatutako plaza esleituko da. Interesdunari berariaz jakinarazteaz gain, plazen esleipena jakitera emango da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteriako zuzendariaren ebazpenean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik sei hilabeteko gehienezko epean.

Atzerrian egingo diren auzolandegien kasuan, plaza esleitzeko auzolandegia antolatzen duen erakundeak oniritzia eman eta berariaz jakinarazi beharko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Zozketa


Jasotako aurreinskripzio eskaerak egiaztatu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da aurrez izena eman dutenen zerrenda, zozketan esleitutako zenbakiarekin. Aurrez izena emandako pertsonek iragarki-taulara sarbidea ematen dien posta elektroniko bat jasoko dute. Era berean, SMS bat jasotzeko aukera izango dute esleitutako zenbakiarekin.

Jasotako eta egiaztatutako aldez aurreko izen-emate guztien artean zozketa egingo da notarioaren aurrean.

Zozketan zenbaki bat aterako da, eta zenbaki horretatik aurrera emango zaie eskatzaileei egun eta ordu bat, www.gazteaukera.euskadi.eus bidez aplikazioan sartu eta Auzolandegia aukeratzeko.

Zozketan ateratako zenbakia lehena izango da aukeratzeko ordenan, eta, hurrenez hurren, horrela jarraituko da deialdian eskaintzen diren plazen bikoitza gehi berrogei osatu arte.

Eskainitako plazen bikoitza gehi berrogei baino aurreinskripzio eskaera gehiago egongo balitz, zozketan aplikazioan sartzeko txanda lortzen ez dutenek, ezingo dute deialdi honetan izena eman, 6. artikuluaren 1.3, 1.4 eta 2.2 puntuetan azaltzen diren epealdietan salbu.

Deialdian eskainitako plazak baino aurrez izena emateko eskaera gutxiago egongo balitz, aplikazioan sartzeko txanda esleituko zaie eskaera guztiei.

Zozketa egin ondoren hitzordua lortu duten eskatzaile guztiek posta elektroniko bat eta SMS bat jasoko dute. Horren bidez, lortutako hitzorduaren hurrenkeraren berri emango zaie, baita auzolandegian izena emateko eguna eta ordua ere. Informazio hau Nire Karpetan ere egongo da ikusgai.

Zozketaren emaitza, esleitutako egunarekin eta orduarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da, eta Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteria Zuzendaritzan ere kontsultatu ahalko da (Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz).

 

 

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Izena emateko kuota ordaintzea


Eskaera egin duten interesdunek izena emateko kuota ordaindu eta ordainagiria Nire Karpetan erantsi beharko dute bi egun naturaleko epean, plaza aukeratu eta hurrengo egunetik hasita. Kuota ordaindu ondoren, plaza eskatzailearen izenean erreserbatuta egongo da.

Dibertsitate funtzionala duten pertsonen kasuan, ordainketa bi egun naturaleko epean egin beharko da, plazaren erreserba jakinarazten zaienean eta eskatutako dokumentazioa Gazteria Zuzendaritzari aurkezten zaionean, Nire Karpetaren bidez.

Beste tramite batzuk