Audioprotesi-establezimenduen osasun-baimena

Deskribapena

Honako hauek dira audioprotesi-establezimenduak: indarrean dagoen legeriaren arabera eskatzen den titulazio ofiziala, kualifikazio profesionala edo esperientzia duten langileen zuzendaritza teknikoarekin, eta paziente bakoitzaren arabera egokituta, entzumeneko gabeziak zuzentzeko produktu sanitarioak saltzen dituen establezimendu sanitarioa. Horrelakotzat hartzen dira, halaber, jarduera horretarako erabiltzen diren optikak eta ortopediak.

Baimen sanitario arautuak hiru dira: instalazioa, funtsezko aldaketak eta funtzionamendua. Funtzionamenduarenak du garrantzirik handiena, establezimendu sanitarioa jendearentzat irekitzeko aukera ematen baitu. Beste biak, hasi baino lehen, pertsona titularrari sortzeko edo aldaketak egiteko proiektua indarrean dagoen arautegiarekin bat datorrela bermatzeko dira. Hala ere, baimen sanitarioek ez dute salbuesten indarreko legeriaren arabera egokiak diren administrazio-baimenak betetzetik.

Aurretik aipatutako baimen sanitarioak kasuan kasuko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzetako Antolamendu Sanitarioko Unitateetan izapidetzen dira.

Instalatzeko baimena: audioprotesi-establezimendu sortu berrietarako eskatzen da.

Funtzionamendu-baimen sanitarioa: instalazioaren baimenaren ondoren edo aldi berean izapidetzen da, horrelako establezimendu sanitarioei ahalmena ematen baitie jarduera gauzatzeko, eta nahitaezkoa da jarduera hasi aurretik. Era berean, audioprotesi‑establezimenduen funtsezko aldaketak egin ondoren eta dagozkien jarduerak hasi baino lehen behar da. Funtzionamendurako baimena establezimendu bakoitzerako ematen da, eta bost urtean behin berritu behar da.

Audioprotesi-establezimendu batean funtsezko aldaketak egiteko, dagokion aldatzeko baimena lortu behar da, aurretiaz.

Funtzionatzeko baimena duen audioprotesi-establezimendu baten funtsezko aldaketatzat honako hauek hartuko dira:

  • a) Higiezinaren banaketa edo egitura aldatzea.
  • b) Titularra aldatzea.

Lurralde-ordezkaritzek honako hauek ere izapidetzen dituzte:

  •  Funtsezkoak ez diren aldaketak. (gehienez ere hilabeteren buruan jakinarazi behar dituzte, egiten dituztenetik zenbatzen hasita)
  • Jarduera asistentzialaren zuzendari teknikoa edo arduraduna aldatzea.
  • Pertsonal sanitarioa edo haren dedikazio-araubidea aldatzea.
  • Jarduera, erabat edo zati batean, aldi baterako etetea.
  • Itxiera jakinaraztea: gutxienez hiru hilabete lehenago.

Nori dago zuzenduta

Audioprotesi-establezimendu bat sortu nahi duten pertsona fisiko edo juridiko guztiei; hau da, entzumen-urritasunak zuzentzeko, lokal jakin batean, pazienteari egokitutako osasun‑produktuak ematen dituzten osasun-establezimenduei. Halaber, optiketan edo ortopedian jarduera hori egin nahi dutenei zuzenduta dago.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Arabako Lurralde-Ordezkaritza
  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritza
  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Arabako Lurralde Ordezkaritza 

  • Olagibel, 38 - 01004 Vitoria-Gasteiz

  • Telefonoa: 945 017180 / 945 017144

  • Posta elektronikoa: ordenazioaaraba@euskadi.eus

Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza

  • Recalde zumarkalea, 39 A - 48008 Bilbao

  • Telefonoa: 944 031558

  • Posta elektronikoa: ordenazioabizkaia@euskadi.eus

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

  • Nafarroa hiribidea, 4, behea  - 0013 Donostia- San Sebastián 
  • Telefonoa: 943 022740

  • Posta elektronikoa: ordenazioagipuzkoa@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Instalatzeko baimena: 0103101
  • Funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Funtzionatzeko baimena berritzea: 0103102
  • Funtsezko aldaketarako baimena: 0103105
  • Funtsezko aldaketarako eta funtzionamendurako baimen bateratua: 0103102
  • Funtsezkoa ez den aldaketaren komunikazioa: 0103106
  • Itxieraren jakinarazpena: 0103108

Instalatzeko baimena

Instalazio-baimena audioprotesi-establezimendu baten funtzionamenduaren aurretik eskatu behar da, eta arauan aurreikusitakoa betetzen duten guztietan emango da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena

Instalazio-baimena duen audioprotesi-establezimendu sortu berri baten funtzionamendu‑baimena jarduerari ekin aurretik lortu behar da, eta epe hauetan eskatu behar da:

  • a) Instalazio-baimena jakinarazten denetik urte bat igaro aurretik, hura sortzeak obra berria edo lehendik bazegoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatzea ez badakar.
  • b) Instalazio-baimena jakinarazten denetik bi urte bete aurretik, gainontzeko kasuetan obrak hasi ez badira edo haiek gelditu badira.

Era berean, audioprotesi-establezimenduen funtsezko aldaketak egin ondoren eta dagozkien jarduerak hasi baino lehen lortu behar da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena

Audioprotesi-establezimendu baten instalazio- eta funtzionamendu-baimenak batera eskatu daitezke, betiere haren sorrerak obra berri bat edo lehendik bazegoen higiezin baten banaketa edo egitura aldatzea ez badakar.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena berritzea

Funtzionamendurako baimenak bost urterako balio du, eta, baimenaren indarraldia amaitu baino hiru hilabete lehenago, baimenaren titularrak baimena berritzea eskatu behar du.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezko aldaketarako baimena

Audioprotesi-establezimendu batean honako hauetakoren bat eginez gero:

  • Higiezinaren egitura edo banaketa aldatzea edo haren zerbitzu-zorroa aldatzea, horrek eremu funtzional berriak bereizteko beharra badakar
  • Baimenaren titularra aldatzea

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezko aldaketarako eta funtzionamendurako baimen bateratua

Audioprotesi-establezimendu batean baimenaren titularra aldatzen bada, aldaketa eta haren funtzionamendua batera eska daitezke. Horretarako, bi eskabideei dagozkien agiriak aurkeztu behar dira.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezkoa ez den aldaketaren komunikazioa

Establezimendu sanitario baten funtsezkoak ez diren aldaketak hilabeteko epean jakinarazi behar dira gehienez, aldaketa horiek egiten dituztenetik hasita, eta halakotzat honako hauek hartzen dira:

  • a) Jarduera asistentzialaren zuzendari teknikoa edo arduraduna aldatzea
  • b) Pertsonal sanitarioa edo bere dedikazio-araubidea aldatzea
  • c) Haren jarduera, erabat edo zati batean, aldi baterako etetea

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Itxieraren jakinarazpena

Audioprotesi-establezimendu bat itxi nahi izanez gero, titularrak Osasun Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio, hiru hilabete lehenago gutxienez.