Urtean guztira 7.000 m3 ur baino gehiago hartzen ez bada, eskubide hori onartu, eta Uren Erregistro Orokorrean inskribatzea

Deskribapena


Ura desbideratu nahi duen edo lurpeko ura argiztatu nahi duen pertsona edo erakunde orok emakida edo baimena lortu beharko du aldez aurretik. Ur-bilketa bat egitea eska dezaketen obrak emakidarik edo baimenik gabe gauzatuz gero, zehapena ezarri ahalko da.

Eskatzaileak ur-aprobetxamendu guztietan desbideratutako uren bolumena kontrolatzeko sistema bat jarri beharko du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburuaren 2017ko apirilaren 24ko aginduari jarraiki eta, edozein kasutan ere, 2022ko eta hurrengo urteetarakoko uraren kanonarekin erlazionatutako betebehar guztiak bete beharko ditu, hala badagokio.

Lursail baten jabeak bertatik pasatzen den euri-ura eta haren mugen barruan pilatzen den ura aprobetxa ditzake, Lege honetan ezarritako mugapenekin eta hirugarren pertsonen eskubideei eta eskubidea gaizki erabiltzearen debekuari buruzkoetan ezarritako mugapenekin.

Lursail baten barruan kokatutako iturburuetako ura erabili ahalko da, eta horren lurpeko ura aprobetxatu, urteko bolumen osoa ez bada 7.000 metro kubiko baino gehiagokoa. Akuiferoak gehiegi ustiatu direla edo gehiegi ustiatuak izateko arriskuan daudela adierazi bada, akuifero horietan ezingo dira egin atal honetan bildutakoak ez diren obrak, baimenik ez bada.

Ur hori sortzen, igarotzen edo pilatzen den lursailean bakarrik erabili ahalko da. (Ur-jabari Publikoaren Erregelamenduko 84. art. eta Uren Legearen testu bategineko 54. art.)


Aprobetxamendu pribatiboak

Aprobetxamendu pribatiboa lortzeko prozedura jarduera eskaeraren bitartez hasiko da Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ko 39/2015 legean eskatzen diren datuak eta eskainitako inprimakia betez kasuan kasu dagozkion agiriekin.

Eskaera betetzen hasi baino lehen irakurri argibide orokorrak ematen dituen informazio-orria (PDF, 1 MB) zehazki 5.4 puntua aprobetxamendu pribatiboa legezko xedapen baten edo ureztatzeko emakida bat eskatzeko aurkeztu beharreko agiriei buruzkoa. 

Jabari publikoa zehazten duen eskema


Aprobetxamendu pribatiboaren eskubidearen iraungitzea

Emakida amaitzen denean baimenaren titulartasunaren jabe den pertsona fisiko edo juridikoak Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko dio aprobetxamendua amaitutzat ematen duen ebazpena egin ahal izateko. Arro erakundeak beharrezko ikusten dituen ikusketa eta egiaztapenak egin ahal izango ditu aprobetxamendu pribatiboa benetan amaitu dela baieztatzeko.

Uraren aprobetxamendu pribatiboaren eskubidea, dena delako emakida izenburuarekin, honako hauengatik amaituko da:

  1. Emakidaren epea amaitzen denean.
  2. Emakida iraungitzen denean, Uren legearen 64. artikuluan adierazten diren baldintzetan
  3. Nahitaezko desjabetzea
  4. Emakida daukan pertsonak espresuki eskatuta

 

Nori dago zuzenduta



Pertsona fisikoak eta juridikoak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Konfederazio Hidrografikoak

Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek eskumenak dituzte ondorengo Erkidego arteko arroetan: Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nervión, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Konfederazio Hidrografikoak

Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek eskumenak dituzte ondorengo Erkidego arteko arroetan: Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nervión, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

URAREN EUSKAL AGENTZIA

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Aprobetxamendu pribatiboak: 1021601
  • Aprobetxamendu pribatiboaren eskubidearen iraungitzea: 1021605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide  lektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EBAZPENAREN ONDORIOAK

Ebazpenak amaituko du abiarazitako administrazioprozedura.

Emakida haren tituluduna aurreikusitako obrak egiteko eta uraprobetxamendua erabiltzeko legitimatzen duen agiria da, beste erakunde edo administrazio batzuek eska dezaketen beste edozein baimen gorabehera. Agiri horretan tituluduna, aprobetxamenduaren ezaugarriak, bete beharreko baldintzak, obra hasi eta bukatzeko gehienezko epea eta balio-denbora ageri dira. Baldintzak betetzen ez badira, zehapena ezarri ahalko da eta/edo emakida baliogabetu.

Emakida ematearekin batera, uraren kanona ordaindu beharko da urtero, hala dagokionean.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari. HILABETEKO epea egongo da horretarako, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

EBAZTEKO EPEAK

Uraren Euskal Agentziak hemezortzi hilabeteko epea izango du gehienez, ur-jabari publikoaren emakidaren prozedura ebazteko. Epe hori igarotakoan, eskaera gaitzetsi dela ulertuko da.

El Uraren Euskal Agentziak berariazko ebazpenik ematen ez badu, ez du inondik inora ere esan nahiko emakida lortu denik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Beste tramite batzuk