Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Angularen Arrantza Profesionalerako Lizentzia

Deskribapena


Argitaratuta Euskal Autonomia Erkidegoko 2024-2025 denboraldirako angularen arrantza profesionalerako kanpainako lehenengo aldia aldatzeko 2024ko azaroaren 27ko EBAZPENA, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena.

LIZENTZIEN ESLEIPENA

Argitaratuta Euskal Autonomia Erkidegoko 2024-2025 denboraldirako angularen arrantza profesionalerako lizentziak esleitzeko 2024ko azaroaren 19ko EBAZPENA, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena.

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko azaroaren 19koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024-2025 denboraldirako angularen arrantza profesionalerako lizentziak esleitzekoa.

ANGULAREN ARRANTZA PROFESIONALERAKO LIZENTZIA

Angula profesionalki arrantzatzeko lizentzia beharrezkoa da espezie hori lehorretik edo itsasontzitik arrantzatu ahal izateko.

2024-2025 kanpainako angularen arrantza-denboraldiak honako aldi hauek hartuko ditu:

a) 2024ko azaroaren 29tik abenduaren 5era (7 egun)

b) 2024ko abenduaren 26tik 2025eko urtarrilaren 3ra (9 egun)

c) 2025eko urtarrilaren 26tik otsailaren 1era (7 egun)

d) 2025eko otsailaren 24tik martxoaren 2ra (7 egun)

Arrantzaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren titularraren ebazpenaren bidez, eta eguraldiaren arabera, kanpainaren datak aldatu ahal izango dira 48 ordu lehenago.

Kontsumitu gabeko hilabeteko egunak, lizentziaren titularrak arrantzan egiten ez duen egunak, hurrengo hilabetera igaro ahal izango dira.

Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa, Arrantza eta Akuikultura zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan angularen arrantza profesionalerako 2024-2025 denboraldirako lizentzia-eskabideak aurkezteko epea ezartzen duena eta arrantzaren hainbat alderdi arautzen dituena.

Angulatzat hartzen dira 12 cm-tik beherako aingira europarraren ale gazteak.

Debekatuta dago 12 cm edo gehiagoko aingira europarra harrapatzea EAE barruko uretan.

2024-2025 denboraldian, guztira, 550 kilogramoko harrapaketak egingo dira. Arrantzaren alorrean eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez berrikusiko da kosteraren bilakaera, Kudeaketa Planaren helburuarekin bat etorriz, hau da, harrapaketak 2004tik 2008ra bitarteko batez besteko harrapaketen % 50 mugatzea.

Arrantza profesional pasiboko lizentziaren titularrentzat 2 kilogramoko kupoa ezartzen da lizentzia bakoitzeko, 2024-2025 denboraldi osorako.

Eskatzaileek beren jarduera gauzatzeko lanpostu finkoak esleitzeko eskatu ahal izango dute; eskaera hori kontuan hartuko da, baldin eta posible bada eta itsas jabari publikoa okupatzeko eskumena duen administrazioak egokitzat jotzen badu.

Angularen Arrantza profesionala

Lizentzia pertsonala eta besterenezina da, eta arro edo eremu jakin bakar baterako emango da; beraz, titularraren jarduera bertan adierazitako eremura mugatuko da.

Lizentziarekin batera, pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen edozein agiri eta harrapaketen koadernoa aurkeztu beharko dira. Koaderno hori beti eguneratuta egon beharko da.

Lizentzia denboraldi baterako emango da, eta harrapaketen koadernoarekin batera emango da. Titularrak egindako harrapaketen pisua, erabilitako arrantza-tresnak eta arrantzaren data eta ordutegia idatzi beharko ditu, eta eguneratuta eduki.

Lizentzia profesional aktibo edo profesional pasibo gisa emango da. Itsasoko langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian (Itsasoko Gizarte Institutua) alta emanda dagoen eskatzailea da profesional aktiboa, eta bere lanaren ondoriozko diru-sarrerak jasotzen ditu. Profesional pasibotzat hartzen dira pentsioa kobratzen ari diren lizentzia-eskatzaileak.

Arrantza-lizentziaren titularrak egunean egindako harrapaketen pisua, erabilitako arrantza-tresnak eta arrantzaren data eta ordutegia jaso beharko ditu harrapaketen koadernoan. Koadernoa gainean eraman beharko du, lizentziarekin batera, arrantzatzen ari denean.

Nahitaezkoa da harrapaketen koadernoa entregatzea eta Eusko Jaurlaritzak zehaztuko duen lekuan kontrol bat pasatzea, dagokion hilabeteko jardueraren azken egunetik 5 egun balioduneko epean, bai eta hurrengo hilabetean arrantza egiteko debekua ezartzea ere, harrapaketen koadernoa aurkeztu gabe.

Aplikatu beharreko araudia


EBAZPENA, 2024ko azaroaren 27koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024-2025 denboraldirako angularen arrantza profesionalerako kanpainako lehenengo aldia aldatzekoa. EBAZPENA, 2024ko azaroaren 19koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024-2025 denboraldirako angularen arrantza profesionalerako lizentziak esleitzekoa. HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko azaroaren 19koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024-2025 denboraldirako angularen arrantza profesionalerako lizentziak esleitzekoa. EBAZPENA, 2024ko irailaren 24koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024-2025eko denboraldirako angularen arrantza profesionalerako lizentzia-eskabideak aurkezteko epea ezartzen duena eta arrantzaren zenbait arlo arautzen dituena. 77/2024 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoan angularen arrantza profesionala arautzekoa eta angula-arrantzale profesionalen erregistroa sortzekoa. KONTSEILUAREN 2024/257 (EB) ERREGELAMENDUA, 2024ko urtarrilaren 10ekoa, 2024, 2025 eta 2026rako arrantza-aukerak ezartzen dituena Batasuneko uretan eta, Batasuneko arrantza-ontzien kasuan, Batasunekoak ez diren zenbait uretan aplikatu beharreko arrain-populazio jakin batzuetarako, eta 2023/194 (EB) Erregelamendua aldatzen duena. KONTSEILUAREN 2023/194 (EB) ERREGELAMENDUA, 2023ko urtarrilaren 30ekoa, Batasuneko uretan eta, Batasuneko arrantza-ontzien kasuan, Batasunekoak ez diren zenbait uretan aplika daitezkeen arrain-populazio jakin batzuetarako arrantza-aukerak 2023rako ezartzen dituena, eta ur sakonetako arrain-populazio jakin batzuetarako arrantza-aukera horiek 2023rako eta 2024rako finkatzen dituena. Araudia EAEko Aingira europearraren kudeaketa plana (aurreko bi dekretuak aldatzen ditu)

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arrantza Egituren Zerbitzua (Bilbo)

Marisol Díez ms-diezmolero@euskadi.eus

Mertxe Iturralde mm-iturralde@euskadi.eus

Telefonoa: 944 03 14 65 / 944 03 14 60

Arrantza Egituren Zerbitzua (Donostia)

Maite Chueca m-chueca@euskadi.eus

Leire Ruiz l-ruizaizpurua@euskadi.eus

Telefonoa: 943 02 25 75

Arrantza Antolamendurako Zerbitzua (Vitoria–Gasteiz)

pesca-dec@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 82 28

Kodea(k)

Angula arrantza profesionalerako lizentzia