Baheketa eta hasierako balorazioa
* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa
PAren baheketaren onurak ondorioztatzen dira pertsona hipertentsoekin egindako SKAetan Saiakuntza kliniko aleatorizatua)erikortasun eta hilkortasun kardiobaskularraren prebentzioaren onuretatik.
- Gomendatzen da baheketa egitea edo hipertentsio arterialaren detekzio goiztiarra estrategia oportunista baten bitartez, PA klinikoaren aldian behingo azterketa baten bidez.
- Gomendatzen da HTAren baheketaren inguruan prebentzioko jarduera-programei buruzko gomendioen jarraipena egitea; PA hartzea, 14 urte bete aurretik, behin, gutxienez ; 4 edo 5 urtean behin 40 urtera bitartean, eta 40 urtetik aurrera 2 urtean behin, kontsultara datorrela aprobetxatuz.
- Baheketa egiteari uzteko ez da adin-mugarik ezarri.
- Pazientea hipertentsoa dela definitzen duten zifrak, honako hauek dira: ≥ 140/90 mmHg.
* Gure zentroetan hobe da PAren neurketak erizaintzako pertsonalak egitea.
* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa
- PA altua kontsulta medikoan edo erizaintzakoan baheketarengatik izan daiteke, baieztatzeko pazientearen zifra altuak edo klinika susmagarri baten aurrean aurkikuntza gisa miaketa fisikoaren barruan.
- Aipatutako edozein egoeratan derrigorrezkoa da berrespen diagnostikoa egitea, baldintza estandarizatuetan behin eta berriro egindako zehaztapenen bitartez.
HTAren baheketa
Estrategia oportunista
4 edo 5 urtean behin < 40 urte
2 urtean behin ≥ 40 urte
HTAren susmoa
PA inguru sanitariotik kanpo
Susmo klinikoa
PA kliniko* altua, modu estandarizatuan hartua balidatutako merkuriozko aparatu baten bidez edo automatikoa
*PAren bi neurriak aintzakotzat hartzea, elkarren segidakoak eta elkarren artean 5 mm hg baino tarte gutxiago dutenak izan behar dute
III Estadioa (PAS ≥180 eta/edo PAD ≥110 )
HTAren diagnostikoa, berehala jarduteko beharra
I eta II Estadioak
Baieztapen diagnostikoa
* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa
Kategoria | PAS (mmHg) | ta/edo PAD (mmHg) |
---|---|---|
1. Estadioa edo 1. maila | 140tik 159ra | 90tik 99ra |
2. Estadioa edo 2. maila | 160tik 179ra | 100etik 109ra |
3. Estadioa edo 3. maila | ≥180 | ≥110 |
* Berrikuspen-data: 2013ko azaroa