Segurtasun Ikuskatzaileen Lanbide-Gaitasunerako Deialdiak. 2024

[Garraiolarien lanbide-gaitasuna]

Deskribapena


Xedea

Segurtasun ikuskatzaileen azterketak norbanakoen lanbide-gaitasuna bermatzeko antolatzen dira kargu horren eginkizuna burutu ahal izateko, alegia, salgai arriskutsuen garraioa errepidez edota zamalanak egiten dituzten enpresetan iharduera horietarako legez ezarritako arauak betetzen direla zaintzea.

Nori dago zuzenduta


Salgai arriskutsuak garraiatzen errepidez eta/edo zamalanetan aritzen diren enpresetan legezko segurtasun-arauak betetzen direla zaindu dezaketen pertsonak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Mugikortasun Jasangarria / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Mugikortasun Jasangarria / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian kalea, 1

01010-Vitoria-Gasteiz

Telefono zenbakia: 945-01 97 19

Email: sanciones2-trans@euskadi.eus

Kodea

0603304

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Euskal Autonomia Erkidegoko azterketetako Epaimahaiaren osaketa, data, orduak eta lekua eskabideak jasotzeko epemugaren ostean jakinaraziko dira eta web honetan bertan argitaratuko dira.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Tasak ordaintzea


Lanbide-mota bakoitzeko azterketetara aurkezteko ordaindu beharreko diru-kopurua oraingo deialdia arautzen duen legedian ezarritakoari dagokiona da, abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 27 bi 4.2.1 artikuluan eta Estatuko eta toki-erakundeetako tasen lege-araubidea aldatzeko eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzeko uztailaren 13ko 25/1998 Legearen azken xedapenetatik lehenengoaren 5. atalean ezarritakoaren arabera, eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrei jarraiki.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.