Garraiolarien lanbide-gaitasuna. 2020.

[Garraiolarien lanbide-gaitasuna]

Deskribapena


Xedea

Garraiolarien lanbide-gaitasuneko azterketak egiten dira errepideko salgaien eta bidaiarien garraio publikoko iharduerak, estatu barruan zein nazioartean, egin ahal izateko gaitzeko asmoz.

Ziurtagiri motak

Estatu barruko eta nazioarteko salgaien garraioan iharduteko.
Estatu barruko eta nazioarteko bidaiarien garraioan iharduteko.

Ariketei buruzko argibideak

Gai-zerrenda: Lanbide-gaitasuneko ziurtagiria lortzeko ariketak gai-zerrenda ofizialaren edukietatik sortuko dira.

Gai-zerrenda. (PDF, 53 KB)

Deialdia: Autonomia Erkidego bakoitzak, urtean behin gutxienez, bere lurraldean antolatzen du deialdia.

Azterketak egiteko eguna eta lekua:

Euskal Autonomia Erkidegoan azterketak egiteko eguna, ordua eta lekua, eskaerak egiteko epemugaren ondoren zehaztuko dira eta web honetan bertan argitaratuko dira.

Azterketen egitura:

  • Azterketak bi zati ditu:
    1. Lehengo zatia 100 test-galdera erantzutean datza, bakoitzak 4 aukerako erantzunekin, dagokion gai-zerrendako edukiei buruzkoak.
    2. Bigarren zatiak, kalkulu matematikoaren edo idatzizko azalpen baten bidez erantzun beharreko sei kasu praktiko jasotzen ditu, dagokion gai-zerrendako edukiak egoera jakin batzuetan aplikatuz.
  • Zati bakoitza egiteko bi orduko epea egongo da.

Azterketen zuzenketa:

  • Atal honetan jasotako ariketak 0 eta 10 puntu artean kalifikatuko dira, honako balorazio-arau hauekin:
    1. Azterketa bakoitzeko lehenengo zatian, test-galderek 0,04ko eta -0,02ko balioa izango dute zuzenak edo okerrak direnean hurrenez hurren. Erantzunik gabeko galderek eta erantzun bat baino gehiago dutenek ez dute punturik gehitzen ezta kentzen ere.
    2. Azterketa bakoitzeko bigarren zatian kasu praktiko bakoitzak 0 eta 1 arteko puntuaketa izango du.
  • Azterketa gainditzeko derrigorrezkoa izango da lehengo zatian 2 puntu gutxienez lortzea eta 3 gutxienez bigarren zatian eta, gainera, bi zatietan lortutako puntuaketak gehituta, 6 puntu gutxienez lortu beharko dira.

Ziurtagiriak ematea

Ariketen zuzenketa bukatutakoan, Epaimahaiak gainditu dutenen zerrendak aurkeztuko dizkio  deialdia egin duen organoari lanbide-gaitasuneko ziurtagiriak eman ditzan. 

Garraiolarien lanbide-gaitasuneko azterketak. 2020.

Azterketak agin ahal izateko nahitaezkoa da eskabideak deialdian zehaztutako epe barruan aurkeztea eta dagozkion tasak ordaintzea.

Nori dago zuzenduta


Salgaien zein bidaiarien garraio publikoko ihardueran aritzen diren pertsonak, bidaiarien garraioa turismo ibilgailuetan eta salgaien garraioa ibilgailu arinetan izan ezik.

Betekizunak

  • Betekisunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian kalea, 1

01010-Vitoria-Gasteiz

Telefono zenbakia: 945-01 97 19

Email: sanciones2-trans@euskadi.eus

Kodea

0603405

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Euskal Autonomia Erkidegoko azterketetako Epaimahaiaren osaketa, data, orduak eta lekua eskabideak jasotzeko epemugaren ostean jakinaraziko dira eta web honetan bertan argitaratuko dira.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Tasak ordaintzea


Lanbide-mota bakoitzeko azterketetara aurkezteko ordaindu beharreko diru-kopurua oraingo deialdia arautzen duen legedian ezarritakoari dagokiona da, abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 27 bi 4.2.1 artikuluan eta Estatuko eta toki-erakundeetako tasen lege-araubidea aldatzeko eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzeko uztailaren 13ko 25/1998 Legearen azken xedapenetatik lehenengoaren 5. atalean ezarritakoaren arabera, eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrei jarraiki.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • O23 Tasa autolikidatu daiteke eta interesdunek Sustapen Ministerioaren egoitza elektronikoan aurki dezakete eta era elektronikoan ere aurkez dezakete ziurtagiri digitalaren bidez, edo deskargatu ere egin daiteke ziurtagiri digitalik gabe aurkezteko.