Garraiolarien lanbide-gaitasuna. 2020.
[Garraiolarien lanbide-gaitasuna]
- Erakundea:
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Garraiolarien lanbide-gaitasuneko azterketak egiten dira errepideko salgaien eta bidaiarien garraio publikoko iharduerak, estatu barruan zein nazioartean, egin ahal izateko gaitzeko asmoz.
Ziurtagiri motak
Estatu barruko eta nazioarteko salgaien garraioan iharduteko.
Estatu barruko eta nazioarteko bidaiarien garraioan iharduteko.
Ariketei buruzko argibideak
Gai-zerrenda: Lanbide-gaitasuneko ziurtagiria lortzeko ariketak gai-zerrenda ofizialaren edukietatik sortuko dira.
Deialdia: Autonomia Erkidego bakoitzak, urtean behin gutxienez, bere lurraldean antolatzen du deialdia.
Azterketak egiteko eguna eta lekua:
Euskal Autonomia Erkidegoan azterketak egiteko eguna, ordua eta lekua, eskaerak egiteko epemugaren ondoren zehaztuko dira eta web honetan bertan argitaratuko dira.
Azterketen egitura:
- Azterketak bi zati ditu:
- Lehengo zatia 100 test-galdera erantzutean datza, bakoitzak 4 aukerako erantzunekin, dagokion gai-zerrendako edukiei buruzkoak.
- Bigarren zatiak, kalkulu matematikoaren edo idatzizko azalpen baten bidez erantzun beharreko sei kasu praktiko jasotzen ditu, dagokion gai-zerrendako edukiak egoera jakin batzuetan aplikatuz.
- Zati bakoitza egiteko bi orduko epea egongo da.
Azterketen zuzenketa:
- Atal honetan jasotako ariketak 0 eta 10 puntu artean kalifikatuko dira, honako balorazio-arau hauekin:
- Azterketa bakoitzeko lehenengo zatian, test-galderek 0,04ko eta -0,02ko balioa izango dute zuzenak edo okerrak direnean hurrenez hurren. Erantzunik gabeko galderek eta erantzun bat baino gehiago dutenek ez dute punturik gehitzen ezta kentzen ere.
- Azterketa bakoitzeko bigarren zatian kasu praktiko bakoitzak 0 eta 1 arteko puntuaketa izango du.
- Azterketa gainditzeko derrigorrezkoa izango da lehengo zatian 2 puntu gutxienez lortzea eta 3 gutxienez bigarren zatian eta, gainera, bi zatietan lortutako puntuaketak gehituta, 6 puntu gutxienez lortu beharko dira.
Ziurtagiriak ematea
Ariketen zuzenketa bukatutakoan, Epaimahaiak gainditu dutenen zerrendak aurkeztuko dizkio deialdia egin duen organoari lanbide-gaitasuneko ziurtagiriak eman ditzan.
Garraiolarien lanbide-gaitasuneko azterketak. 2020.
Azterketak agin ahal izateko nahitaezkoa da eskabideak deialdian zehaztutako epe barruan aurkeztea eta dagozkion tasak ordaintzea.
Nori dago zuzenduta
Salgaien zein bidaiarien garraio publikoko ihardueran aritzen diren pertsonak, bidaiarien garraioa turismo ibilgailuetan eta salgaien garraioa ibilgailu arinetan izan ezik.
Betekizunak
-
Betekisunak:
- Eskatzaileen legezko helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar da. Helbidea EAEkoa izan ezean, bakarrik onartuko dira EAEn helbideratutako enpresa batean azken 6 hilabetez gutxienez lanean aritu diren eskatzaileak.
- Halaber, egiaztatu behar da honako titulu hauetako baten jabe izatea: Batxilergoa, erdi-mailako edo goi-mailako LH, gradu mailako edo graduondoko unibertsitate-irakaskuntza.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Garraio Plangintzaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010-Vitoria-Gasteiz
Telefono zenbakia: 945-01 97 19
Email: sanciones2-trans@euskadi.eus
Kodea
0603405Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Betekisunak:
- Eskatzaileen legezko helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar da. Helbidea EAEkoa izan ezean, bakarrik onartuko dira EAEn helbideratutako enpresa batean azken 6 hilabetez gutxienez lanean aritu diren eskatzaileak.
- Halaber, egiaztatu behar da honako titulu hauetako baten jabe izatea: Batxilergoa, erdi-mailako edo goi-mailako LH, gradu mailako edo graduondoko unibertsitate-irakaskuntza.
Eskaera egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- tramitazio elektronikoko aplikazioan sartu; lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
-
Betekisunak:
- Eskatzaileen legezko helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar da. Helbidea EAEkoa izan ezean, bakarrik onartuko dira EAEn helbideratutako enpresa batean azken 6 hilabetez gutxienez lanean aritu diren eskatzaileak.
- Halaber, egiaztatu behar da honako titulu hauetako baten jabe izatea: Batxilergoa, erdi-mailako edo goi-mailako LH, gradu mailako edo graduondoko unibertsitate-irakaskuntza.
Eskaera egiteko dezakezu:
1. aukera:
- Eskabide-orriara sartu, hurrengo botoiaren bitartez,
- kargatu beharrezko dokumentazioari dagokion fitxategiak,
- informazio hori guztia, Administrazioaren sistema informatikoan gordeko da.
- Prozesu hau burutu ondoren, eskabide-orria inprimatu behar duzu,
- ezkuz sinatu eta apaitutako lekuetan aurkeztu behar duzu inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
** Administrazioak eskabide-orriaren datuak eta dokumentazioa hilabete batean gordeko ditu,
** eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.
2. aukera:
- Eskabide-orriara sartu, hurrengo botoiaren bitartez,
- Eskabide-orria bete gabe inprimatu,
- eskuz bete eta sinatu,
- eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
Oharrak:
- Zure eskubidea da ez aurkeztea eskatzen den dokumentazioa, baldin eta Administrazioak dagoeneko bere esku badauka edota ez bada eskatzen prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen egoeraren segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Euskal Autonomia Erkidegoko azterketetako Epaimahaiaren osaketa, data, orduak eta lekua eskabideak jasotzeko epemugaren ostean jakinaraziko dira eta web honetan bertan argitaratuko dira.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
Tasak ordaintzea
Lanbide-mota bakoitzeko azterketetara aurkezteko ordaindu beharreko diru-kopurua oraingo deialdia arautzen duen legedian ezarritakoari dagokiona da, abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 27 bi 4.2.1 artikuluan eta Estatuko eta toki-erakundeetako tasen lege-araubidea aldatzeko eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzeko uztailaren 13ko 25/1998 Legearen azken xedapenetatik lehenengoaren 5. atalean ezarritakoaren arabera, eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrei jarraiki.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
O23 Tasa autolikidatu daiteke eta interesdunek Sustapen Ministerioaren egoitza elektronikoan aurki dezakete eta era elektronikoan ere aurkez dezakete ziurtagiri digitalaren bidez, edo deskargatu ere egin daiteke ziurtagiri digitalik gabe aurkezteko.
-
Ordainketa Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan edo finantza-erakundeen bulegoetan gauzatzeko, barra-kodea duen ordaintze-abisu edo -errekerimendua eraman behar da, agiri honek ordaintzeko behar diren datuak dituelako.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Ordainketa-abisua edo ordainketa-errekerimendua edukitzea.
Tasa-ordainketa, nahitaez, "Modelo 790" delako agiriaren bidez egin behar da, bertan honako datu hauek zehaztuz:
- Tasa: "Prestación de servicios y actuaciones de la Administración en materia de ordenación de los transportes terrestres por carretera".
- Tasaren kodea: 023
- Gune kudeatzailea: Errepideko Garraioaren Zuzendaritza Nagusia. Sustapen Ministerioa.
- Zerga-egitatea: "Derechos de exámen para la realización de las pruebas de reconocimiento de la competencia profesional. Pais Vasco" (deialdiaren urtea ere adierazi behar da).
Diru-sarrera Zerga Administrazioko Estatu Agentziari atxikitako edozein bankeetxetan egin ahal izango da.
Administrazioari dagokion alea Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzara helarazi behar da, azterketetara aurkeztu ahal izateko beharrezkoak diren beste agiriekin batera.