José Azpiazu Olasoro eta Martín Landa Arteche jaunek barautsak egiten zituzten “Alcorta y Cía” enpresarentzat. 1956an, José Zabala, Manolo Zabala, José Azpiazu Olasolo eta Francisco Arzuaga Olasolo jaunekin elkartu ziren. Urte horretan bertan, José Azpiazu Olasolo izenean oinarritutako sozietatea sortu zuten. Ekoizpena BERDIN izenarekin erregistratzen zen. Gaur egun ez dabil.