Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Jakintzaren kudeaketa-jarduerak gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak. 2018KO DEIALDIA.

LABURPENA
Titulua:
Jakintzaren kudeaketa-jarduerak gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak. 2018KO DEIALDIA.
Xedea:

Diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako ezagutza baliagarria sortu eta lortzeko jardueretarako izango dira; besteak beste, honako hauek egiteko: prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak egin eta zabaltzea, dokumentazioarekin zerikusia duten jarduerak, eta ekitaldi teknikoak, hala nola ikastaroak eta mintegiak.

Diru kopurua:

Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2018an 450.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.

Deialdiaren araudia:
  • Agindua, 2018ko otsailaren 21ekoa (BOPV Zk. 42/2018)

    Agindua, 2018ko otsailaren 21ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2018ko deialdia egiten da.

Araudia:
  • 271/2012 Dekretua (BOPV Zk. 244/2012)

    271/2012 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.


ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Deialdia egiten duen organoa:
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Gizarte Politiketako Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Erakunde interesdunak laguntza-programa honek eskatzen duen izapidetze oro modu telematikoz egitera derrigortuta daude.

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean, honako helbide honetan: 

http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/jakintzaren-kudeaketa-jarduerak-gauzatu-behar-diren-esku-hartze-sozialeko-jardueretarako-diru-laguntzak-2018ko-deialdia/web01-a2gizar/eu/

Behin eskaera eginda, espedientean sartzea eta dokumentu berriak eranstea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean egingo da, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak.

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Erakunde interesdunak laguntza-programa honek eskatzen duen izapidetze oro modu telematikoz egitera derrigortuta daude.

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean, honako helbide honetan:

http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/jakintzaren-kudeaketa-jarduerak-gauzatu-behar-diren-esku-hartze-sozialeko-jardueretarako-diru-laguntzak-2018ko-deialdia/web01-a2gizar/eu/

Behin eskaera eginda, espedientean sartzea eta dokumentu berriak eranstea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean egingo da, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak.

Itzuli

Erakunde interesdunak laguntza-programa honek eskatzen duen izapidetze oro modu telematikoz egitera derrigortuta daude.

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean, honako helbide honetan:

http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/jakintzaren-kudeaketa-jarduerak-gauzatu-behar-diren-esku-hartze-sozialeko-jardueretarako-diru-laguntzak-2018ko-deialdia/web01-a2gizar/eu/

Behin eskaera eginda, espedientean sartzea eta dokumentu berriak eranstea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean egingo da, https://www.euskadi.net/nirekudeaketak.

Esku-hartze sozialerako ezagutza baliagarria sortu eta lortzeko jardueretarako diru-laguntzak.

Diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako ezagutza baliagarria sortu eta lortzeko jardueretarako izango dira; besteak beste, honako hauek egiteko: prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak egin eta zabaltzea, dokumentazioarekin zerikusia duten jarduerak, eta ekitaldi teknikoak, hala nola ikastaroak eta mintegiak.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Ekimen sozialeko erakunde pribatuek eska ditzakete diru-laguntza hauek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako, berariazko baldintza hauek betetze dituztenak:

 

 

a) Legearen barruan sortuta egotea, eta diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez, dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan behar bezala erregistratuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat, eta helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatzea.

c) Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du. Ordezkaritza baldin bada hemen daukana, beste bi baldintza hauek ere bete beharko ditu: dagokion erregistroan inskribaturik egon beharko du; eta, gutxienez, hiru urte eman behar ditu deialdira aurkeztu dituen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan benetan eskaintzen.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Diru-laguntza linea honen barruko jarduerak finantzatzeko, 2018an 450.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.

Muga:

Jardueraren onartutako aurrekontuaren %80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak.

Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 22.200 euroak gainditu.

Ezin izango da emandako laguntzaren %10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera.

Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren %10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

Ordainketa modua:

Ordainketa zatika egingo da, %70 ematen den unean ordainduko da eta gainerako %30a, diru-laguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera eta agiriak aurkeztea
Eskaera eta agiriak aurkeztea:
Eskaera modu elektronikoan egin behar da. Izapidetzea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko Nire Kudeaketak ataelaren bitartez "Nire kudeaketak"en bidez jarraituko da.
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaerarako eta jarduera aurkezteko formularioa

Eskabide formularioa zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko baten bidez identifikatzeko eskatuko dizu.

Norbanakoaren edo pertsona fisikoaren ziurtagiria erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da pertsona hori, erakundearen izenean jarduten duena, Ordezkarien erregistro elektronikoan horretarako izena emanda egotea.  

Eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa erantsi beharko da:

a) Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2017an.

b) Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.

c) Erakundeak erregistratua ez badago edo Ogasuna eta Finantzetako Sailaren hirugarrenen Erregistroan bildutako bankuko datuak aldatu nahi baditu: eskabidea www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/hirugarrenaren_alta.html helbidean ezarritako ereduari jarraiki.

Gomendagarria da izapidetzea hasi baino lehen erantsi beharreko dokumentazioa lortzea eta zure ordenagailuan gordetzea.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza
Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza:
Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza (Laguntza emateko dokumentua)

Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Zuzenketa
Zuzenketa:
Aurkeztutako eskaerak eta haren agiriek eskaturiko eskakizunak betetzen ez badituzte, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango zaio agiriak konpontzeko; hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da.
Emandako dirulaguntza justifikatzea
Emandako dirulaguntza justifikatzea:
Erakunde onuradunek betekizunak eta baldintzak bete dituztela frogatu behar dute, baita jarduera egikaritu izana ere, 2019ko otsailaren 28a baino lehen.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
II-A Eranskina. Diruz-lagundutako jardueraren memoria (Laguntza emateko dokumentua)

Jardueraren memoria aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da.

Aurkezteko, bete, ordenagailuan gorde eta dagokion espedienteari erantsi behar zaio, euskadi.eus-eko Egoitza Elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean.

II-B Eranskina. Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak. (Laguntza emateko dokumentua)

ARTXIBO HAU GORDE EGIN BEHAR DA BETE BAINO LEHEN. Jardueraren datu ekonomikoak aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da.

Aurkezteko, bete, ordenagailuan gorde eta dagokion espedienteari erantsi behar zaio, euskadi.eus-eko Egoitza Elektronikoko “Nire Kudeaketak” atalean.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/03/01 - 2018/03/28
Aurkezteko epe-muga:

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2018ko martxoaren 28a da, ostirala.

Ebazteko epea:

Bost hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gizarte Politiketako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Gizarte Politiketako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.