Errepideko garraio arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan errepideko garraioaren arloan elkarte profesional eta enpresarialentzat laguntza ekonomikoak emateko era bat ezartzea da, elkarte horiek, garraio arloak dituen zenbait gabezia neurri batean konpontzeko beharrezko diren ekimenak abiarazi ditzaketela uste baita.
60.000 euro.
- 2017ko ekainaren 28ko Agindua (EHAA Zk. 123/2017)
AGINDUA, 2017ko ekainaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien errepideko garraioaren sektoreko elkarte profesional eta enpresarialei laguntzak emateko deia egiten duena.
- Laguntza mota:
- Enpresaren bizitza egitatea:
- Enpresa eremua:
- Enpresa sektorea:
- Geografia eremua:
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 19:30ak arte.
* abuztuan izan ezik, 14:30ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren eta jarduera osagarrien arloko elkarte profesional eta enpresarialei, horien federazio eta konfederazioei, eta kooperatiben federazio eta konfederazioei laguntzak ematea.
Garraioko enpresa edo-eta profesionalek osatzen dituzten eta helburu gisa garraio arloaren interesak ordezkatu eta defendatzea duten elkarte profesional eta enpresarialak.
1.- Agindu honetan araututako laguntzak eskatzeko, aurreko artikuluan adierazitako elkarteek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
a) 2017ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik legez eratuta egotea.
b) Elkartearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
c) Errepideko garraioaren arloko interes sozio-ekonomikoen defentsa eta ordezkaritzarekin lotuta egotea elkartearen helburua.
d) Irabazteko xederik ez izatea.
e) Jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea.
f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
g) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude).
h) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 eta 14. artikuluetan xedaturikoa betetzea.
2.- Aurreko paragrafoan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko batasun, federazio edo bestelako erakundeetan sarturik dauden elkarteek ere eska ditzakete laguntza hauek, Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko edo Europako eremuko ordezkaritzak eragindako gastuak ordaintzeko.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko ehun mila (60.000,00) euroko diru-kopurua baliatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetik hartuta.
1.- 2017. urtean, eta gehienez ere %50eko mugaraino, honako gastu hauek lagunduko dira:
a) Garraio-lanean jarduteko baldintzak, eta garraio arloko baldintza sozio-ekonomikoak sustatu eta hobetzeko diren azterlan edo jarduera esperimentalak egiteko direnak.
b) Bazkideak nazioartera ateratzea bultzatzeko direnak eta garraioei buruzko azoka eta erakustaldietan, erkidego, estatu nahiz atzerrikoetan parte hartzeko eta antolatzeko direnak.
c) Elkartearen jarduerak eta garraioarekin zerikusia duten albisteak sustatu eta hedatzeko elementuetarako direnak.
d) Honako gastu orokor hauek:
- Langile-gastuak, kaleratze eta erretiro aurreratuengatiko kalte-ordainak izan ezik
- Garraio publikoan egindako bidaia-gastuak
- Errentamenduak eta kanonak
- Entitate eskatzailearen organoetako kide ez diren profesional independenteen zerbitzuak
- Aseguruak
- Komunikazioak
- Bulegoko materiala, fotokopiak eta inprenta
- Hornikuntzak
- Beste entitate batzuetako kide izateagatiko kuotak
2.- Pertsona bakar batek ezin izango du sekula 30.000 euro baino gehiagoko laguntza jaso.
Dirua dena batera ordainduko da, diru-laguntza jaso behar duen jarduketa burutu eta diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen gastuak egin eta agiri bidez justifikatutakoan, fakturak nahiz diruz laguntzekoak diren gastuen egiaztagiriak aurkeztuz, eta edonola ere, 2017ko azaroaren 30 baino lehen.
Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.
Entitate interesdunak bete eta eskaerari erantsi beharko dion pdf-agiri betegarria.
Entitate interesdunak bete eta eskaerari erantsi beharko dion pdf-agiri betegarria.
- Agiriak aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:
- Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
- Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria
Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.
II Eranskina - Gastuak (Laguntza Dok.)
Entitate interesdunak bete eta eskaerari erantsi beharko dion pdf-agiri betegarria
III Eranskina - Memoria (Laguntza Dok.)
Entitate interesdunak bete eta eskaerari erantsi beharko dion pdf-agiri betegarria
Komenigarria da izapidetzen hasi baino lehen aurkeztu beharreko zihurtagiri guztiak lortzea, baita beste formularioak betetzea ere (beharrezkoa balitz), eta ordenagailuan gordetzea.
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Emandako diru-laguntza onartzeko interesdunak bete behar duen Formularioa. Aurkezteko lekuak.
- Diru-laguntza egiaztatzeko agiriak aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
- 2017-06-30etik 2017-07-31ra.
6 hilabete.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.