Aurrekontu Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Ogasuna eta Finantzak > Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
Aurrekontu Zuzendaritzak, 6. artikuluan adierazitako egitekoez gain, honako hauek izango ditu:
- Aurrekontu-politikako helburuak eta irizpideak antolatzea, sektore publikoko gastu eta sarreren urte anitzeko programazioa egitea, Euskadiko Aurrekontu Orokorrak urtero egitea eta haien exekuzioaren jarraipena egitea, Jaurlaritzak ezarritako politika ekonomikoko jarraibideekin bat etorriz. Zeregin horiek betetzean, honako egiteko hauek dagozkio:
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo eta entitateen aurrekontu-egitura prestatu eta dagokion organo eskudunari proposatzea, onets dezan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publiko osoari aplikatu behar zaizkion aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko araudiaren printzipio gidariak antolatzea, urterik urte eta hainbat urtetarako.
- Sektore publiko osoaren aurrekontu-egonkortasuneko, zor publikoko eta gastu-arauko helburuak proposatzea, helburu horien betetze-mailaren jarraipena egitea eta gerta daitezkeen desbideratzeak zuzentzeko neurriak proposatzea.
- Urteko aurrekontu-agertokiak prestatzea, nola diru-sarrerenak hala gastuenak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako baliabideen esleipen organiko, ekonomiko eta funtzionala proposatzeko behar diren azterlan eta txostenak egitea ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateen aurrekontu orokorren aurreproiektuak lantzeko oinarri izango diren gidalerro ekonomiko eta teknikoak prestatzea, dagokion organo eskudunak onets ditzan, bai eta horiek egiteko prozesua koordinatzea ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektuarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa koordinatu eta lantzea.
- Aurrekontuak prestatzeko teknika modernoak jartzeko beharrezkoak diren azterlanak egitea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren organoetan ezartzea, lortu beharreko helburuak behar bezala identifikatzeko, helburuak zenbateraino bete diren jakiteko adierazle operatiboak formulatzeko eta gastu-programen emaitzak programaz programako aurrekontuaren arabera ebaluatzeko, aukerak nahiz jarri beharreko baliabide globalak aztertuz eta zehaztuz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan jasotako helburuak lortze aldera ekintzen betearazpenari jarraipena egin eta bultzada ematea, aurreikusitako xedeak betetzeko bidea emango duten neurriak proposatuz, eta, hala badagokio, baliabideak berresleitzea aurrekontuetako diru-sarrerak eta gastu publikoa optimizatu ahal izateko.
- Eduki ekonomiko esanguratsua duten arau-proposamenei, planei, hitzarmenei eta erabakiei buruzko txostenak egitea, aurrekontu-eragina ebaluatzeko eta dagozkion doitze-neurriak proposatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bateginaren 27.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (testu bategin hori urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen).
- Urte anitzeko gastuen inguruan eta aurrekontuen aldaketa ororen inguruan ordenamendu juridikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari esleitzen dizkion egitekoak, Jaurlaritzari edo beste organo batzuei esleitutakoak izan ezik. Bereziki, sailek proposatutako aurrekontu-aldaketen bidezkotasuna eta egokitasuna aztertzea dagokio, haien ondorioei, finantzaketari eta izapideei dagokienez.
- Laguntza teknikoa ematea Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak aurrekontuen inguruan izaten duten harremanean.
- Aurrekontuen arloko prozedurak izapidetzea eta, hala badagokio, proposatzea, baldin eta prozedurak ebaztea ez badagokio berari baina haien gaineko eskumena Ogasun eta Finantza Sailarena bada. Nolanahi ere, eskumena izango du Administrazio Orokorraren Aurrekontuak osatzen dituzten eta sail jakinenak ez diren aurrekontu-atalen hasierako baimena eman eta kudeaketa orokorra egiteko.
- Funtzio publikoaren arloko araudiak Ogasun eta Finantza Sailari esleitzen dizkion eskumenak egikaritzea. Zehazki, honako hauek dagozkio:
- Ekonomia- eta aurrekontu-politika orokorraren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuko langile-gastuek bete behar dituzten jarraibideak proposatzea.
- Langileen arloan gastua aldaraz dezaketen neurriei buruzko nahitaezko txostena –eta, hala badagokio, loteslea– prestatzea.
- Funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailarekin batera, aurrekontu-plantillak egitea.
- Aurrekontu-plantillaren jarraipena eta kontrola, barnean hartuta, hala badagokio, aurrekontu-plantilla aldatzeko espedienteen txostena, ekitaldi bakoitzeko Euskadiko Aurrekontu Orokorren Legeak ezartzen duenaren esparruan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariak aztertzea eta haien gaineko balorazio ekonomikoa egitea.
- Genero-dimentsioa garatzea eta ezartzea Euskadiko Aurrekontu Orokorren Legean, bere eskumenen esparruan, eta, zehazki, Euskadiko Aurrekontu Orokorren Legearen genero-eraginari buruzko txostena egitea.
- Estatu-, foru- eta toki-administrazioetako aurrekontu-organoekin koordinatzea eta, hala badagokio, elkarlanean aritzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak prestatu, kudeatu, ebaluatu eta horien jarraipena egiteari buruzko beste edozein egiteko betetzea, baldin eta arloa erregulatzen duen araudian edo indarrean dagoen ordenamendu juridikoan jasota badaude eta beste organo bati esleitu ez bazaizkio.
6. artikulua.– Ogasun eta Finantza Saileko zuzendaritzak.
Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ogasun eta Finantza Saileko zuzendariek:
- Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta eskuordetzen zaizkien eskudantziak baliatzea.
- Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
- Zuzendaritzaren jarduera guztiak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea organo eskudunek ezarritako arauak aintzat harturik, eta, batez ere, espediente-erregistroak eta -artxiboak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion eskudantziak ezertan eragotzi gabe.
- Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusten diren kasuetan.
- Dagokien eskumen-eremu materialean emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasun-espedienteak izapidetzea.
- Dagokien eskumen-eremu materialean emandako xedapen eta egintza deusezak berrikusteko espedienteak izapidetzea.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta hizkuntza-politikaren arloko eskumena duen organoarekin elkarlanean, indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez.
- Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezarri eta inplementatzea, eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzaren jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako ekitaldi publikoak. Halaber, hala dagokionean, kontratazio publikoan Kontratazio organoari eta dirulaguntzak emateko deialdietan organo eskudunari hizkuntza-irizpideak sartzea proposatzea.
- Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiako helburuak definitzea beren esparruan eta horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumen eta egiteko guztiak eta, komunak direlako, oro har zuzendariei dagozkienak.
KARGUAK
Josu Iñaki Garay Ibañez de Elejalde
(2024/06/27 - ) Aurrekontu zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak