Aurreko urteetako Elebide memoriak
Elebide euskal herritarren hizkuntza-eskubideen bermea sustatzeko eginkizunarekin sortu zen. Elebide Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren apustu erabakigarria da, eskubide horien baliatze benetako eta eraginkorra sustatzeko, aldarrikapen erretoriko orotatik haratago. Apustu erabakigarria, hizkuntza-eskubideak kokatzen dituena euskal administrazioen hizkuntza-politika funtsatzen duten printzipioen corpusaren esparruan: eskubide banakoen errespetua, hizkuntza aukeratzeko askatasuna, herri-aginteen eginbeharrak eskubide horiek bermatzeko, euskararen erabileraren normalizazioa eta berdintasun sozial eraginkorra, hau da, erabiltzeko aukera ematen duen benetako berdintasuna.
Hiru dira Elebideren berezko eginkizunak: hizkuntza-eskubideak sustatu eta bermatzea, berme hori eraginkorra izan dadin prozedura bat ezartzea, eta konponbideak ezartzeko ardura duten administrazioekin eta erakundeekin lankidetzan jardutea. Hau da eta ez besterik Elebideren azken xedea: salaketa sistematikotik konponbideak bilatzera eta ezartzera pasatzea; helburua ez baita jazartzea, baizik eta hizkuntza-eskubideak betetzea eta betearaztea, eta tartean dauden eragile orori xede hori erdiesteko beharrezko lankidetza eskaintzea.
- 2022ko txostena (PDF, 1 MB)
- 2021eko txostena (PDF, 1 MB)
- 2020ko txostena (PDF, 960 KB)
- 2019ko txostena (PDF, 1 MB)
- 2018ko txostena (PDF, 930 KB)
- 2017ko txostena (PDF, 831 KB)
- 2016ko txostena (PDF, 1 MB)
- 2015ko txostena (PDF, 1 MB)
- 2014ko txostena (PDF, 699 KB)
- 2013ko txostena (PDF, 594 KB)
- 2012ko txostena (PDF, 897 KB)
- 2011ko txostena (PDF, 1 MB)
- 2010ko txostena (PDF, 130 KB)
- 2009ko txostena (PDF, 2 MB)
- 2008ko txostena (PDF, 3 MB)
- 2007ko txostena (PDF, 1 MB)