Ramón Rubial
Erandio, 1906ko urriaren 6a — Bilbao, 1999ko maiatzaren 24a
Diktadorea hil ondoren, Euskadik demokrazia eta askatasuna berreskuratu zituen. 1979an Autonomia Politikorako Estatutu berri bat “Gernikako Estatutua” izenez ezagutzen dena onartu zen."
Hala ere, urtebete lehenago, 1978ko otsailean, Euskal Kontseilu Nagusia eratu zen. Autonomia aurreko erakunde horren buru Ramon Rubial sozialista eta Carlos Garaikoetxea nazionalista izan ziren hurrenez hurren. 1980an ere Eusko Alderdi Jeltzaleak irabazi zituen hauteskundeak eta Eusko Legebiltzarrak Carlos Garaikoetxea izendatu zuen lehendakari urte horretako martxoan. Horren aurretik, ekitaldi jendetsu eta hunkigarri bat egin zen Bilbon, Leizaola lehendakariari eta haren bitartez Euskadiko Gobernuko kabineteetako kide izandako guztiei esker ona adierazteko erbestealdi latzean egindako lanarengatik..
Informazio gehiago: Ramón Rubialen biografia Wikipedian