Lehendakaritza

Aurrekariak legegintzan eta erakundeen jardunean

Legegintzako ekintzak

Memoria Historikoari buruzko araudia Euskal Autonomia Erkidegoan

11/1983 LEGEA, ekainaren 22koa, Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzari zerbitzu egindako lanarien lanbideeta gozamen-eskubideei buruzkoa. (1983ko 98. EHAA, uztailaren 4koa)

8/1985 LEGEA, urriaren 23koa, Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzan zerbitzu egin zuen langilegoaren lanbideeta gozamen-eskubideei buruzko ekainaren 22ko 11/1983 Legea osatzekoa. (198Seko 241. EHAA, azaroaren 2Sekoa)

1/1986 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, maiatzaren 13koa, Euskal Herriko Autonomia-Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen langilegoaren lanbideeta gozamen-eskubideei buruzko eraberritutako idazkera onartzekoa. (1986ko 101. EHAA, maiatzaren 24koa)

8/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzkoa (3.2 eta 11.artikuluak). (1994ko 111. EHAA, ekainaren 13koa)

3/2002 LEGEA, ikastolak legez normalizatu aurretik ikastetxe horietan irakasten aritutakoak aintzat hartzeari eta ordaina emateari buruzkoa. (2002ko 67. EHAA, apirilaren 10ekoa)

280/2002 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Amnistiari buruzko Legean jasotako kasuen ondorioz askatasun-gabetzea jasan zuten pertsonentzako konpentsazioari buruzkoa. (2002ko 229. EHAA, azaroaren 29koa)

99/2003 DEKRETUA, maiatzaren 6koa, ikastolak legez normalizatu aurretik ikastetxe horietan irakasten aritutakoak aintzat hartzeari eta ordaina emateari buruzko 3/2002 Legea garatzen duena. (2003ko 89. EHAA, maiatzaren 9koa)

22/2006 DEKRETUA, otsailaren 14koa, askatasun-gabetzea jasandako pertsonei, Langile Soldaduen Diziplina Batailoietan egondakoei barne, konpentsazio ekonomikoak emateko ebazpenak ezartzen dituena, Amnistiari buruzko Legean jasotako kasuen ondorioz askatasun-gabetzea jasan zuten pertsonentzako konpentsazioari buruzko azaroaren 19ko 280/2002 Dekretuan araututako baldintza eta betebeharrak izan ditzaten, arau honetan aurreikusitako prozedura-aldaketak salbu. (2006ko 191. EHAA, urriaren Sekoa)

Memoria Historikoaren arloko proiektuak egiteko laguntzak

  • AGINDUA, 2006ko maiatzaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, memoria historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten eta diru-laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

  • AGINDUA, 2007ko irailaren 20koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, memoria historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten eta diru-laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

  • AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 20koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, memoria historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten eta diru-laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

  • AGINDUA, 2009ko martxoaren 11koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, memoria historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten eta diru-laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

  • AGINDUA, 2010eko uztailaren 28koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, oroimen historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten eta diru-laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

  • AGINDUA, 2011ko martxoaren 22koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, oroimen historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egin eta diru-laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

  • AGINDUA, 2012ko martxoaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, oroimen historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egin, eta diru-laguntza horien oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

  • 415/2013 DEKRETUA, irailaren 24koa, memoria historikoaren berreskurapena, bakea, bizikidetza eta giza eskubideak jorratzen dituzten proiektuetarako diru-laguntzak arautzeko dena.

  • EBAZPENA, 2013ko urriaren 1ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

  • EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 21ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia iragartzen duena.

  • Azaroaren 27ko 4/2014 LEGEA, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeri buruzkoa.

  • EBAZPENA, 2014ko abenduaren 23koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena 2015. urterako.

Artxibo Historiko-dokumentala, eta ondare historikoa berreskuratzea

Gerra Zibilean desagertutako pertsonen hilobiak ikertu eta bilatzeko Sailen arteko Batzordea sortu zen 2002ko abenduaren 10eko Gobernu Kontseiluan. Batzorde horrek egindako lanetan eta ikerketa hori egiteko Aranzadi Zientzia Elkartearekin sinatutako hitzarmenean argi geratu da Gerra Zibilaren ondare historiko dokumentala ere berreskuratzeko premia dagoela.

Horretarako, Euskadin Gerra Zibilari buruzko Artxibo Historiko-dokumentala sortu da, honako eremu

hauetan sortutako dokumentazio guztia biltzeko:

  • Gerra Zibilari buruzko lkus-entzunezko Artxiboa.

  • Gerra Zibilari buruzko Artxibo Dokumentala.

  • Fusilatutako, judizioz kanpo exekutatutako eta desagertutako pertsonen datu-basea.

Zehazki, gerran fusilatu, judizioz kanpo exekutatu edo desagertutakoei buruzko gaiari ekin zitzaion, giza eskubideen urraketarekin loturiko edozein esku-hartzeren zutabeetako bati erantzuna emateko asmoz; zutabe hori egia jakitea da.

Hori horrela, 1.500dik gora eskaerari erantzun zaie eta lan hauek egin behar izan dira:

  • Desagertuei buruzko informazio pertsonalizatua osatzeko beharrezko alderdien ikerketa historiko eta dokumentala

  • Lekukotzak biltzea, senitartekoei bideo-grabaketak eginda.

  • Hilobiak aurkitzea eta gorpuzkiak berreskuratzeko jardun arkeologikoa.

  • Gorpuzkien azterketa antropologikoa.

Web orri bat sortzea

www.euskadi.eus/memoria-historikoa

Hobien mapa

Euskal Autonomia Erkidegoan aurkitutako hobien mapa bat egin da. Mapa hori Eusko Jaurlaritzaren Memoria Historikoaren web orrian argitaratu da eta aldian behin eguneratzen da. Hobien mapa.

Biktimen lekukotasunak

450tik gora biktimen lekukotasunak bildu eta digitalizatu dira. Horietako 14ren laburpena argitaratu da Eusko Jaurlaritzaren Memoria Historikoaren web orrian. Biktimen lekukotasunak

Ikurren katalogoa eta Euskadin ikur frankistak kentzeko Batzorde Teknikoaren gomendio-irizpena

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak Gerra Zibila eta Diktadura goraipatzen duten Euskadiko ikur eta monumentu publikoen katalogoa egiteko eskatu zuen, Euskadin kontu horiek zertan ziren jakiteko. Azterlan horrek egiaztatu zuen, bada, Euskadiko udalerrietan oraindik ageri direla era horretako ikurrak.

Giza Eskubideen Zuzendaritzak, ondorioz, Eusko Legebiltzarrak eskaturik (Memoria Historikoaren Legean aipatzen den errolda egiteari buruzko 28/2011 Legez besteko Proposamenaren bitartez), “Euskadiko Ikur Frankistak Kentzeko Batzorde Teknikoa” eratu zuen, eta batzorde horrek, katalogoa aztertu eta gero (non aztarna esanguratsuenetariko batzuk azaldu ziren), irizpena egin zuen, eta bertan gomendio sistematizatuak eman zizkien erakunde publikoei, Euskadin Diktadura frankistaren ikurrak kentzeko.

Dokumentu horiek EAEko udal guztiei bidali zaizkie, gomendioak bete ditzaten.

Argitalpenak eta ikerketak

Unibertsitate-azterlan batzuk sustatu ditugu "Gerra Zibila Euskadin" gaiari buruz, eta argitalpen batzuk bultzatu ditugu gai beraren inguruan. Hala, historialariek egindako zenbait lan argitaratu ditugu, eta elkarlanean aritu gara Euskal Herriko Unibertsitatearekin udako ikastaroak egiten eta hainbat herritan egindako hitzaldi-zikloetan. Halaber, hainbat erreportaje eta dokumental sustatu ditugu telebistan emateko edo herritarren hainbat gunetan zabaltzeko.

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak frankismoaren biktimak aitortzeko adierazpen instituzionala egin zuen 2002ko abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean. Hortik aurrera, frankismoaren biktimen omenezko eta aitormen publikorako ekitaldi ugarietan hartu du parte Eusko Jaurlaritzak. Adierazgarrienetako batzuk aipatuko ditugu:

Frankismoaren biktimen omenezko eskultura

Bilboko Udalak frankismoaren biktimak oroitzeko lan bat eskatu zion Nestor Basterretxea eskultoreari. Artelana Bilboko Doña Casilda parkean kokatua dago eta frankismoaren aurka eta askatasunaren, demokraziaren eta Errepublikako legezkotasunaren alde borrokatzeagatik zapalkuntza jasan zuten pertsona guztiei gorazarre egin nahi zaie.

Bilboko Udalak zenbait omenaldi antolatu ditu oroitzapen gune horretan, eta Eusko Jaurlaritzak ekitaldi horietan parte hartu du.

Apirilaren 26a: Gernikako bonbardaketaren urteurrena

2007ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena izan zen. Eusko Jaurlaritzak urtean zehar berariazko egintzak antolatu zituen, tartean bakearen aldeko ekitaldi nagusi bat Gernikako Batzar Etxean. Nazioarteko pertsona ospetsu asko bildu ziren bertan.

2012an zehar, bonbardaketaren 75. urteurrenean, gorazarre egiteko ekitaldi ugari egin ziren bake kulturaren eta giza eskubideen aldeko egintza desberdinekin batera.

Halaber, urtero Eusko Jaurlaritzak parte hartzen du bonbardaketaren urteurrenean eta orduko biktimei egiten zaien omenaldian.

Gudarien monumentua Artxanda mendian

Tropa frankistek Bilbo hartu zutenaren 70. urteurrenean, Gerra Zibileko soldaduen oroimenez Artxanda mendian eskultura bat jarri zen, ekitaldian Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria buru zela.

Urtero gudarien oroimen eta gorazarrezko ekitaldia egiten da ekainean.

Turtziozko Manifestua

1937ko ekainaren amaiera aldera, Agirre Lehendakariak erbesteratu aurreko azken Gobernu Kontseilua egin zuen Turtziozen. Orduan egin zuen “Turtziozko Manifestu” ospetsua. Bada, Eusko Jaurlaritzaren exodoa eragin zuen Gerra Zibilaren hasieratik 70 urte bete zirenean Gobernu Kontseilu berezia egin zen Bizkaiko Turtzioz herrian.

Intxortako monolitoa (Elgetako gudua)

Euskal gudarosteak lortu zuen sei hilabetez eustea Francoren armadaren Bizkaiaren kontrako erasoari, Intxortako gainetan, Elgetatik hurbil. Ekintza heroiko horri esker Bilboren defentsa prestatu ahal izan zen, eta Eusko Jaurlaritzaren jarduna garatu.

Aurrez aurreko lehenengo erasoaldia 1936ko urriaren 4an hasi zen, Euskadiko lehen Estatutua onartu eta handik 3 egunera. Estatutu horri Elgetakoa ere deitzen zaio, balentria hura gogoan. Gudua 1937ko apirilaren 24an amaitu zen Bidasoa Elkarteak 1980an jarritako monumentu txikia zaharberritu egin da, ingurune ludiko eta historikoa berreskuratuz, eta geroago monumentua jarri da.

Lehenengo Eusko Jaurlaritza eratu zeneko 70. urteurrena

2006ko urriaren 7an ospatu zen lehenengo Eusko Jaurlaritzaren eraketaren 70. urteurrena. Jose Antonio Agirre buru zutela, indar eta sentsibilitate politiko guztiak batu ziren gobernu hartan.

Urteurren hori zela eta, Gobernu Kontseilu berezia egin zen Gernikan.

Egun horretan suertatzen diren gobernu kontseiluak normalean Gernikako Batzar Etxean egiten dira.

Donostiako biktimen oroimenezko eskultura

2014ko maiatzaren 31n Donostiako Udalak omenaldia egin zien frankismoak hirian utzi zituen 377 biktimei, eta haien oroimenezko monumentua inauguratu zuen.

Eusko Jaurlaritza udalkideen eta biktimen ondoan egon zen eta berak ere omenaldia egin zien.

Elgoibar

2014ko irailaren 21ean, Eusko Jaurlaritzak, lñigo Urkullu Lehendakaria buru zela, omenaldia egin zien bihotz-bihotzez gudariei eta haien senideei. Ekitaldian bereziki gogoratu ziren gudari boluntarioen bi talde, Mola jeneralaren soldaduei bidea itxi zietenak Zirardamendin, 1936ko irailaren 25ean. Ekintza horri esker eratu ahal izan zen lehenengo Eusko Jaurlaritza, Agirre Lehendakaria buru, urte bereko urriaren 7an.

Azken aldaketako data: 2015/07/21