Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Atmosferaren kutsaduran lan egiten duten ingurumen lankidetzarako erakundeei (ILE) zuzendutako informazioa

Betebeharrak

Kutsadura atmosferikoaren eta usainen eremuan lan egiteko, IKEek urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duenaren Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroan egon behar dira.

Horrez gain, IKEak alta behar du IKS-en errepresentazio erakunde (edo EGIA) bezala. Ikusi Ingurumenari buruzko izapide elektronikoen Gida.

Halaber, EAEn aritzen diren IKEek bere jarduera-egutegia astero bidali behar dute. Ikusi Jardueren Ikuskapena Planaren Aurkezpena (2014ko maiatzarena) (PDF, 1 MB)

IKEen araudizko lanak indarrean dagoen araudia beteta egin behar dira, eta, bereiziki:

2016ko maiatzaren 2tik aurrera, IKEek emisioen kontrolen emaitzak IKSeeM-en sartu behar dituzte. Ikusi IKSen Aire Moduluaren IKEentzako Aurkezpena (PDF) (leiho berri batean irekitzen da), eta beheko “Datuak IKSeeM-en sartu eta araudizko txostenak bidali” atala.

 

Jarduera-egutegia bidali

IKEek atmosferaren kutsaduraren eta usainen arloen jarduerak dituen eguneratutako egutegia jarri behar dute organo eskudunaren esku, honako txantiloi hau erabilita: calendario_actuaciones.xls .

Egutegi horretan sartu behar dira AKDJ-dun instalazioetan egin beharreko arauzko kanpo kontrolen jarduerak, arauzkoak besterik ez, bai IPPC eremuko instalzioenak ere. Beraz, ez dira sartu behar ekipoak prestatzeko jarduerak, ez borondatezkoak, ezta barne kontrolak ere. Egutegia ostiralero eguneratu behar da, eta IKS-eeMen Box dokumentalean sartuko da Ingurumenari buruzko izapide elektronikoen Gidak azaltzen duen arabera.

Menu zabalgarrietan honakoak aukeratu:

  • SEKTOREA: AIRE
  • PROZEDURA: ILE: Jardueren planifikazioa
  • ESPEDIENTEA: Kasu honetan jarduera planak ez ditugu lotuko espediente zehatz batekin, beraz, espediente eremua hutsik utzi behar dugu.
  • AGIRI MOTA: Ikuskapen plana
  • DESKRIPZIOA GAZTELANIAZ ETA EUSKERAZ: Deskripzioak honako formatu hau eduki behar du: “Calendario_IdentificaciónECA_UUUU-HH-EE”, bi hizkuntzatan deskribapen bera izan daiteke.

Aste horretako aldaketak jakinarazi beharko dira honako helbide honetara maila bat bidalita: notificacioneca@euskadi.eus

Datuak IKSeeM-en sartu eta araudizko txostenak bidali

Foku bideratuetan egindako neurketen informazioa biltzen duen IKE txosten bat bidaltzeko:

  • Aurretik, sartu IKS-eeMen Aire moduluaren “Emisioen kontrola”ren poltsan neurketen emaitzak, Ingurumen lankidetazako erakundeek AKDJ arauzko ILE txostenak bidaltzeko gidak azaldutakoaren arabera. Emisioen emaitzen datuak IKEeek sartu behar dituzte.
  • Ondoren, e-DMA Eskaera bat sortu KE txosten osoa bidaltzeko. Hasierako IKE txostena izanez gero AKDJ instalazioak bidali behar du eta IKEek aldiz, aldizkako IKE txostenak.

Bai datuak sartzeko bai aldizkako IKE txostenak bidaltzeko IKEa EGIA izan behar da. Ikusi Ingurumenari buruzko izapide elektronikoen Gida.

Oharrak:

  • IKEak ez ditu bidali behar hasierako IKE txostenak, horren bidalketa AKDJ bezala legeztatzeko tramitea egin duen instalazioaren erantzukizuna baita.
  • Horrez gain, IPPC instalazioen IKE txostenen bidalketa instalazio horien erantzukizuna da, euren ingurumenaren baimen bateratuaren ingurumenaren zaintza planak betetzeko. Beraz, IKEek ez dituzte bidali behar IKE txosten horiek, besterik ez bada bereizten.

Azken aldaketako data: