Atari Publikoen Direktorioa ATARIKA 2013

Erlazioa duten dokumentuak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena


ATARIKA2013 Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetako erakunde eta sektore publikoko atariak artxibatu, sailkatu eta aldizka eguneratzen dituen biltegia da.

Ikerketa eta bilketa egiteko esparru gisa, Eustateko herri-administrazioen 2010eko behin-behineko gidaliburua erabili da. Horrek, 1.164 erakunde hartzen ditu. Ez dira sartu Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Estatuko Administrazio Orokorreko erakunde publikoak. 2013ko edizioan, unibertsitateaz kanpoak diren 870 ikastetxe publikoetatik, lehen aldiz sartu dira aurretiaz existitzen ziren 141, baldin eta webgunea erabili edo webgunea badute.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek erabilitako 922 atariak sartzen dira;eta atari horietan eskaintzen diren 11.220 zerbitzu, prozedura eta izapideen informazioa bildu eta eguneratu dira ZERPA2013an.