Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

15. artikulua.– Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:

  1. Aseguramendu sanitario publikoaren alorreko estrategia definitzea, baita osasun-txartel indibidualaren zehaztapenak definitu eta kudeatzea ere, aseguramendu publikoaren egiaztagiri gisa. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko aseguramendu sanitario publikoaren erregistro zentrala kudeatzea.
  2. Prestazio sanitarioak kudeatzearekin zerikusia duten administrazio-jarduketak egitea.
  3. Osasun Sailburuordetzarekin batera, gidalerro eta irizpide nagusiak lantzea zerbitzu sanitarioak kontratatzeko, haien definizio estrategikoaren arabera. Horretarako, irizpide bereiziak proposatuko ditu, helburu eta baliabide ekonomikoak esleitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako antolakundeei –programa-kontratuen bitartez– eta beste agente sanitario batzuei –kontratazio-ereduen bitartez–; era berean, kontratazio-plan orokorrak ezarriko ditu, hala eskatzen duten prestazioetarako.
  4. Kontratazio sanitarioari ezar dakiokeen oinarrizko prezio-politika proposatzea.
  5. Zerbitzu sanitarioen kontratazio publikoa gauzatu eta ebaluatzea, Osasun Sailaren eskumen-eremuan eta saileko gainerako organoekiko koordinazio estuan.
  6. Zerbitzu eta prestazio sanitarioen zorro osagarria onartzeko irizpideak ezartzea eta proposamenak egitea.
  7. Paziente desplazatuak, autonomia-erkidego mugakideetako pazienteak eta mugaz bestaldeko pazienteak kudeatzeko irizpideak lantzea.
  8. Osasun Sailaren eskumen-eremuan, aldi baterako ezintasunaren kudeaketari dagokion egitekoa zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea, eta euskal osasun-sistema publikoaren erreferente izatea, prestazio horren kontrolean inplikatutako gainerako erakundeekin koordinatuta (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta Lan Istripu eta Gaixotasun Profesionaletako Mutualitateak).
  9. Prestazio sanitarioei dagokienez, ikuskaritzak barne hartzen dituen egitekoak koordinatzea eta irizpideak ezartzea, saileko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko beste organo eskudun batzuekin koordinaturik.
  10. Jardun-protokoloak prestatu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarekin koordinatzea, prozedura kirurgikoetara, kontsultetara eta proba osagarrietara sarrera izateko ezarritako gehieneko epeak betetzen direla bermatzeko.
  11. Asistentzia sanitarioa dela-eta sortutako gastuen itzulketaren eta aurretiko baimenen inguruan homogeneoki interpretatu eta aplikatzeko irizpideak ezartzea.
  12. Asistentzia sanitarioaren eta ortoprotesien gastuak itzultzeko eskabideak izapidetzea, eta 25.000 eurotik gorako eskabideak ebaztea. Halaber, auzibidearen aurreko erreklamazioak ebaztea dagokio, apartatu honetan aurreikusitako gaiei dagokienez.
  13. Euskal Autonomia Erkidegoko Material Ortoprotesikoaren Katalogo Orokorra prestatzea, homogeneoki interpretatzeko eta aplikatzeko irizpideak ezartzea prestazio ortoprotesikoaren arloan, eta sektorearekin lankidetza-hitzarmenak egiteko proposamenak lantzea.
  14. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ondare-erantzukizuneko espedienteen peritu-txostenak lantzea.
  15. Euskadiko osasun-sistemari atxikitako baliabide sanitarioen kudeaketa hobetzera bideraturiko azterketak eta jarduketa-proposamenak lantzea.
  16. Zerbitzu sanitarioei dagokienez, Euskadiko osasun-sistema publikoaren erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak betetzen direla zaintzeko mekanismoak aztertzea, horien erregulazio-proposamena egitea eta antolatzea.
  17. Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa kudeatzea, eta herritarrek adierazitako aurretiazko borondateak euren historia klinikoan sartzeko prozesuen ardura hartzea, baita bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonei laguntzen dieten mediku eta erizainek aurretiazko borondate horiek kontsultatu ahal izatea –zuzenean Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistrotik– bermatzeko jarduera zehatzen ardura ere.
  18. Ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.
  19. 447/2013 Dekretuan xedatutakoa izapidetzeko jarduketak kudeatzea –447/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa–.

6. artikulua.– Osasun Sailaren Zuzendaritzak.

Zuzendaritza bakoitzean zuzendari bat egongo da, zuzendaritzaren ardura izango duena. Oro har, honako egiteko hauek izango ditu:

  1. Kudeaketa publikoko politikak garatzea beren jardun-arloetan, eta horretarako planak eta programak ezartzea.
  2. Bere jardun-arloei esleitutako xedeak hedatzea, jarduerak, erantzukizunak eta kontrol-mekanismoak ziurtatuz, eta horiek betetzeko behar diren aldaketak ezartzea.
  3. Beren jardun-arloen antolamendu operatiboa ezartzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Jardueren aldiberekotasuna dela eta, saileko zein oro har administrazioko beste zuzendari-
    tza batzuekin izan behar diren harremanak bultzatu eta mantentzea.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jaime Ruiz de Eguino Langarica
(2024/09/04 - ) Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria

Kargu historikoak

Frumencio Molinero Gutierrez
(2024/06/27 - 2024/09/03) Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK