Arte Plastikoetako eta Diseinuko Heziketa-zikloak. Sarbide-proben salbuespenak
Titulazio hauetakoren bat izatea:
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikariaren Titulua
- Egin nahi diren irakaskuntzekin lotutako lanbide-arlo bateko Arte Plastiko eta Diseinuko goi-mailako teknikari-titulua, edo titulu baliokide deklaratua.
- Batxiler-titulua, arteen modalitatea, edo Batxilergo artistiko esperimentala.
- Arte Plastikoetako goi-mailako titulua eta Diseinuko goi-mailako titulua, espezialitate guztietan, edo baliokidetzat jotako tituluak.
- Kultura Ondasunak Kontserbatu eta Zaharberritzeko goi-mailako titulua, espezialitate guztietan.
- Arte Ederretako Lizentziatura.
- Arkitektura.
- Industria Diseinuko Ingeniaritza Teknikoa.
Edo baldintza hau betetzen dutela egiaztatzen dutenek:
- Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia izatea, eskuratu nahi den erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloko lanbide-gaitasunekin zuzenean lotuta.