Arte Plastiko eta Diseinuko goi mailako irakaskuntzak. Ohiko galderak
Zer dira eta zertarako balio dute?
Diseinuko Goi-mailako Arte Irakaskuntzen helburua ikasleei kalitatezko arte-prestakuntza ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea da. Profesional bihurtzeko interesa duten pertsonei zuzentzen zaizkie, eta, beraz, lanerako espektatiba dakartenei.
Zer irteera profesional eskaintzen dizkidate irakaskuntza hauek?
Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzek jarduera profesionalerako prestakuntzara bideratutako oinarrizko prestakuntza eta prestakuntza espezifikoa izango dituzte. Helburu hori lortzeko, ikasketa horiek gaitasun artistiko, zientifiko eta teknologikoak garatzen dituzte modu integratzailean. Diseinuko Goi Mailako Arte Irakaskuntzak dira ikaslea amaitzean dagokion Diseinuko Goi Mailako titulazio ofiziala ematen dioten bakarrak, eta graduaren baliokidea da ondorio guztietarako.
Zer iraupen dute irakaskuntza horiek?
Diseinuko Goi-mailako Arte Irakaskuntzak 4 ikasturtetan egituratuta daude, eta guztira 240 ECTS kreditu dituzte (60 urtean). Prestakuntzaren banaketa honako hau da:
Oinarrizko prestakuntza, prestakuntza espezializatua, kanpoko praktikak eta ikasketa-amaierako lana
Zer da ECTS kreditu bat eta zer ordu-karga du?
Ikasleak dagokion ikasketa-programa ofizialaren helburuak betetzeko egiten duen 30 orduko lanaren neurria da. Barnean hartzen ditu eskola teoriko edo praktikoetako orduak, ikasteko orduak, mintegiak, lanak, praktikak edo proiektuak egiteko orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatzeko eta egiteko eskatzen direnak.
Akatsa da, beraz, Europako kreditua irakastorduekin identifikatzea, edo haren zenbaketatik kanpo uztea azterketak prestatzea eta egitea.
Ikasgai guztiek dute presentzialtasun bera?
Ez. Irakasgaien arabera aldatuko da, eta ikastetxeko zuzendaritzak behar besteko aurrerapenaz ezarri eta jakinaraziko du.
Non ematen dira EAEn goi-mailako arte-irakaskuntza horiek?
Euskadin, irakaskuntza horiek I-D Arte Diseinu eta Goi-mailako Arte Eskolan ematen dira Gasteizen (Eusko Jaurlaritzaren mendeko zentro publikoa) eta Kunsthalen Bilbon (zentro pribatu baimendua).
I-D Arte ADGE | www.idarte.eus/ |
Betonioko ataria, 23 01013 Vitoria-Gasteiz |
945 12 33 95 |
KUNSTHAL APDIB | https://www.kunsthal.es/eu-temp/ |
Edificio Papelera Ribera de Deusto, 17 Zorrotzaurre 48014 Bilbo |
946 651 000 |
Zer espezialitate ematen dira EAEn?
Euskal Autonomia Erkidegoan Diseinu Grafikoa eta Barnealdeen Diseinua espezialitateak irakasten dira.
<tdstyle="width: 100%;">Barrualdeen diseinua
Barrualdeen diseinua | I-D Arte AGDE | Kunsthal APDIB |
Diseinu grafikoa | I-D Arte AGDE | Kunsthal APDIB |
Modaren diseinua | Kunsthal APDIB | |
Produktuaren diseinua | Kunsthal APDIB |
Sarbidea
Baldintza akademikoak eta proba espezifikoa.
Ikasketa horiek ikasi nahi badituzu, sarrera-proba egin, onarpen-prozesuan parte hartu (sarbide-proba eskatzearekin batera) eta, azkenik, esleitutako plazaren matrikula formalizatu beharko duzu.
Diseinuko Goi-mailako Arte Irakaskuntzetara sartzeko, ezarritako baldintza akademikoak bete beharko dituzu, eta, gainera, ikasketa horietara sartzeko berariazko proba gainditu beharko duzu. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako goi-mailako teknikariaren titulua baduzu, ez duzu sarbide-proba espezifiko hori egin beharrik izango.
-
Sarbide-proba
Diseinuko goi mailako arte-irakaskuntzetan sartzeko lehen urratsa sarbide-proba espezifikoa egitea da, proba hori egitetik salbuetsita egon ezean.
Proban parte hartzeko izen-ematea on-line egingo da.
-
Onarpena
Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-prozesuan izena eman beharko duzu. Prozesu honetan, zure datuez gain, zer ikastetxe eta ikasketa egin nahi dituzun adieraziko duzu, lehentasun-hurrenkeran.
Onartzeko eskaera Ikasgunearen bidez edo zentroan berttan egingo da.
Plazak banatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: sarbide-probetan lortutako emaitzak, proba egitetik salbuetsita egon direnen puntuazioak, gainerako puntuazioak eta onarpen-prozesuan jasotako eskabideak, ikastetxeen eta ikasketen araberako lehentasunak adierazita.
GARRANTZITSUA: Ezohiko deialdian, sarbide-proba espezifikoan izena ematea eta onarpen-prozesuan izena ematea egin beharko da, baina ez da aldi berean egingo. Bi prozesuen datak kontsultatu.
Onarpen-eskaeren bilketa. Laguntza dokumentua -
Matrikulazioa
Onarpen prozesuan plazak banatu egiten dira, baina ez dira esleitzen. Horregatik, plaza formalizatu nahi baduzu, matrikula egin behar duzu.
Matrikula on-line (Ikasgunea) edo ikastetxearen beraren bidez formalizatuko da
Noiz zabalduko da sarbide proban izena emateko epea?
Izena emateko epea urtero zabalduko da. Data zehatzak behar besteko aurrerapenarekin argitaratuko dira ebazpen bidez. Izena emateko, eskaera on line egin beharko da.
Noiz egingo dira probak?
Probak ekainean egingo dira.
Non egiten dira sarbide-probak?
I-D arte-n. Gasteizen.
Zer baldintza akademiko izan behar ditut Diseinuko Goi Mailako Arte Irakaskuntza horiek eskuratzeko?
Baldintza hauetakoren bat bete behar duzu, eta, gainera, berariazko sarrera-proba gainditu.
- Batxilergoko titulua edo baliokidea.
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gaindituta.
- Lanbide Heziketako irakaskuntzetako teknikari espezialistaren edo goi-mailako teknikariaren titulua, edo baliokidea.
- Unibertsitate-titulua edo baliokidea.
- Arte Plastikoetako eta Diseinuko EEAASetan sartzeko ezarritako baldintza akademikoen ordezko heldutasun-proba.
- Gainditutako Lanbide Heziketako GMHZetara sartzeko probaren amankomuneko zatia.
Zein kasutan dago sarrera-proba egitetik salbuetsita?
Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikariaren titulua izanik.
Zer balio du probak?
Proba gainditzeak aukera ematen du ikasketa horiek ematen diren estatuko edozein ikastetxetara sartzeko, bai eta proba egiten den ikasturterako ere.
Zertan datza onarpena?
Gauzatu nahi dituzun ikasketak etaikastetxeak lehentasun-hurrenkeran adieraztean datza. Eskaera "ikasgunearen" bidez eta sarbide-probaren eskaerarekin batera egin behar da.
Matrikula Noiz izango da matrikulazioa?
Sartu berri diren ikasleentzat, plazak banatu ondoren izango da, esleitutako plaza formalizatzeko asmoz. Kurtsoa gainditzen dutenen ikasleentzat eta espedientearen lekualdatzerako, ikusi datak irakaskuntzetara sartzeko erlaitzean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Nortasun agiriaren fotokopia (ANT atzerritarren kasuan)
- Irakaskuntzetara sartzeko aukera ematen duen titulu akademikoaren kopia konpultsatua edo jatorrizko tituluaren aurkezpenarekin batera.
- Sarbide-proba espezifikoa gainditu izanaren ziurtagiria, edo proba beste autonomia-erkidego batzuetan egin bada, proba hori gainditzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Dagokion prezio publikoa ordaindu izanaren frogagiria
- Hala badagokio, prezio publikoari dagokion hobaria aplikatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Hala badagokio, plazak erreserbatzeko kasuren bat betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
Informazio gehiago: "I D arte" arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola/Escuela de Arte y Superior de Diseño “ID arte" (ireki beste leiho batean)