Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Arreta SozioSanitarioko Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Osasuna > Osasun Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
- Osasun-sistemako arreta soziosanitarioko politikak definitu, garatu, gauzatu eta ebaluatzea, gizarte-zerbitzuen sistemarekin lankidetzan (gizarte-politiken arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saila, foru-erakundeak, udalak eta beste gizarte-erakunde batzuk), hargatik eragotzi gabe dekretu honetan eremu horiekin lotuta beste organo batzuei esleitutako egitekoak.ç
- Koordinazio soziosanitario autonomikoari dagozkion egitekoak bere gain hartzea.
- Koordinazio Batzorde Iraunkorrari laguntzea –baliabide teknikoekin eta giza baliabideekin– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari buruzko apirilaren 5eko 69/2011 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako egitekoak garatzen.
- Gizarte-politiken arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak, foru-erakundeek, udalek eta beste gizarte-erakunde batzuek osatutako gizarte-zerbitzuen sistemarekin lankidetzan, honako jarduera hauek egitea:
1) Euskadiko gobernantza soziosanitarioaren eredua definitzea eta hedatzea.
2) Finantzaketa soziosanitarioko esparru bat definitzea eta proposatzea.
3) Baliabide soziosanitarioen katalogo bat definitzea eta hedatzea.
4) Alerta eta/edo larrialdi sanitarioko egoeretan jarduera soziosanitarioak koordinatzea,
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin batera, eta egoera horietan gizarte-zerbitzuen sistemarekin harremana izatea. - Euskadiko osasun-sistematik arreta soziosanitarioa hedatzeko planak eta programak garatzea, zerbitzu eta erakunde sozialen sistemarekin koordinatuta asistentzia-maila guztietan (estrategikoa, antolakuntzakoa eta asistentziala).
- Premia soziosanitarioen arretan ekitatea sustatzen laguntzea, arreta soziosanitarioaren jomuga diren kolektiboei zuzendutako jarduerak garatuz.
- Gizarte-erakundeei laguntzea herritarren premia soziosanitarioei arreta ematen, bai eta komunikazio instituzionaleko foroak erraztea ere, proiektu soziosanitarioak hedatzeko.
- Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea ekintza komunitarioak sustatzeko, kontrol handiagoa lortzeko osasuna, bizi-kalitatea eta premia soziosanitarioen arreta baldintzatzen duten faktoreen gainean.
- Lehentasunezko arreta soziosanitarioko kolektiboei zuzendutako asistentzia-protokoloak eta -planak egiten parte hartzea, saileko beste zuzendaritza batzuekin koordinatuta.
- Euskal osasun-sistemako eskumen soziosanitarioen eremuan, asistentzia-kalitateko jarduerak eta programak planifikatu, sustatu, ezarri eta ebaluatzea, eta arretaren jarraitutasuna bermatuko duten protokoloak, planak, bideak, gidak eta jardunbide egokien kodeak lantzen parte hartzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun-laguntza Zuzendaritzarekin koordinatuta.
- Euskadiko erreferente soziosanitarioen mapa egitea.
- Arreta soziosanitariora ebidentzia zientifikoa, berrikuntza eta antolakuntza- eta asistentzia- praktika onenak ekartzea, erakunde profesionalen, elkarte zientifikoen eta profesional adituen parte-hartzea sustatuz.
- Herritarren premia soziosanitarioei erantzuteko behar diren baliabideei eta prestazio sanitarioen zorroari buruzko gidalerroak eta irizpide estrategikoak lantzen parte hartzea.
- Osasunaren eremuan, arreta soziosanitarioaren arloko irakaskuntza eta prestakuntza zuzentzea, planifikatzea, koordinatzea eta kudeatzea, betiere Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzarekin eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Prestakuntza Zerbitzuarekin lankidetzan.
- Gobernantza soziosanitarioko eragileei erabakiak hartzen teknikoki lagunduko dieten azterlanak eta jarduketa-proposamenak egitea.
- Eusko Jaurlaritzaren Arreta Soziosanitarioko Atariaren zuzendaritza estrategikoa eta argitalpen-kudeaketa.
- Gizarte-zerbitzuen sistemarekin koordinatzea, zentro soziosanitarioetan kontingentzia epidemikoko planak egiteko, ezartzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko (adinekoentzako egoitza-zentroak, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako egoitza-zentroak, etab.).
- Herritarren –zentro soziosanitarioen erabiltzaileen– iritziaren berri izateko azterlanak planifikatu eta egitea, arreta soziosanitarioa hobetzeko arloak identifikatzeko.
- Zerbitzu sozialetan erantzukizuna daukaten erakunde eta instituzioekiko lankidetza-akordioak bultzatu eta proposatzea, herritarrentzako balioaren bilaketara bideraturiko kontratazio integratuko ereduen definizioaren esparruan.
- Arreta soziosanitariorako gizarte-zerbitzuetan erantzukizuna duten osasun-barrutiko organismo eta instituzioekin lankidetza-akordioak ezartzeko, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzak Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzaren mende egongo dira funtzionalki.
6. artikulua.- Osasun Sailaren zuzendaritzak.
Zuzendaritza bakoitzean zuzendari bat egongo da, zuzendaritzaren ardura izango duena. Oro har, honako egiteko hauek izango ditu:
- Kudeaketa publikoko politikak garatzea beren jardun-arloetan, eta horretarako planak eta programak ezartzea.
- Bere jardun-arloei esleitutako xedeak hedatzea, jarduerak, erantzukizunak eta kontrol-mekanismoak ziurtatuz, eta horiek betetzeko behar diren aldaketak ezartzea.
- Beren jardun-arloen antolamendu operatiboa ezartzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
- Jardueren aldiberekotasuna dela eta, saileko zein oro har administrazioko beste zuzendaritza batzuekin izan behar diren harremanak bultzatu eta mantentzea.
- Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, indarrean den Hizkuntza Normalizaziorako Planaren arabera dagozkion helburuak definitzea eta zuzendaritzako arduradunekin batera helburu horiek lortu eta ebaluatzeko ekintzak garatzea, euskararen kudeaketa integrala eginda.
- Zuzendaritzaren jardun-arloan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea alderdi hauetan: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, hala dagokionean, hizkuntza-irizpideak sartzea laguntza-deialdietan eta administrazio-kontratazioetan.
- Bere jarduera-eremu materialean ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
- Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Eusko Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkienak.
KARGUAK
Jose Antonio de la Rica Gimenez
(2021/04/08 - 2024/06/20) Arreta Soziosanitarioko zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak