Osasun Saila

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzaren egitekoak dira bai dekretu honen 7. artikulua adierazitakoak, bai hauek:
    1. Arrantzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen dibertsifikaziora bideratutako programak diseinatu eta gauzatzea.
    2. Dirulaguntzen antolamendua proposatzea, eta esku hartzeko eremu guztietan programa eta jarduerak prestatu eta gauzatzea, Europar Batasunaren araudiaren arabera.
    3. Itsas arrantza, itsaski, akuikultura eta arrantza kontinentaleko baliabideen ustiapenak antolatu, kudeatu eta sustatzea.
    4. Esperimentuzko proiektuak sustatu eta onestea arrantza, itsaski eta akuikulturan.
    5. Kirol-arrantza antolatu eta kudeatzea, eta dagozkion lizentziak ematea.
    6. Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-ontzidia babestu eta laguntzea premiazko egoera berezietan.
    7. Dagozkion neurriak kudeatu eta sustatzea, arrantza-sektorerako ezarritako tresna eta bermeei dagokienez, eta, bereziki, arrantzako eskubideak eta antzekoak taldeka erabiltzeari dagokionez.
    8. Arrantzaleen kofradiekin harremana izateko organoa izatea eta haien erregistroa kudeatzea, eta arrantzako erakunde profesionalekin eta arrantzako ekoizle-taldeekin harremana izateaz arduratzea.
    9. Arrantzako sektoreko behar eta zehaztapenetara egokitzen diren finantza-tresnak aztertu eta sustatzea.
    10. Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsa aplikatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta dagokion jarraipen-batzordean Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzea.
    11. Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeak ezartzen dituen lizentziak, baimenak eta emakidak ematea, eta lege horrek jasotzen dituen erregistroak eta gainerako tresnak kudeatzea.
    12. Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua planifikatu eta zuzentzea; horretarako, funtzionamendu eraginkorra duela bermatzeko behar diren jarduerak gauzatzea.
    13. Portu edota itsasertzei buruzko sektore-araudiak arrantza-arloko administrazio eskudunari esleitzen dizkion txostenak egitea.
    14. Arrantza-guneetako azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko plan eta programak prestatu eta proposatzea.
    15. Itsas arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea.
    16. Nabigazio eta arrantzako prestakuntza. Arrantza-arloan lanbide-gaikuntza sustatzea eta, beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, lanbide-prestakuntzaren arloan jardunak bultzatzea, hain zuzen ere enplegua sortzeko eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia bultzatzeko.
    17. Hezkuntza Sailari arrantza-gaietako prestakuntza arautuko ikasketa-programak proposatzea.
    18. Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea arrantza-sektorean, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.
    19. Kirol-nabigazioko titulazio eta irakaskuntzak antolatu eta kudeatzea.
    20. Urpekaritza profesionaleko titulazioen arloko prestakuntza, antolamendua eta kudeaketa. Urpeko jarduera profesionaletarako baimena.
    21. Europar Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta kide anitzeko organismoetan, saila ordezkatzea eta haren funtzioak betetzea, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagozkion gaietan.
    22. Arrantzaren hondakin eta errefusak minimizatzeko ekintzak planifikatu eta garatzea.
    23. Arrantza-sektoreko produktuen lehen merkaturatzean jarduten duten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea, proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.
    24. Enpresa- edo sektore-ekimenei eta -proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, arrantza-produktuen lehen merkaturatzea garatze aldera.
  2. Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango dio Arrantza-arloko Aholku Batzordeari.

7. artikulua.- Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende baldin eta Kabinete eta Komunikazioaren zuzendaria eta Zerbitzuen zuzendaria badira, eskudantzia orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako Zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arin eta astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Horretaz gain, zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Hori guztia hala izango da, alde batera utzita Industria Administrazioko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta helburu horiek ezarri eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion alorrean, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatua.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Leandro Azcue Mugica
(2020/08/10 - 2024/06/26) Arrantza eta Akuikultura zuzendaria