Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura sustatu eta zabaltzeko laguntzak. 2020
- Erakundea:
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura sustatu eta zabaltzeko laguntzak. Horren barruan, arkitektura-balioa handia duten eraikuntzak edo hiriguneak daude. Betiere, Mugak - Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak ezarritako hausnarketa, elkarrizketa eta eztabaidarako eremuen baitan gauzatuko da.
Aurrekontuko zuzkidura
250.000,00 EUROSPrestazio ekonomikoa
Aurrekontuko diru-hornidura 250.000,00 eurokoa izango da guztira. Zenbateko hori honela banakatzen da lerro bakoitzaren arabera:
- I. lerrorako: Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuari eta arkitektura garaikideari buruzko aldi baterako dibulgazio-erakusketetarako eta horiei loturiko alokairuetarako: 150.000 euro gehienez.
- II. lerrorako: Jardunaldi, mintegi, hitzaldi, mahai-inguru, lantegi eta workshop-etarako eta horiei loturiko alokairuetarako: 50.000 euro gehienez.
- III. lerrorako: Argitalpen, dokumental eta tresna informatikoetarako eta horiei loturiko alokairuetarako: 50.000 euro gehienez.
Ordainketa-modua:
- Berariazko ukorik gabe igarotzen bada Agindu honen 17.a) artikuluan ezartzen den epea, igorpen bat egingo da, aurretiko ordainketa modura, emandako diru-laguntzaren % 5eko zenbatekoan. Hasieran abonatzen den ehuneko horren jarduketa justifikatzeko, laguntzaren gainerako ordainketak jasotzeko aurkezten den lehenengo txostenean gaineratu beharko da justifikazioa.
- Esleitutako zenbatekoaren zati bat gordeko da (diru-laguntzaren % 30, hain zuzen ere), eta MUGAK – Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren II. edizioa inauguratzean igorriko zaio erakunde onuradunari (aurreikusten denez, 2019ko udazkenean egingo da). Ondorio horietarako, pertsona onuradunak 2019ko irailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dizkio laguntzen organo kudeatzaileari justifikazio-dokumentazioa eta proiektua, onar ditzan.
- Esleitutako zenbatekoaren zati bat gordeko da (diru-laguntzaren % 10, hain zuzen ere), eta laguntzaren xede den jarduera benetan egin dela eta adierazi den kostua izan duela egiaztatzen denean igorriko zaio erakunde onuradunari.
- Txostenak aurkeztu ondoren abonatuko da gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztu diren mugarriekin bat eginez. Bada, justifikatzen den gastuaren zenbatekoari esleitu den diru-laguntzaren ehuneko egokia aplikatuta eta aurretik abonatutakoa kenduta kalkulatuko da zenbatekoa, diruz lagundutako jarduerarako onartu den eta laguntza kalkulatzeko balio izan duen aurrekontuaren barruan.
Ildoetako egiaztagiri guztiak aurkezteko azken eguna 2022ko URTARRILAREN 30a izango da

Nori dago zuzenduta
Fundazioak
Eskakizunak:
- Bete egin du urteko kontuak aurkezteko betebeharra eta bere estatutuak egokitu ditu EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeak ezarritakora, Lehenengo Xedapen Iragankorrak xedatutakoarekin bat.
Profesionalen elkargoak
Kluster elkarteak eta elkarteak
Eskakizunak:
- Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskripziorako administrazio-prozedura etetea ez egotea, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
- Ez egotea Elkartze Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. ataletan aurreikusitako debeku-arrazoietan.
Pertsona juridikoak gabe animatzen dut irabaziko
Betekizunak
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
- Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzea.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Baiezkoan, adierazi, hala badagokio, eskatutako zenbatekoak eta/edo emandako zenbatekoak eta ea laguntzen programa horretan BEZa diruz lagundu ahal den ala ez.
- Erakunde eskatzaileak ez du jaso abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzarik, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.
-
Erakunde eskatzaileak abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzak jaso ditu, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.
Baiezkoan, jasotako zenbatekoa adierazi beharko da.
-
Ez dago Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaltzen den onuraduna izateko debekuren baten eraginpean.

Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Azaltzen duena diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa eguneratuta dagoela.
- Beren jarduera hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen eremuan garatzen duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako fundazioak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Etxebizitza Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:
Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak
Kodea
1078302Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
|
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
-
Erakunde eskatzaileak ordezkari baten bidez, eskaera hau aurkezten duen pertsonaren bidez, jardun dezake.
Honela identifika zaitezke:
- Laguntza eskatzen den erakundearen ziurtagiri elektronikoaz; hori eginez gero, ez da beharrezkoa ordezkaritza-botere nahikoa daukazula frogatzea.
- Pertsona fisiko edo juridikoaren ziurtagiriaz, laguntza jasotzen den erakundearen legezko ordezkaria bazara; orduan, ordezkaritza-ahalordea aurkeztu beharko duzu.
-
Zerga-egoitzaren kokalekua egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zure zerga-agentziak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Proposamenaren memoria; bertan, alderdi hauek jasoko dira gutxienez:
- Proiektuaren oinarria eta azalpena: Proiektuaren azalpen laburra. Proiektuak eta eskatu den laguntzaren ildoak bat egiten dutelako justifikazioa. Iraganean egindako antzeko proiektuei buruzko informazioa, laguntza jaso nahi duen proiektuarekin zerikusia izan dezaketenen ingurukoa.
- Mugak – Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala ardazten duten hausnarketa-, elkarrizketa- eta eztabaida-eremu hauetako batekin bat egitea:
- Des)berdinkeriaren mugak.
- Errealitatearen mugetan. Utopiaren eta ametsen artean.
- Natura eta abstrakzioa. Paisaiaren mugetan.
- Artisauaren mugak.
- BIR thinking BIR: bir-sortu, bir-gaitu, ber-erabili. BIR hori birdefinitzen.
- Proiektuak barruan hartzen dituen jarduera guzti-guztien azalpena.
- Gizartean izan dezakeen inpaktua, inpaktu hori ebaluatzeko xedeak, adierazleak eta neurketak barne hartuta (bertaratzen direnen kopurua, komunikabideetan izandako oihartzuna, saldutako argitalpen-kopurua...)
- Laguntzaren xede den proiektuaren kalitate teknikoa, kalitate zientifikoa eta proiektua egiteaz arduratuko den taldearen eskarmentua, erakusketak, hitzaldiak, jardunaldiak, mintegiak, aplikazio informatikoak, material digitala, argitalpenak, liburuak, dibulgazio-gidak, dokumentalak eta tresna informatikoak egiten espezializatuta dagoen eta proiektua gauzatzen erakunde eskatzailearekin parte hartuko duen taldearen eskarmentua barne.
- Finantzazio-eskema, proiektua behar bezala gauzatzeko aurreikusitako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk barne.
- Proiekturako proposatzen diren xedeak eta epeak.
- Proiektuaren oinarria eta azalpena: Proiektuaren azalpen laburra. Proiektuak eta eskatu den laguntzaren ildoak bat egiten dutelako justifikazioa. Iraganean egindako antzeko proiektuei buruzko informazioa, laguntza jaso nahi duen proiektuarekin zerikusia izan dezaketenen ingurukoa.
-
Hala badagokio, erakusketak, hitzaldiak, jardunaldiak, mintegiak, aplikazio informatikoak, material digitala, argitalpenak, liburuak, dibulgazio-gidak, dokumentalak eta tresna informatikoak egiten espezializatuta dagoen eta proiektua gauzatzen erakunde eskatzailearekin parte hartuko duen taldearen konpromiso dokumentala aurkeztu beharko da.
-
Laguntza jaso nahi duen jarduera-ildoari dagokion aurrekontua. Aurrekontuak hilabeteen eta lanen edota jardueren arabera egon beharko du banakatuta, eta, lan bakoitzean, barne-gastuak (proiektua gidatzen duen agentearen beraren gastuak) eta kanpo-gastuak edo azpikontratatuak (deialdi honen xede diren jardueretan adituak diren kanpoko erakundeak azpikontratatzeko gastuak) bereizi beharko dira.
Barne-gastuetan, egingo diren lanen aurreikuspena zehaztu beharko da, bai eta orduen araberako tarifa ere.
Kanpoko kontratazioaren kasuan, estimazio arrazoitua aurkeztu beharko da, edo, ahal dela, haren aurrekontua, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan ezarritakoa errespetatu beharko da.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
- Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzea.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Baiezkoan, adierazi, hala badagokio, eskatutako zenbatekoak eta/edo emandako zenbatekoak eta ea laguntzen programa horretan BEZa diruz lagundu ahal den ala ez.
- Erakunde eskatzaileak ez du jaso abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzarik, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.
-
Erakunde eskatzaileak abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzak jaso ditu, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.
Baiezkoan, jasotako zenbatekoa adierazi beharko da.
-
Ez dago Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaltzen den onuraduna izateko debekuren baten eraginpean.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Azaltzen duena diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa eguneratuta dagoela.
- Beren jarduera hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen eremuan garatzen duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako fundazioak
- Bete egin du urteko kontuak aurkezteko betebeharra eta bere estatutuak egokitu ditu EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeak ezarritakora, Lehenengo Xedapen Iragankorrak xedatutakoarekin bat.
- Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskripziorako administrazio-prozedura etetea ez egotea, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
- Ez egotea Elkartze Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. ataletan aurreikusitako debeku-arrazoietan.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
4 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Dokumentazioa
-
- Diruz lagundutako ekintzak egin izanaren azalpen-memoria, laguntza eskatzeko jarduera-ildoari dagokiona. Bertan, jardueraren ezaugarri nabarmenenak eta xedeen betetze-maila azaldu beharko dira.
- Diruz lagundu den gastua benetan egin dela egiaztatzeko fakturak edo ordainagiriak.
- Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Hala badagokio, xede berberarekin bestelako diru-laguntzak, laguntzak edo diru-sarrerak jaso direla adieraziko da.
- Diruz lagundutako ekimenerako egin diren komunikazio- eta publizitate-ekintzen azalpen-memoria, sailaren eta biurteko azokaren logotipoak barne hartuta.
- Proiektuan sortu diren materialen kopia
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.