Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Ikusiker (2023): Gazteak eta bideojokoak

Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko ekainaren 5etik 11ra bitartean, unibertsitateko ikasleei bideojokoei buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 1.606 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira.

Euskal Herriko gazteek dauzkaten ikus-entzunezkoen kontsumoak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilerak aztertzen ditu Ikusiker ikerketak.

Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko ekainaren 5etik 11ra bitartean, unibertsitate mailan bideojokoei buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 1.606 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira. Dokumentu hau bi ataletan antolatuta dago. Lehenengoak, panelkideek interneten edo sare sozialetan kontsumitutako azken ikus-entzunezkoa, eta telebistan ikusitako azken edukia jasotzen ditu. Bigarrenak, gazteen artean bideojokoen irismen maila eta erabilera ohiturak zeintzuk diren aztertzen du.

Ikusiker egitasmoa martxan dago 2018-2019 ikasturtetik, eta UPV/EHUko NOR taldeak, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak, Tabakalerak eta Euskararen Erakunde Publikoak gauzatzen dute, tokian tokiko ikasketa-zentroekin elkarlanean. Ikusiker ikerketari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.