Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren Argitalpenak
Euskal Kultura Ondarearen Zentroak hainbat liburu-bilduma argitaratu ditu EAEko kultura-ondarea zabaltzeko, hala nola Arkeoikuska seriea, EKOB seriea, Zurea eta Denona, etab. Hemen aurkezten dugun Kultura Ondarearen Ikerketak bildumak hutsune bat betetzen du, zeren orain arte egindako diru-laguntzen deialdietan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundutako proiektuak eta ikerketak hedatu nahi baititu.
2016. urteaz geroztik, Kultura Sailak dozenaka ikerketari diruz lagundu die, egindako deialdietan hautaketa-prozesu lehiakorren bidez aukeratuak izan direnei, hain zuzen.
Memoria hauek lan zientifikoak dira; bertan agertuko zaizkigu bai ikerketa sostengatzen duten euskarri metodologikoak, bai gaiaren edo aztertutako elementuaren? nondik norako zientifikoak, bai egindako hipotesien edo proben aurkezpena, bai material konpilatua, argazkiak, bideoak, peritu-probak, bai atera diren ondorioak, baita azterlan edo proiektuan kontsultatutako bibliografia ere.
Kultura Ondarearen Ikerketak bildumak a urkezten dituen testuak, proiektua egin duten ikertzaileek beraiek idatzi dituzte. Horrez gain, aukeratuak izan dira beren kalitateagatik, baita elementuaren inguruan piztu daitekeen interesengatik ere, hala giro zientifikoetan, nola inguruko kultura-ondarea balioesten hasten den gizartean. Euren irakurketa errazteko, liburuek oso maketazio atsegina dute eta ikerketan bertan sortutako material grafikoak laguntzen die.
SIMÓN BERASALUCE: Arte y técnica, el color de la luz
María Castilla Albisu
Argitalpen data: 2023
Laburpena: Simón Berasaluce debar artistari buruzko ikerketa lana, Europan zein Amerikan beirateen mundu konplexuan ibilbide artistiko bikaina garatu zuen Gipuzkoako arte garaikidearen figura nabarmen honen lana zabaltzen laguntzeko. Bere ibilbide artistikoa aztertzea, zehazki egindako lanetan, artista hau bere balio eztabaidaezinean aintzat har dadin bidea da, eta bere lana bere ondare-dimentsioan aitortu eta eraikitako ondare urbanistikoa babesteko planetan, zehazki, Gipuzkoan, kontuan har dadin.
HORMA-ARTEA ETA BEIRATEAK INDUSTRIA-HIGIEZINETAN: Jarraibide metodologikoak
Amaia Apraiz Sahagun
Argitalpen data: 2023
Laburpena: Horma-irudiak eta beirateak hauskortasun handiko kultura-ondarea dira. Izan ere, higigarriak eta higiezinak kontuan hartzen diren tarteetan daude, baina, zalantzarik gabe, arkitekturaren berezko zati dira, askotan ad hoc diseinatzen baitira funtzio jakina duen eraikin batean integratzeko. Azterlan hau gaur egun EAEko industriarekin zerikusia duten edota izaera industriala duten eraikinetan dauden horma-irudi eta beirateei buruzkoa da. Gaiaren egoera ezarri nahi du ondare hauek atzemateko, kudeatzeko eta, hala badagokio, babesteko jarduera-protokolo bat ahalbidetzeko.
Investigación y puesta en valor de la platería antigua en Bizkaia
Raquel Cilla López
Argitalpen data: 2022
Laburpena: Lan honek Bizkaiko antzinako zilargintza aztertzen du ikuspuntu historiko-artistikotik. 2016an irakurritako doktore-tesiaren eguneratze bat da, ordutik hainbat urte igaro direnez, datu eta pieza berriak biltzen dituena, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2019an diruz lagundutako lanari esker. Bizkaiko zilargintza arte higigarriko partzela bat da, eta ez zaio arreta handirik eskaini, baina kalitate handiko elementuak ditu, ezagutzera ematea merezi dutenak, babesa bermatzeko. Abaniko kronologikoa Erdi Aroan hasi eta XIX. mendeko lehen urteetara iristen da. Tokiko tailerretako obrak biltzen dira, baita penintsulako hainbat tokitatik edo Amerikatik iritsitakoak ere. Testu-gorputzaz gain, zilargileen biografiak, dokumentu-eranskina eta zilargintzako eta metalisteriako piezen fitxa katalografikoak biltzen ditu lanak.
Formatu digitalean eskuragarri:
- Tomo I (PDF, 18 MB)
- Tomo II: Inventario de piezas (PDF, 21 MB)
- Tomo III: Biografías de plateros (PDF, 11 MB)
- Tomo IV: Apéndice documental (PDF, 9 MB)
DE CUBAS, LAGARES Y CUEVAS: Arqueología de las bodegas subterráneas de Rioja Alavesa.
Leandro Sánchez Zufiaurre
Argitalpen data: 2022
Laburpena: Ardoa ekoizteko teknika modernoek zaharkituta utzi dituzte ohiko lurpeko upeltegiak, eta horrek euren erabilerak aldarazi ditu. Liburu hau 2017an (Samaniego), 2018an (Eltziego) eta 2020an (Guardia) egindako hiru ikerketa-proiekturen emaitza da, eta Arabako Errioxako lurpeko upeltegiak ikertzea du helburu, kasu berezi batzuk aztertuz: Matarredo (Samaniego), Barrihuelo (Eltziego) eta Guardiako hirigunea. Ikerketak izaera arkeologikoa du, eta topografia, geologia eta analisi dokumentala bezalako beste diziplina batzuen ekarpenekin osatzen dira. Bukatzeko, upategi horiei «calados» edo «cuevas» ere deitzen zaie.
CÓMO SE TEJE UN PAISAJE HISTÓRICO: Arqueología y Patrimonio Cultural en el enclave proto-urbano de Markinez (Álava)
Ismael García-Goméz
Argitalpen data: 2021
Laburpena: Ikerketa hau saiakera metodologiko bat da batez ere, eta, Arkitekturaren Arkeologiaren printzipioetan oinarrituta, ingurune jakin bateko (kasu honetan Markinez) bide-sarearen azterketa estratigrafikoa historian zehar lurralde edo paisaia baten prestakuntza-prozesua ulertzeko giltzarria izan daitekeela azaldu nahi du. Dena den, dena zentzuzkoa izan dadin, ez da nahikoa arkeologiarekin; horregatik, lan honetan ezinbestekoa izan da beste diziplina batzuen lankidetza, hala nola topografiarena, toponimiarena, antropologia sozialarena, etnografiarena eta, jakina, dokumentazio idatziaren azterketarena.
POZOS DE NIEVE EN EL PAÍS VASCO: Materialidad, Historia, Cultura y Paisaje
Jose Rodríguez Fernández; Ángel Martínez Montecelo; Teresa Campos-López
Argitalpen data: 2020
Laburpena: POZOS DE NIEVE EN EL PAÍS VASCO: Materialidad, Historia, Cultura y Paisaje izeneko liburua Jose Rodriguez Fernandez-ek zuzendutako ikerketa taldeak egindako lan sakona da. Aurkezten dugun azterlanak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak hartzen ditu. Zehaztasun eta xehetasunez azaltzen du bai Euskal lurraldean kokatutako elurtegiak, bai euren azpiegituren konplexutasuna, bai bere jardueraren hedapena eta bere erabileraren normaltasuna ere bai. Argazki, grafiko eta holograma ugarik irudiztatuta, lan egokia da euskal kultura ondarea ezagutu ahal izateko.
Formatu digitalean eskuragarri (PDF, 6 MB)
Arkeoikuska 1983 ezkeroztik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak editatzen duen arkeologiari buruzko urtekaria da. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera arkeologikoen ikuspegia ematen da. Lehenengo zenbakiak (Arkeoikuska 81-82, 1983an argitaratua) bi urtetako lan arkeologikoak jaso zituen, baina hortik aurrera urtean urteko jarduerak jasotzen dira argitalpenotan eta hurrengo urtean argitaratu (Arkeoikuska 83, adibidez, 1984an argitaratu zen, eta 1983ko jarduera arkeologikoak biltzen ditu).
Testu-egileak baimendutako esku-hartzeetako zuzendariak berak dira. Testuak lurraldeka antolatuta daude (Bizkaia-Gipuzkoa-Araba) eta hainbat atal dituzte. 1983tik 1987ra bitarteko zenbakietan, ondare arkeologiko higiezinaren gainean egindako landa-lanak ez ezik beste hainbat informazio ere jasotzen dute, ondare higikorraz, labotaregi lanez, biltzarretako parte hartzeaz eta argitalpenez.
1992ko zenbakitik aurrera, ordea, eskema hori aldatu egin da: argitalpena landa-lanetan zentratzen da soil-soilik, baina mantentzen da aztergaiaren inguruan urte horretan argitaratu diren lanen berri ematen duen atala.
Arkeoikuska Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren argitalpen bat da, zentro hori 1990eko Euskal Kultura Ondarearen Legearen bitartez sortu zenetik urtekaria koordinatzeaz eta argitaratzeaz arduratu baita.