Lan-adiskidetzeak

Deskribapena


Lan-adiskidetzeak 

Espedienteen izapidetzean dogeneko zuzendu diren gorabeheren abisua (PDF, 114 KB) 

 

Urriaren 10eko 36/2011 Legeak lan-arloko jurisdikzioa arautzen du, eta azpimarratu  egiten du kontziliaziorako ahalegina egin beharra; kontziliazio-ahalegina, hain zuzen ere, dagokion administrazio-zerbitzuaren aurrean, edo kontziliazioa bi kontziliazio-organoren artean, dela lanbide arteko akordioetan, dela hitzarmen kolektiboetan, dela interes profesionaleko akordioetan (63. Art., 54. Art., Lan Arloko Jurisdikzioa Arautzen duen Legea, 83. Art., LE eta 13. Art., uztailaren 11ko 20/2007 Legearena). Eta kontziliazio-ahalegin hori “aldez aurreko baldintza” izango da jurisdikzio-organoaren aurrean edozein prozesu izapidetzeko.

Eskabidea (papera) aurkeztu behar da, ezinbestean, lan-prozedurak tramitatu ahal izateko. Tramite horren bidez, enpresaburuek eta langileek sinatu duten lan-kontratuari lotuta bi alderdientzat onuragarria den akordioa lortu nahi da kaleratzeei, diziplina-zehapenei, soldataren zenbatekoari eta abarrei buruz. Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaritza egokiaren aurrean egingo da adiskidetzeko ekitaldia.

Adiskidetze-multiorria aurkezteko bideoa
00:00
00:00