Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Lan Ikuskaritzari zuzendutako salaketak

Deskribapena


Lan-ikuskaritza

Lan Ikuskatzailetzaren Sistema antolatzeko Legearen arabera:

1- Lan-arloko legeria ez betetzea salatzeko ekintza publikoa da.

2-Salaketen jatorria eta edukia konfidentziala da eta Lan Ikuskatzailetzaren Isilpekotasun Betebeharraren menpe dago.


Isilpekotasun profesionalaren betebeharra.

- Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren sistemako funtzionarioek isilpean gorde beharko dituzte beren kargua dela-eta ezagutzen dituzten gaiak, bai eta beren eginkizunak
betetzean jakiten dituzten datuak, txostenak, salaketen jatorria edo aurrekariak ere, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Antolatzeko Legearen 12. artikuluan eta Laneko Ikuskatzailetzaren Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan ezarritako moduan.

- Ikuskapen-sistemako organo eta bulegoetan lan egiten duten baina ikuskapen-eginkizunik ez duten langileek ere isilpekotasun-betebehar berberak izango dituzte lanpostua dela-eta dakitenari buruz.

 

3-Salatzaileak inola ere ezin izango du ikerketa-fasean alegatu interesdun denik, baina eskubidea izango du bere salaketaren izapidetzea zertan den jakiteko, bai eta egiaztatu diren egitateen eta hartutako neurrien berri izateko ere, baldin eta ikerketaren emaitzak eragiten badie ikuskapen-eginkizunaren esparruko araudian aitortuta dituen eskubide
indibidual edo kolektiboei.

4-Langileen ordezkari unitario edo sindikalek eskubidea izango dute langileek aurkeztutako salaketaren izapidetzea zertan den jakiteko beren ordezkaritza-eremuan, bai eta egiaztatutako egitateen eta hartutako neurrien berri izateko ere.

5-Salaketaren ondorioz zehapen-prozedura bat hasten bada, salatzailea, hala badagokio, interesdun izan daiteke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren uztailaren 1eko 40/2015 Legean ezarritako moduan eta baldintzetan. Kasu horretan, gainera, espresuki aitortzen zaie prozeduran interesdun direla erakunde sindikalen ordezkariei edo langileen ordezkariei,
beren ordezkaritzaren ondoriozko interes legitimoen titular diren aldetik.

6-Ez dira izapidetuko ez salaketa anonimoak, ez eta identifikazioan akatsak edo gabeziak dituztenak ere akats edo gabezia horiek zuzentzeko ezarritako epean zuzendu ez badira.

7-Salaketa baten objektua bat baldin badator organo jurisdikzionalen bat arduratzen ari den gaiekin, eta organo jurisdikzional horren erabakiak ikuskapen-jardueraren emaitza baldintzatu badezake, salaketa horri ez zaio bide emango; ez zaie bide emango, ezta ere, argi eta garbi oinarririk ez duten salaketei.

Salaketak telematikoki jartzea

1-Salaketak telematikoki aurkezteak bermatu behar du haien edukia bat datorrela maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuaren bidez onartutako lan-arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 9.2 artikuluan adierazitako aurreikuspenekin.

"Salaketa-idazkian, salatzailearen identifikazio pertsonaleko datuak eta sinadura elektronikoa ez ezik, honako hauek ere jaso beharko dira: Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren eskumenekoak diren gaietan ustez arau-hauste diren egitateak; egitate horien data eta tokia; ustez erantzule diren subjektuen identifikazioa (izena edo izen soziala, IFK edo IFZ, helbidea, telefonoa, etab.); eta gainerako inguruabar garrantzitsuak".

2-Web honetan nahitaezkotzat jotako eremuak bete behar dira.

3-Beharrezkotzat jotzen diren adina dokumentu erantsi ahal izango dira, salaketaren edukia jorratzen ari den ikuskatzaileak informazio eta froga osotuagoak izan ditzan.

4- Salaketa langileak zuzenean jartzen ez badu, nahitaez aurkeztu beharko da Langileen Legezko Ordezkaritzari Lan Ikuskaritzaren aurrean jarduteko baimena emateko webgune
honetan jasotako dokumentua.

 

 

 

 

 



Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Lan Ikuskaritzarekin harremantan jartzeko:

EUSKADIKO LAN IKUSKARITZAKO ZUZENDARITZAORDEA

Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tf.: 945 019 320
Faxa: 945 019 415
E-mail: itpv@euskadi.eus

ARABAKO LAN IKUSKARITZA

Alava Jeneralaren kalea, 10
01005 Vitoria-Gasteiz
Tf.: 945 062 100
Faxa: 945 062 101
E-mail: itpv-alava@euskadi.eus

BIZKAIKO LAN IKUSKARITZA

Jesusen Bihotza Plaza, 5-4.a
48011 Bilbo
Tf.: 944 032 700
Faxa: 944 032 701
E-mail: itpv-bizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO IKUSKARITZA

Urdaneta, 7-1º
20006 Donostia-San Sebastián
Tf.: 943 023 550
Faxa: 943 023 551
E-mail: itpv-gipuzkoa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Laneko salaketak: 110361

Salaketa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.