Kontsumoko arbitrajearen prozedura

Deskribapena


Arbitrajea kontsumitzaile edota erabiltzaileen eta enpresa edo profesionalen artean sortu daitezkeen gatazkak konpontzeko epaitegietatik kanpoko prozedura bat da. Izaera loteslea eta exekutiboa du.

Enpresaburu edo profesional gisa ondasuna erosi baduzu edo zerbitzua kontratatu baduzu, edo partikularren arteko gatazka bat bada, arazoa ezin izango da konpondu Kontsumoko Arbitraje Sistema erabiliz.

Izapideak egiteko onartzea

Arbitraje-eskaera aurkeztu ondoren, aztertu egingo da legez ezarritako baldintzak betetzen dituen jakiteko. Tramitera ez onartzea erabaki daiteke honako eskaera hauek:

  • Oinarririk gabeko arbitraje-eskaerak.
  • Kontsumitzailearen eskubideei eta legezko interes ekonomikoei eragiten ez dietela uste direnak.
  • Intoxikazio, lesio edo heriotzari buruz jarduten duten gatazkak.
  • Arrazoizko delitu-zantzuak dituzten gatazkak, zuzenean delituen ondoriozko kalte eta galerengatiko erantzukizuna barne.

Arbitraje-hitzarmena

Hitzarmen honen bidez, enpresak eta kontsumitzaileak Kontsumoko Arbitraje Sistemaren mende jartzea adosten dute.

  • Enpresa arbitraje-sistemako kide bada, hitzarmena automatikoki egiten da eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzake erreklamazioa aurkeztu zaion enpresak, arbitraje-eskaerari erantzuteko inprimakia betez.
  • Enpresa sistemako kide ez bada, gonbita egiten zaio 15 eguneko epean kasu zehatz horretarako arbitrajea onar dezan. Hori egiteko, arbitrajea onartzeko eta erreklamazioari erantzuteko inprimakia bete behar du. Borondatezko prozedura bat denez, onartzen ez badu edo gonbitari erantzuten ez badio, artxibatu egingo da eskaera.

Bitartekotza

Eskaera izapidetzea onartzen denean, aldeak bitartekotzari aurka egiten ez badiote, Kontsumoko Arbitraje Batzordea aldeak akordio batera irits daitezela saiatuko da, arbitraje-organoek esku hartu beharrik izan gabe.

Entzunaldia

Bitartekotzak emaitza onik izan ez badu, arbitraje-organoa izendatzen da gatazka ebazteko. Entzunaldi edo bilera baterako deia egiten da, kontsumitzaileak eta erreklamazioa egin zaion enpresak arbitraje-elkargoari –edo, hala badagokio, arbitroari- beren asmo eta alegazioen berri eman diezaioten. Era berean, arbitraje-organoak gatazkari buruz egin diezaiekeen galderei erantzungo die.

Aldeek entzunaldian zertan agertu ez duten arren, gomendagarria da agertzea, hala, beren interesak defendatzeko aukera dutelako.

Entzunaldia bukatu aurretik, edozein unetan, eskaera eta erantzuna aldatu edo zabaldu dezakete aldeek, eta errekonbentzioa ere plantea daiteke erreklamazioa egin duenaren kontra.

Frogak

Arbitraje-organoak ezinbestekoa dela jotzen duenean frogak aurkezteko eska dezake. Aldeek ere eska dezakete aditu-frogak nahi dituztela. Kasu horretan, frogak aurkezteko gastuak eskatutakoak ordaindu beharko ditu, arbitraje-organoak hala erabakitzen badu.

Arbitraje-laudoa

Entzunaldia egindakoan, arbitraje-organoak bere erabakia -laudoa- emango du. Laudoa arbitraje-hitzarmena gauzatzen denetik gehienez ere 90 eguneko epean eman behar da.

Laudoa nahitaez bete behar dute bi aldeek, epai judizial batek duen balio bera du eta adierazten duen epean bete behar da. Aldeetako batek laudoa betetzen ez badu, besteak nahitaez betearazteko eska dezake. Kasu horretan, Kontsumoko Arbitraje Batzordeak beharrezko dokumentazio guztia emango dio, laudoa eman den lekuko Lehen Auzialdiko epaitegietan laudoa betearaztea eska dezan.

Arbitraje-laudoaren aurka deuseztatzeko akzioa baino ezingo da gauzatu, Euskadiko Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salan, jakinarazi denetik bi hilabeteko epean. Edo, hala badagokio, berraztertzea eskatu, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legeak epai irmoetarako ezarritakoarekin bat etorriz.


Arbitraje-eskaera

Kontsumitzailea edo erabiltzailea bazara eta kontsumoko arbitrajea eskatu nahi baduzu, eskaera bete eta sinatu behar duzu.

Arbitrajea eskatu ahal izateko, lehenago aurkeztu zenuen kontsumoko erreklamazioaren datuak eskatuko dizkizu formularioak.

Nori dago zuzenduta


Kontsumitzaileak edo erabiltzaileak eta enpresak edo profesionalak.

Arazoa ezin izango da konpondu Kontsumoko Arbitraje Sistemaren bidez:

  • Enpresaburu edo profesional gisa ondasuna erosi baduzu edo zerbitzua kontratatu baduzu, hots, enpresen edo profesionalen arteko gatazka bat bada.
  • Partikularra bazara eta arazoa beste partikular batekin badaukazu.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

Euskadiko Kontsumoko Euskal Arbitraje Batzordea

Kontsumoko arbitrajea kudeatzeko administrazio-organoak dira kontsumoko arbitraje batzordeak. Zeregin nagusia arbitraje-prozedura zuzentzea da, Kontsumoko Arbitraje Sistemak behar bezala funtziona dezan.

Kontsumoko arbitraje batzordeak honela daude osatuta: lehendakari bat, idazkari bat (kargu horiek dena delako arbitraje batzordea sortu duen administrazioak izendatzen ditu) eta erakunde horretara atxikitako laguntzaileak.

Kontsumoko Institutu Nazionalarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez 1994. urtean sortu zen Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea. Gaur egun, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari atxikita dago.

Ebazten duen erakundea

Euskadiko Kontsumoko Euskal Arbitraje Batzordea

Kontsumoko arbitrajea kudeatzeko administrazio-organoak dira kontsumoko arbitraje batzordeak. Zeregin nagusia arbitraje-prozedura zuzentzea da, Kontsumoko Arbitraje Sistemak behar bezala funtziona dezan.

Kontsumoko arbitraje batzordeak honela daude osatuta: lehendakari bat, idazkari bat (kargu horiek dena delako arbitraje batzordea sortu duen administrazioak izendatzen ditu) eta erakunde horretara atxikitako laguntzaileak.

Kontsumoko Institutu Nazionalarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez 1994. urtean sortu zen Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea. Gaur egun, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari atxikita dago.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea

Kodea(k)

  • Arbitraje-eskaera: 0138001

Arbitraje-eskaeraren aurkezpena


Kontsumitzailea edo erabiltzailea bazara eta kontsumoko arbitrajea eskatu nahi baduzu, eskaera bete eta sinatu behar duzu informazio honekin:

  • Zure datuak eta enpresaren edo profesionalarenak. 
  • Zer gertatu den, modu labur eta argian;
  • Zure helburua, hau da, zer lortu nahi duzun eta zer diru-kopuru eskatzen duzun.
  • Gatazkarekin erlazionatutako dokumentuen fotokopiak, adibidez, fakturak, aurrekontuak, kontratuak, argazkiak...
  • Zure sinadura.

Arbitrajea eskatu ahal izateko, lehenago aurkeztu zenuen kontsumoko erreklamazioaren datuak eskatuko dizkizu formularioak.

Enpresa bat bazara eta jakinarazi dizute kontsumitzaile batek arazo bat arbitrajearen bidez konpondu nahi duela, bete behar dituzu idazki-eredu hauetako bat:

  • Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita bazaude, arbitraje-eskaerari enpresaren erantzuna.
  • Atxikita ez bazaude, arbitrajea onartzeko eta erreklamazioari erantzuteko formularioa.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Kontsumoko arbitraje-eskaera
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Arbitraje-eskaerari enpresaren erantzuna
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Arbitrajea onartzea eta erreklamazioari erantzutea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Laudoa gehienez ere 90 eguneko epean eman behar da.