Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Espainiako Ondare Historikoaren Legea

Aurkibidera itzuli

Administrazio-mailako arau-hausteak eta zigorrak


75 artikulua:

  1. Espainiako Ondare Historikoa osatzen duen ondasun higigarri bat honako Lege honetako 5. artikuluan aurreikusitako baimenik gabe esportatzen bada, arau-haustea egingo da, edo beste modu batera esanda, kontrabandoko arau-haustea, esparru honetako legeriaren arabera. Egindako arau-haustearen edo delituaren erantzule solidarioak izango dira ondasunaren esportazioan parte hartutako pertsona guztiak, baita ondasunaren esportazioa erraztu duten edo ahalbidetu duten pertsona guztiak ere.
  2. Legez kanpo esportatu diren ondasunen balioa Espainiako Ondare Historikoaren Kalifikazio, Balorazio eta Esportaziorako Batzordeak zehaztuko du, Estatuko Administrazioren menpeko erakundea dena; Batzorde horren osaera eta funtzioak araudiaren arabera zehaztuko dira. 

76 artikulua:

  1. Delitua den kasuetan izan ezik, jarraian aipatzen diren egintzek administrazio-mailako arau-hausteak eragiten dituzte eta honako artikulu honetan xedatutakoaren arabera zigortuko dira:

    a. Ondasunen jabeek edo ondasunen gaineko eskubide errealen titularrek honako artikulu hauetako xedapenak ez betetzea: 13, 26.2, 4 eta 6, 28, 35.3, 36.1 eta 2, 38.1, 39, 44, 51.2 eta 52.1 eta 3.

    b. 54.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, dokumentuak legez kanpo gordetzea edo gordailatzea.

    c. 23. artikuluan xedatutakoa betetzen ez duten lanak burutzeko baimenak ematea.

    d. 22. artikuluan eskatzen den baimena lortu gabe, Leku Historikoetan eta Zona Arkeologikoetan lanak egitea.

    e. 16., 19., 20., 21., 25., 37. eta 39. artikuluetan xedatutakoaren aurka doazen lanak edo esku-hartzeak egitea.

    f. 42.3 artikuluan aipatzen diren indusketa arkeologikoak edo legez kanpoko lanak egitea.

    g. Kultur Intereseko Ondasuna aitortzen duen espediente bateko edozein higiezin legez kanpo botatzea, lekuz mugitzea edo zatitzea.Kultur Intereseko Ondasuna.

    h. Honako Lege honetako 5. eta 56.1 artikuluetan aipatzen diren ondasunak legez kanpo esportatzea.

    i. Legez baimendutako aldi baterako esportazioari dagokionez ondasuna itzultzeko zehaztutako baldintzak ez betetzea.j. Ondare Dokumental eta Bibliografikotik ondasunak kanporatzea, betiere 55. artikuluan xedatutakoaren aurka badoa.

  2. Espainiako Ondare Historikoari aurreko atalean aipatu ditugun arau-hausteen ondorioz kalterik eragiten bazaio eta kaltea ekonomikoki baloratu badaiteke, kaltea konpontzeko ordaindu beharreko kopurua eragindako kaltearen zenbatekoaren laukoitza izango da.
  3. Gainontzeko kasuetan, honako zigor hauek ezarriko dira:

a) 10.000.000 pezeta bitarteko isuna 1. ataleko a) eta b) kasuetan.

b) 25.000.000 pezeta bitarteko isuna 1. ataleko c), d) e) eta f) kasuetan.

c) 100.000.000 pezeta bitarteko isuna, 1.ataleko g), h), i) eta j) kasuetan.


77 artikulua:

  1. Administrazio-mailako zigorren kasuan, interesdunaren audientzia duen espediente bat tramitatu beharko da zigorrak erabakitzeko egintzak zehazteko; zigorrak kaltearen larritasunarekin proportziozkoak izango dira, eta zigorra jaso duen pertsonaren egoera pertsonala kontuan hartuko da, baita Espainiako Ondare Historikoari eragindako kaltea ere.
  2. Arau-hauste berdin baten ondorioz subjektu desberdinei ezartzen zaizkien isunak independenteak izango dira elkarren artean..

78 artikulua:

25.000.000 pezeta bitarteko isunak honako Lege hau gauzatzeko eskumeneko Erakundeek ezarriko dituzte. 25.000.000 pezeta gainditzen dituzten isunak, berriz, Ministroen Kontseiluak edo Autonomia Erkidego desberdinetako Gobernu Kontseiluek ezarriko dituzte.


79 artikulua:

  1. Honako Lege honetan xedatutakoaren aurka doazen administrazio-mailako arau-hausteak bost urtera preskribituko dira, 76.1 artikuluko g), h), i) eta J) ataletakoak izan ezik; kasu honetan, hamar urte igaro beharko dira.
  2. Honako titulu honetan aurreikusi ez denari dagokionez, Prozedurari buruzko Legeko VI. Tituluko II. Kapituluan xedatutakoa aplikatuko da.

Administrazioa (RCL 1958/1258, 1469, 1504; RCL 1959/585 eta NDL 24708).

 

Aurkibidera itzuli