Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Espainiako Ondare Historikoaren Legea

Aurkibidera itzuli

Kultur Intereseko Ondasunak


9. artikulua

  1. Babes eta tutoretza berezia edukiko dute Espainiako Ondare Historikoa osatu eta Lege honen arabera edo Errege Dekretuaren bitartez, banaka kultur intereseko ondasun bezala aitortu direnak.
  2. Ondasun bat Errege Dekretuaren bidez aitortzeko, aldez aurretik eskumeneko Erakundeak administrazio-espedienteari hasiera eman eta izapideak egin beharko ditu, Lege honen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera. Espedientean, 3. artikuluko 2. paragrafoan aipatutako kontsultako Erakundeetako baten, edo Autonomia Erkidegoan izaera berbera duen erakunde baten aldeko txostena aurkeztu beharko da. Txostena eskatu eta kontrako erantzunik jaso gabe hiru hilabete igaro ondoren, erabakia kultur interesaren aldarrikapenaren aldekoa dela ulertuko da. Espedientean ondasun higiezinak aipatzen badira, jendaurreko informaziorako epe bat hasiko da eta Udal interesdunari Audientzia emango zaio.
  3. Espedientea erantzuteko espedientea hasi eta hogei hilabeteko epea egongo da gehienez. Espedientearen iraungipena aipatu epea amaitzerakoan izango da, atzerapena salatu den kasuetan, eta betiere salaketa jarri eta ondorengo lau hilabeteetan erabakirik eman ez bada. Espedientea iraungi ondoren, ezin izango da espedientea berriro ere hasi datozen hiru urteetan, titularrak hala eskatzen duen kasuetan izan ezik.
  4. Ez da Kultur Intereseko Ondasun bezala sailkatuko bizirik dagoen egile baten lana, lanaren jabearen berariazko baimena dagoen kasuetan izan ezik, edo ondasuna Administrazioak eskuratzen duen kasuetan izan ezik.
  5. Legezko interes zuzen baten titularrak hala eskatuta, eskumeneko Erakundeak administrazio-espedientea izapidetu ahal izango du; espedientean kontsultako erakunde baten aldeko txosten arrazoitua aurkeztu behar da, eta horrela, Errege Dekretuaren bitartez Kultur Intereseko Ondasun jakin baten aldarrikapena eraginik gabe geratuko da.

10. artikulua

Edozein pertsonak eska dezake Kultur Intereseko Ondasun baten aitorpenerako espedienteari hasiera ematea. Eskumeneko Erakundeak erabakiko du espedienteari hasiera ematea komeni ote den. Espedienteari hasiera ematea erabakitzen bada, espedientearen hasiera ematea, gora-beherak eta erabakia eskatu zuen pertsona interesdunari jakinaraziko zaizkio.


11. artikulua

  1. Kultur Intereseko ondasun bat aitortzeko espedienteari hasiera ematen zaionean, eragindako ondasunari dagokionez, kultur intereseko ondasunen kasuan ezartzen den babes-erregimen berbera ezarriko zaio behin-behineko.
  2. Kultur Intereseko Ondasun bat aitortzen duen espedientearen erabakian, argi eta garbi deskribatuko da ondasuna. Higiezinen kasuan, aitorpenak eragiten duen ingurunea mugatuko du, eta hala badagokio, aitorpeneko zati desberdinak, ondasunak eta osagarriak zerrendatuko dira.

12. artikulua

  1. Kultur Intereseko Ondasun bezala aitortu diren ondasunak Estatuko Administrazioaren menpeko den Erregistro Orokor batean inskribatuko dira eta horren antolamendua eta funtzionamendua araubidean oinarrituta zehaztuko da. Erregistro honetan jakinaraziko da aipatu espedienteei hasiera eman zaiela, eta behin betirako erabakia hartu bitartean dagokien prebentziozko oharra idatziko da.
  2. Ondasun higiezinen kasuan, ondasuna 14.2 artikuluan aipatzen diren kontzeptu batengatik inskribatuko da.
  3. Monumentu eta Lorategi Historikoen kasuan, eskumeneko Administrazioak, gainera, Jabegoaren Erregistroan aitorpena ofizioz eta dohainik inskribatzeko eskatuko du.

13. artikulua

  1. Kultur Intereseko Ondasun bezala aitortu diren ondasunen kasuan, Erregistro Orokorrean Titulu ofizial bat luzatuko zaie; titulu horren bitartez identifikatuko dira, eta bertan islatuko dira, ondasunen gainean egin daitezkeen ekintza juridiko edo artistiko guztiak. Aipatu ondasunen transmisioak edo leku aldaketak Erregistroan inskribatuko dira. Titulu honen forma eta ezaugarriak araudiaren arabera zehaztuko dira.
  2. Aldi berean, aipatu ondasunen jabeek, eta hala badagokie, ondasun hauen gainean eskubide errealak dituzten titularrek, edo edozein titulu dela medio ondasunak dituztenek, eskumeneko Erakundeek ondasunak aztertzea baimenduko dute eta lan hori erraztu behar dute; alegia, ikertzaileek ondasunak aztertzeko baimena emango dute, aldez aurretik ikertzaileek eskaera arrazoitua aurkeztu ondoren; gainera, jendeak ondasunak bisitatzeko baimena emango du, araudiaren arabera ezartzen diren doakotasun-baldintzen arabera, eta gutxienez hilean lau egunetan, aldez aurretik zehaztuko diren egunetan eta orduetan. Azken betebeharra ez betetzea eskumeneko Administrazioak erabakiko duen zer edo zer da, betiere arrazoi justifikaturik badago. Ondasun higigarrien kasuan, modu berean erabaki ahal izango da ondasuna segurtasunari dagokionez baldintza egokiak betetzen dituen leku batean gordetzea, eta gehienez bi urtero bost hilabetetan ikusgai jartzea.

Aurkibidera itzuli