Ogasun eta Finantza Saila

Araudia Next Gen

Gobernu Kontseiluaren akordioa, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseilua, 2022ko otsailaren 8koa(PDF, 220 KB) / Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari lotutako jardueren eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-exekuziorako, kudeaketarako eta jarraipenerako irizpide aplikagarriak ezartzen dituen akordioa.

Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzea, hautematea eta zuzentzea.

Neurrien plana(PDF, 1,2 MB), Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzean eskatzen diren betekizunak, iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzkoak, eta ingurumenari kalte esanguratsurik ez egitekoak, betetzeko.

Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzak Iruzurraren aurka borrokatzeko konpromisoaren Adierazpen Instituzionala(PDF, 78 KB) egin zuen, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismo europarraren funtsekin finantzatutako ekimenak gauzatzearen esparruan.

Era berean, Sailen arteko Batzordeak (2022/03/18) Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko Etika eta Jokabide Printzipioak(PDF, 106 KB) onartu ditu. Horien helburua iruzurrari aurre egitea da, osotasuna, objektibotasuna eta kontu-ematea sustatuz.

Errege Dekretua / Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana.

36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa (PDF, 1 MB), Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartzen dituena.

BOE / Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema.

HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa (PDF, 1 MB), Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena.

BOE / Sektore Publikoko Erakundeek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezartzen dituen Agindua.

HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa (PDF, 336 KB), Estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko sektore publikoko erakundeek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezartzen dituena, mugarriak eta helburuak betetzen direla egiaztatzeko, baita Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren osagaien neurrien aurrekontu- eta kontabilitate-exekuziorako ere.

BOE/ Agindua, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzen duten prozeduretan interes-gatazkaren arriskuaren azterketa sistematikoari buruzkoa

HFP/55/2023 Agindua, urtarrilaren 24koa (PDF, 247 KB) Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzen duten prozeduretan interes-gatazkaren arriskua sistematikoki aztertzeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioko kontu-hartzaile nagusiaren jarraibidea, diru-laguntzak arautzeko oinarriei buruzkoa.

Estatuko administrazioaren kontu-hartzaile nagusiaren jarraibidea (PDF, 826 KB), diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17. artikuluaren arabera eskuordetutako esku-hartzeek eman behar dituzten diru-laguntzen oinarri arautzaileak onartu aurreko txostenaren irismenari eta edukiari buruzkoa.

Estatuko Administrazioko kontu-hartzaile nagursiaren jarraibidea, IGAEko ordezkariek kontratazioaren arloan duten parte-hartzeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioko kontu-hartzaile nagusiaren jarraibidea(PDF, 692 KB), IGAEren ordezkariek kontratazioaren arloan eskumena duten kide anitzeko organoetan parte hartzeari buruzkoa, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik datozen funtsekin finantzatuko diren kontratuak izapidetzean.

Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa(PDF, 1,1 MB)

Europar Batasunaren Berreskuratze Tresna COVID-19aren krisiaren osteko susperraldia babesteko.

2020/2094 (EB) Erregelamendua, Kontseiluarena, 2020ko abenduaren 14koa(PDF, 528 KB), Europar Batasunaren Berreskuratze Tresna bat ezartzen duena, COVID-19aren krisiaren osteko susperraldia babesteko.

"Kalte esanguratsurik ez eragiteko" printzipioa betetzeko gida teknikoa.

Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoak ez die kalte esanguratsurik eragin behar Taxonomia Erregelamenduan [Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/852 (EB) Erregelamendua] jasotako ingurumen-helburuei, eta haren ekintza guztiek printzipio hori betetzen dutela bermatu behar da.

Gida teknikoa (PDF, 1,2 MB)