Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Segurtasuna > Babes Zibileko Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
19. artikulua.– Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak izaera juridikoko jarduerak koordinatzen ditu Segurtasun Sailaren kudeaketaren eremuan; saileko organoen laguntza-organoa da, eta langileekin eta zerbitzu erkideetako lotutako gaiak kudeatzen ditu, eta sailaren eskumenen esparruko hauteskunde prozesuen garapena kudeatzeko ardura du.
Segurtasun Sailaren jarduera juridikoen eremuan, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzari dagokio:
- Saileko arauen programa ezartzea, eta izaera orokorreko xedapenen proiektuak eta aurreproiektuak egin eta izapidetzea, saileko beste organo batzuen lankidetzarekin.
- Sailaren gaiak Gobernu Kontseilura eta eskuordetutako batzordeetara bidaltzeko prozesua izapidetzea, eta aldizkari ofizialetara bidaltzea haietan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak.
- Sailburuak eta sailburuordeek ebatzi beharreko administrazio-prozedurak izapidetzea, beste organo batzuei esleitzen ez bazaizkie; bai eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari dagozkion zehatzeko ahalari eta tasak kobratzeari buruzkoak ere.
- Xedapen orokorrei eta sailak sinatu beharreko hitzarmen eta akordioei buruzko txostenak egitea; aholkularitza juridikoa ematea, eta saileko aholkularitza juridikoak berezkoak dituen beste egiteko batzuk betetzea.
- Saileko organoek emandako administrazio-egintzak kaltegarri deklaratzeko espedienteak izapidetzea, auzibidean aurkaratu aurretik; xedapen eta egintza deusezak ofizioz berrikusteko izapideak egitea, eta ondare-erantzukizunagatiko administrazio-erreklamazioak izapidetzea.
- Administrazioarekiko auzien arloan eskumena duen zuzendaritzaren bidez, sailak epaitegiekin eta auzitegiekin izan beharreko harremanak eta jarduketak koordinatzea. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legeak eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikuluan sailetako aholkularitzei esleitutako gainerako egitekoak beteko ditu.
Segurtasun Saileko langileen eta zerbitzu erkideen eremuan, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzari dagokio:
- Saileko giza baliabideak kudeatzea, Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileak izan ezik.
- Lanpostuen zerrendak proposatzea eta sailaren egitura, langile eta organigramei buruzko informazio bateratua aurkeztea.
- Saileko giza baliabideen esparruan, jarduera-bateragarritasunari buruzko espedienteak ebaztea, Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioaren laguntza zerbitzuetako langileena izan ezik.
- Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-plan eta -programak kudeatzea, hargatik eragotzi gabe IVAPen eskumenak. Langile horien hizkuntza-normalizazioaren prozesua aztertu, planifikatu eta gainbegiratzea, saileko Euskara Unitateak zehaztutako esparruan. Egiteko horretatik kanpo geratzen dira Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioaren laguntza zerbitzuetako langileak, Giza Baliabideen Zuzendaritzari baitagokio haiek kudeatzea.
- Sailari atxikitako giza baliabideen esparruan, saileko segurtasun eta osasun unitatearen jarduerak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe prebentzio-zerbitzuari dagozkion eskumenak. Egiteko horretatik kanpo geratzen dira Ertzaintzako eta Segurtasun Administrazioaren laguntza zerbitzuetako langileak, kontu horietarako Giza Baliabideen Zuzendaritzari atxikita baitaude.
- Sail guztienak diren egitekoak kudeatzea, honako hauekin lotuta: antolaketaren inguruko gaiak; baliabide bibliografikoak erregistratu, artxibatu eta antolatzeko sistemak; saileko bulegoen barne-araubidea, eta atxikitako ondarearen eta haren ekipamenduaren administrazioa eta kontserbazioa. Horrez gain, sailaren barruan koordinatzea Europar Batasunaren arau eta politikak egin eta aplikatzeko lanetan esku hartzearekin lotuta dagoen guztia. Segurtasun Administrazioaren eremua salbuetsita geratzen da.
- Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa irispidean izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak, sektore publikoko informazioaren berrerabilera, eta sailaren datu publikoak modu irekian eskaintzeko lana koordinatu eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasunaren eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen politikarekiko koherentziaz.
- Eusko Jaurlaritzak gardentasunaren, kalitatearen, etengabeko hobekuntzaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, administrazioak Interneten izan behar duen presentziaren, eta I+G eta Berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea. Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko Zuzendaritzari esleitutakotik at geratutako dira Segurtasunaren eta Babes Zibilaren arloak.
- Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzeko eskaerak ebaztea, Giza Baliabideen Zuzendaritzari esleitutakoa izan ezik.
- Datu pertsonalen babesaren arloko eskubideak baliatzeari buruzko kontuak ebaztea, tratamendu-jardueren erregistroan argitaratutakoaren arabera, Zuzendaritza hau agertzen denean tratamenduaren arduradun gisa. Gainerako zuzendaritzei dagokienez, haien izapidetzea eta ebazpena koordinatzea dagokio, bai eta aholkularitza juridikoa ematea ere arlo horretako administrazio-gai guztietan, datuak babesteko ordezkariarekin koordinatuta eta haren gainbegiradapean.
- Sailaren eremuan herritarrei arreta emateko bigarren maila bermatzea, Zuzenean zerbitzuarekin koordinatuta, bai eta herritarren iradokizunak, kexak eta informazio-eskaerak kudeatzea ere.
- Segurtasun Sailaren interes orokorreko dokumentu-informazioko zerbitzua kudeatzea, Segurtasun Administrazioaren eremua izan ezik.
Hauteskunde-prozesuen kudeaketaren eremuan, egiteko hauek dagozkio:
- Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesuaren garapena planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, hauteskunde-legeak Segurtasun Sailari emandako eskudantzien barruan, sailburuari dagozkionak izan ezik.
- Hauteskunde-prozesu horien modernizazioa bultzatzea, eta euskal herritarren ordezkaritza politikoan eragina duten beste batzuen jarraipena egitea.
- Alderdi politikoen jardunerako urteko dirulaguntzen zenbatekoen banaketa eta kudeaketa proposatzea, hala badagokio, indarrean dagoen legeriaren arabera.
- Erreferendumak eta kontsultak egiteko behar diren jarduerak planifikatu eta kudeatzea.
KARGUAK