Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:

  1. Lege-aurreproiektuen eta izaera orokorreko xedapenen lanketa zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, Osasun Sailari edo horren mendeko nahiz horri atxikitako edo loturiko erakundeei dagozkien gaietan.
  2. Azterketak eta txosten juridikoak lantzea, Osasun Sailari eragiten dioten gaietan.
  3. Gobernu Kontseiluan landu behar diren gaiak koordinatu eta izapidetzea, eta argitaratu beharreko xedapen edo egintza administratiboak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratzea.
  4. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluan landu behar diren gaiak koordinatu eta izapidetzea.
  5. Ebazpen-proposamenak eta txostenak lantzea, saileko organoen ebazpenen aurka aurkezten diren errekurtsoei dagokienez.
  6. Txostenak, eta, hala badagokio, ebazpen-proposamenak egitea, bide judizialera jo aurreko erreklamazioei dagokienez.
  7. Ofiziozko berrikuspen-prozeduretako ebazpen-proposamenak izapidetzea.
  8. Administrazioarekiko auzibidera jo aurretik eta Konstituzio Auzitegiko eta Arbitraje Batzordeko prozedurak abiatu aurretik beste administrazio publiko batzuek egindako errekerimenduei buruzko ebazpen-proposamenak prestatzea, Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Juridiko Nagusiarekin lankidetzan.
  9. Sailari atxikitako fundazio, elkarte eta gainerako erakundeen administrazio-segimendua egitea.
  10. Sailari eta horren mendeko nahiz horri atxikitako edo loturiko erakundeei eragiten dieten prozedura judizialen segimendua egitea, eta haien ordezkaritzan eta defentsa judizial zein estrajudizialean kooperatzea, beharrezkoak diren gaikuntzak egin ostean, betiere.
  11. Sailaren jarduera dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta horien instrukzioa egitea.
  12. Sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea, eta haren informazio-, ebaluazio- eta jarraipen-sistemak ezartzea. Era berean, sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzeko sarreren eta gastuen egoera-orria koordinatzea eta egitea dagokio.
  13. Sailari atxikitako langileen buruzagitza eta kudeaketa gauzatzea, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluak ezartzen dituen eskumenak erabiliz, eta, betiere, dekretu honen 4. artikuluan xedatzen den salbuespenarekin.
  14. Saileko organoek langile-premiei buruz egiten dituzten aurreikuspenak ebaluatzea, eta proposamenak egitea plantillak dimentsionatzeko, antolatzeko, eta lanpostu-zerrendak egiteko.
  15. Langileen prestakuntza eta hobekuntzarako plan eta programak sustatzea, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuarekin (IVAP) lankidetzan.
  16. Saileko langileei jakinaraztea haiei buruz edozein organok bidaltzen dituen edozein motatako akordio, arau eta zirkularrak, eta horiek guztiak betetzen direla egiaztatzea.
  17. Giza baliabideen eta lan-sistema eta -metodoen antolaketa eta arrazionalizaziorako proposamenak lantzea.
  18. Teknologia berriak ezartzeko eta aprobetxatzeko proposamenak lantzea.
  19. Osasun Sailari sistema informatikoen arloan dagokion kudeaketa administratiboa zuzendu eta koordinatzea, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearekiko (EJIE) harreman-tresnen harpidetza eta segimendua barnean hartuta.
  20. Sailaren eremuan informazioaren teknologia berriak eta administrazio-prozesuen digitalizazioa sustatu eta garatzea, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzaren beste sail batzuei dagozkien eskumenak.
  21. Sailaren eremuan izaera pertsonaleko datuen babesa koordinatzea.
  22. Sailaren eremuan honako jarduera hauek zuzentzea: sailaren unitateek gauzatzen dituztenak, lanpostuen banaketa fisikoarekin eta ekipamenduarekin, eta erreforma- zein hobekuntza-lanekin lotura dutenak. Halaber, sailaren guneen barne-araubidea zaintzea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua administratu eta kontserbatzea.
  23. Erregistro Orokorreko eta Artxibategiko bulegoak kudeatu, antolatu eta zuzentzea.
  24. Sailaren Laneko Segurtasun eta Osasunerako Unitatearen jarduerak zuzendu eta antolatzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari dagozkion eskudantziak.
  25. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, saileko zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten dituzten jarduerak koordinatzea eta dinamizatzea, hala nola euskara sustatzea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein arlotan.
  26. Koordinatzea eta lankidetzan jardutea saileko zuzendaritza eta arloekin eta sailari atxikitako organismo autonomo, entitate eta organoekin, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzeko.
  27. Zehatzeko ahalmena erabiltzea bere eskumeneko eremuan, eta arin edo astun gisa tipifikatuta dauden zehapenak ezartzea, aplika daitekeen legediaren arabera.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Olatz Bolinaga Mallaviabarrena
(2024/09/04 - ) Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria
Pedro Saenz Palacios
(2024/06/27 - 2024/09/03) Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK