Araubide Bereziko Irakaskuntzak. Dantza
Sarbide probak
- Jarraibideak , 2024-2025 ikasturterako dantzako oinarrizko irakaspenetara sartzeko probak arautzen dituztenak
- Izena emateko epea: 2024ko maiatzaren 17tik ekainaren 3ra, biak barne.
- Jarraibideak , 2024-2025 ikasturterako dantzako irakaspen profesionaletara sartzeko probak arautzen dituztenak
- Izena emateko epea: 2024ko maiatzaren 17tik ekainaren 3ra, biak barne.
Araudi orokorra
- 194/2010 Dekretua, uztailaren 13koa, honen bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasgai jakin batzuen eta Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako zenbait ikasgaien arteko baliozkotzeak ezartzen dira, baita zein eragin izan behar duen goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari izateak Gorputz Hezkuntza irakasgaian eta Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasleentzat (EHAA 2010-07-22)
- 303/2010 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arauturiko arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko eskakizunak ezartzen dituena (EAO, 2010eko apirilaren 9koa)
- Arte-ikasketak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua (EAO, 1994ko apirilaren 6koa)
- Otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua otsailaren 25ko 321/1994 Errege Dekretua aldatzen duena (EAO, 2010eko martxoaren 12koa)
Kurrikulumak
- 252/2007 Dekretua, abenduaren 26koa Honen bidez ezartzen dira dantza-ikasketa profesionalen curriculuma eta ikasketa horietan sartzeko probak (EHAA, 2008-03-14)
- 404/2013 Dekretua, abuztuaren 30ekoa, dantzako oinarrizko irakaskuntzen curriculuma eta irakaskuntza horietarako sarbidea ezartzen dituena (EHAA, 2013-10-11)
Ebazpena, matrikulatzeko prozedura arautzen duena Aurreko ikasturteetan DANTZERTI Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi Eskolan matrikulatuta egon diren ikasleek eta beste zentro batean egindako ikasketa partzialak dituzten ikasleek uztailaren 1etik 12ra bitartean, biak barne, aurkeztu beharko dute onarpen-eskaera. Bi kasuetan, eskatutako mailan plaza hutsak egotearen mende egongo da onarpena. Dantzako goi-mailako irakaskuntzen helburua da ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea. Profesionalak izateko interesa duten pertsonei zuzenduta daude; alegia, lanbide gisa bidea jorratzeko pentsatuta daude. Labur esanda, horrelako ikasketak egiteko gaitasuna eta borondatea duten ikasleei bideratuta daude, jarraitutasuna eta ardura eskatzen baitute. Dantzako Goi-mailako irakaskuntzak dira ikasketak bukatutakoan ikasleari titulazio ofiziala ematen dioten irakaskuntza bakarrak arlo honetan. Dantzako goi-mailako irakaskuntzek, jendartean integratzeko baliabideak ez ezik, behar den gaitasuna ere eskaintzen dute Arte Irakaskuntzako zentroetan eskolak emateko; gradu baten titulu baliokidea da, ondorio guztietarako. Dantzako goi-mailako irakaskuntzak lau ikasturte akademikotan banatzen dira; guztira 240 ECTS kreditu dituzte (60 urtean). Prestakuntza honela banatzen da: - Oinarrizko prestakuntzak gutxienez 12 kreditu izango ditu. - Prestakuntza espezializatuak gutxienez 104 kreditu izango ditu. - Ikasketa amaierako lanak gutxienez 6 kreditu izango ditu. Ikasleak dagokion ikasketa-programako helburuak betetzeko egin behar duen lanaren neurria da; gure kasuan, 30 ordu. Honako ordu hauek sartuta daude: eskola-orduak ?teorikoak edo praktikoak?, ikasketa-orduak, mintegietarako, lanetarako, praktiketarako eta proiektuetarako orduak, eta azterketak eta ebaluazio-probak prestatzeko eta egiteko eskatutakoak. Okerra da, beraz, pentsatzea europar kreditua eskola-orduak bakarrik direla, edo kontaketan azterketak prestatzeko eta egiteko orduak kentzea. Ez. Aldatu egiten da irakasgai batetik bestera. Zentroko zuzendaritzak behar besteko denboraz ezarri beharko du, eta jakitera eman. Eskola hori Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan dago. Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak egiteko, baldintza hauek bete behar dira: - Batxiler-titulua izatea edo Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gaindituta izatea. - Gainera, sarbide espezifikorako proba bat egin behar da, ikastetxean bertan. Bai. Proba gainditzeak urte bateko balioa du, eta aukera emango du ikasketa horiek ematen dituen estatuko edozein zentrotan sartzeko, betiere zentro horietan plaza libreak baldin badaude. Lehenengo ikasturtean 25 plaza eskaintzen dira.Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak
Ohikoa
Ez-ohikoa
Epeak
Zer dira eta zertarako balio dute Dantzako Goi-mailako Arte Irakaskuntzak?
Zer irtenbide profesional eskaintzen dituzte irakaskuntza hauek?
Nola egituratzen dira irakaskuntza hauek?
Zer da ECTS kreditua, eta zer ordu-kopuru du?
Irakasgai guztiek presentzialtasun bera dute?
EAEn, non emango dira Dantzako Goi-mailako irakaskuntzak?
Euskadin, DANTZERTI Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi-mailako Eskolan emango dira.
Zer espezialitate eskaintzen dira EAEn?
EAEn, Koreografia eta Interpretazioaren espezialitatea ematen da.Bateragarria al da beste ikasketa batzuekin edo lanarekin?
Ez. Irakaskuntza presentzialak dira eta, Goi-mailako beste irakaskuntza batzuk bezala, diseinatuta daude denbora osoko dedikazioaz ikasteko: 36 aste ikasturte bakoitzeko, gutxienez.
Zer baldintza akademiko bete behar ditut Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak egin ahal izateko?
Egin ditzaket ikasketa hauek batxilerrik ez badut?
Zer balio du proba horrek?
Zenbat plaza egongo dira?
Noiz irekiko da sarbide-proban izena emateko epea?
Urtero data zehatzak argitaratuko dira. Izena emateko, eskabide-orria bete behar da.Noiz dira probak?
Ekainean zehar izango dira probak.
Araudi orokorra
64/2024 Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolena (EHAA, 2024-06-12)