Aniztasunerako eta Inklusiorako Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

15. artikulua.– Aniztasunerako eta Inklusiorako Zuzendaritza.

Saileko Zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Aniztasunerako eta Inklusiorako Zuzendaritzari, Hezkuntza Sailburuordetzaren eskumen-eremuaren barruan:

  1. Bizikidetza positiboa bultzatzea askotariko eskola baten ardatz gisa, gizarte kohesionatua lortzeko.
  2. Ikasle guztien ongizate emozionala lortzen laguntzea, curriculum sozioemozional propioa garatuz.
  3. Hezkidetza-eskolaren garapenean sakontzea, zeinak barnean hartuko baititu genero-ikuspegia eta aniztasun afektibo-sexualarenganako errespetua, indarkeria matxistaren prebentzioan lagunduko duen planteamendu integral batetik.
  4. Ikasle guztien sarbidea, iraunkortasuna, aurrerapena eta akreditazioa sustatzea, hezkuntza-sisteman berriki sartu direnena barnean dela.
  5. Ikasle guztien ikaskuntza eta partaidetza sustatzea, ahalik eta garapen pertsonal, akademiko eta sozialik handiena eta orekatuena izan dezaten, testuinguru inklusibo batean.
  6. Ikastetxeetan, inklusioan laguntzeko zerbitzuen eta irakasleen prestakuntza sustatzea, hain zuzen ere ikasle guztien gaitasunak garatzen lagunduko duten praktika inklusibo eraginkorrak garatzen laguntzeko, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzarekin batera.
  7. Ikasleen aniztasunari erantzun inklusiboa emango dioten programa espezifikoen garapena sustatu eta koordinatzea.
  8. Aniztasunari erantzuten espezializatutako profesionalak eta aholkularitza- eta laguntza-egiturak antolatu eta koordinatzea.
  9. Sistema sanitario eta sozialarekiko elkarreragina sustatzea, ikasle guztien ongizate psikosoziala lortzeko.
  10. Igarobide pertsonalizatuko prozesuak bultzatzea, bai eta ikasle guztien absentismoa eta eskola-uztea prebenitzea ere.
  11. Hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak detektatzea, ebaluatzea eta horiei erantzun azkarra ematea sustatzea, gaitasun handiko ikasleenak barnean direla.
  12. Hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleentzako neurriak eta laguntza proposatu eta ebaluatzea, baliabideen aprobetxamendu integrala eta efizientea sustatzeko.
  13. Hezkuntza-premia bereziak dituzten eta zerbitzu osagarriei dagokienez arreta bereizia behar duten ikasleentzako laguntzak planifikatzeko eta emateko irizpideak definitzea eta ezartzea.
  14. Desparekotasunak konpentsatzeko ekintzak garatzea osabidezko hezkuntza-planen bitartez, gizarteratzea eta laneratzea errazteko.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Mikel Juaristi Izaguirre
(2024/12/04 - ) Aniztasunerako eta Inklusiorako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK