Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren

ARLOAK / EGINKIZUNAK

9. artikulua.– Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren Zuzendaritza.

Dekretu honek, oro har, esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren Zuzendaritzari:

  1. Adin, jatorri, kultura, erlijio edo sexu-orientazio desberdineko pertsonen arteko bizikidetza eta elkartasuna sustatzea, eta bizikidetzaren eta aniztasunaren kudeaketa positiboaren arloan azaleratzen ari diren erronkei erantzuteko jarduera-programak diseinatu, ezarri eta koordinatzea.
  2. Neurriak eta estrategiak bultzatzea gizarte-loturak garatzeko eta nahi ez diren bakardadeei aurre egiteko, bizitzan zehar.
  3. Sexuagatik, arraza- edo etnia-jatorriagatik, erlijioagatik edo ideologiagatik, sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik, adinagatik, desgaitasunagatik edo beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik egindako diskriminazio ororen aurkako borroka indartzea, diskriminazio anitzeko egoerei arreta berezia eskainiz, eta diskriminazio-egoerak prebenitzeko, detektatzeko eta horiei aurre egiteko ekimenak eta neurriak sustatuz, bai eta gorroto-gertakariak eta -delituak prebenitzeko eta horiei erantzuteko ere; hori guztia, bizikidetza bultzatzeko.
  4. Erlijioen eta kulturen arteko bizikidetza sustatzea, erlijio-aniztasunarekiko eta erlijio-adierazpen guztien eskubide eta betebeharrekiko errespetuan oinarrituta, eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden elizen, erlijio-konfesioen eta erlijio-komunitateen euskal gizartean integratutako bizikidetza sendotzea.
  5. Araudi-proposamenak egitea zuzendaritzaren eskumeneko gaietan, eta, bereziki, erregelamendu bidez garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko kultu-lekuei edo -zentroei eta erlijio-aniztasunari buruzko ekainaren 29ko 8/2023 Legea eta Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko otsailaren 15eko 4/2024 Legea.
  6. Euskal gizartean belaunaldien arteko elkartasuna eta kohesioa indartzeko lan- eta jarduera-ildoak bultzatzea, eta, zeharka, politiken belaunaldien arteko ikuspegia sustatzea, belaunaldien arteko ikuspegia sustatzen eta adin guztietarako politikak diseinatzen adituak diren eragileekin lankidetzan.
  7. Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseiluari eta Erlijioen Euskal Kontseiluari laguntzea. Kontseilu hori Euskal Autonomia Erkidegoko kultu-lekuei edo -zentroei eta erlijio-aniztasunari buruzko ekainaren 29ko 8/2023 Legearen 15. artikuluaren bidez sortu zen.
  8. Aniztasuna kudeatzea eta pertsonen berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzea askatasun afektibo-sexualaren eremuan. Eremu horretan, eta LGTBI pertsonen elkarteekin eta, hala badagokio, LGTBIen eta genero-identitatearen esparruan lan egiten duten antolakundeekin lankidetzan, honako hauek dagozkio:
    1. LGTBI pertsonek behar dituzten laguntzei buruzko politika proaktibo bat sistematikoki diseinatzea, inplementatzea eta ebaluatzea.
    2. Trebakuntza- eta sentsibilizazio-programak edo genero-identitateagatik nagusi diren jarrera diskriminatzaileei, aurreiritziei eta estereotipoei aurre egiteko beste programa batzuk garatzea eta ezartzea; hartara, pertsonei beren burua aurkitzen, erlazionatzen eta positiboki baloratzen lagunduko zaie, eta autoestimua eta duintasuna sustatuko dira.
    3. Sentsibilizazio-kanpainak egitea, herritar guztientzat, genero-identitatearekin lotutako indarkeriaren azpian dauden aurreiritziei aurre egiteko eta LGTBI pertsonen genero-identitatearekiko errespetua sustatzeko.
  9. Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko otsailaren 15eko 4/2024 Legearen 9.3 artikuluan aurreikusitako administrazio-dokumentazioa izapidetzea eta ematea.

6. artikulua.– Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren zuzendariak.

Saileko zuzendariek, oro har, honako eginkizun hauek izango dituzte:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  2. Zuzendaritzaren jarduerak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  3. Kontratazio-organoei laguntza teknikoa eta materiala ematea eta bultzatzea.
  4. Bere zuzendaritzako gaiekin zerikusia duten zehapen-espedienteak instruitzea, baldin eta sailburuak hasi eta ebatzi behar baditu.
  5. Bere jardun-eremuko ofiziozko berrikuspeneko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea.
  6. Bere eskumeneko gaietan, goragoko organoei proposamenak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin lankidetzan, bere Zuzendaritzarekin zerikusia duten estatistikak eta azterlan orokorrak diseinatzen eta egiten.
  7. Bere jardun-arloan, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeari dagokionez, honako eginkizun hauek betetzea: Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea, hala nola itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta Sailak antolatutako ekitaldi publikoak, eta irizpide horien jarraipena egitea; kudeaketa-plana onartzea, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera; hizkuntza-irizpideak kontratazio publikoan eta dirulaguntzen deialdietan sartzea proposatzea, Gobernu Kontseiluaren 2023ko ekainaren 6ko Erabakian aurreikusitakoaren arabera (erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateetan hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak onartzen dira).
  8. Bere jardun-arloari dagozkion laguntza-programak ebaztea, baldin eta ebazpen-proposamena sailaren lurralde-ordezkaritzei esleituta badago, bai eta araudiak berariaz hala ezartzen duen beste programa batzuk ere.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jose Maria Ezkerra Fernandez
(2024/11/12 - ) Belaunaldi arteko Aniztasun, Bizikidetza eta Elkartasunaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak