Animalien esperimentazioaren funtzioen homologazioa
Aurreko legediaren arabera kategoria bat izateak funtzio jakin batzuk egitea ahalbidetzen du, honako baliokidetasun honekin (ECC/566/2015 Aginduaren xedapen iragankorra):
• A kategoria: Animaliak zaintzea (a funtzioa) eta animalien eutanasia (b funtzioa)
• B kategoria: Animalien eutanasia (b funtzioa) eta prozedurak egitea (c funtzioa)
• C kategoria: Prozedurak egitea (c funtzioa) eta proiektuak eta prozedurak diseinatzea (d funtzioa)
• D1 kategoria: Animalien ongizatea eta zaintza in situ ikuskatzeko erantzukizuna bere gain hartzea (e funtzioa)
• D2 kategoria: Izendatutako albaitariaren (f funtzioa) eta animalien eutanasiaren (b funtzioa) funtzioak bere gain hartzea.
Eusko Jaurlaritzak kategoria/funtzio horien homologazioa emango du, animaliekin esperimentatzeko gaitasunari eustearekin batera.
Harremanetarako posta elektronikoa: animalia-esp@euskadi.eus
Azken aldaketako data: