Animalien esperimentazioa
Euskadin animalien esperimentazioaren arloan lan egiten duen profesional orok Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren gaikuntza izan beharko du.
Esperimentaziorako eta beste zientzia- eta irakaskuntza-helburu batzuetarako erabiltzen diren animaliak maneiatzeaz arduratzen diren langileak behar bezala gaitzea funtsezko faktorea da animalien ongizatea zaintzeko.
Gaikuntza hori emateko eskatzen diren baldintzak martxoaren 20ko ECC/566/2015 Aginduan ezarrita daude. Agindu horren bidez, esperimentaziorako eta beste helburu zientifiko batzuetarako (irakaskuntza barne) erabiltzen, hazten edo hornitzen diren animaliak maneiatzen dituzten langileek bete behar dituzten gaikuntza-baldintzak ezartzen dira.
Organo eskudunek aurreko legeriaren arabera ezarritako kategoriei dagozkien eginkizunak betetzeko ahalmena duten pertsonen kasuan, Eusko Jaurlaritzak kategoria/funtzio horien homologazioa eta gaikuntza emango ditu.
- Animalien esperimentazioan trebatzeko ziurtagiria
- Gaitasunari eusteko eskaera
- Funtzioen homologazioa
Harremanetarako posta elektronikoa: animalia-esp@euskadi.eus
Azken aldaketako data: