Animalien elikadura
Animalien Elikatze Operadoreen Erregistroa
Animalien Elikatze Operadoreen Erregistroan izena ematea
Euskal Herriko Animalien Elikatze Sektoreko Eragileen Zerrenda
Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legean xedatutakoaren arabera, gehigarriak, aurre-nahasketak edo pentsu konposatuak egiten edota merkaturatzen dituzten animalien elikagaigintzako enpresek Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro egokian izena emanda egon edo dagokien baimena eduki behar dute jardunean hasi aurretik beren jarduera gauzatu ahal izateko.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 183/2005 Erregelamenduaren bidez pentsuen higiene-baldintzak ezarri ziren. Horrela, Erregelamendu horren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, pentsu-enpresen ustiatzaileek ondoko baldintza hauek bete behar dituzte beren jarduera profesionalak gauzatu ahal izateko:
- Erregistro batean inskribaturik egon, aipatu Erregelamenduaren 9. artikuluan adierazi bezala
- edota baimena eduki, 10. artikuluan xedatutakoaren arabera halakorik eska badaiteke betiere. Gidaliburu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan jardungo diren pentsu-enpresak baimentzeko eta erregistratzeko prozedura ezarri nahi da.
Urteko Kontroleko Plana
Pentsuak etiketatzea
767/2009 Erregelamendua pentsuen komertzializazio eta erabilerari buruzkoa.
Dokumentuaren egitea eta bertsioen arduradunak:
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Elikagaien Trazabilitate eta Segurtasuna Zerbitzua
- EPEA (Euskadiko Pentsuen Fabrikatzaile Elkartea)
- ELIKA (Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa)
EAEko pentsu banatzaileentzako laguntza programak
Aurretiko baldintzek edo laguntza-planek ezartzen dituzte establezimenduetan izan beharreko higiene-baldintzak eta praktikak, merkaturatzen diren pentsuen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko. Egiatan, ez da establezimenduetan normalean egiten ez den ezer egin behar; kontua da aurretiaz planifikatu eta erregistratu behar direla jarduera horiek.
Laguntza-plan guztiak dokumentatuta egon behar dira, eta dokumentu horietan espezifikoki jaso behar dira hauek:
1. Planaren helburua
2. Planaren garapena
3. Erregistroak sortzea, betetzea eta gordetzea
4. Ikuskaritza noiz, nola eta nork egingo duen ezartzea
5. Planaren eraginkortasuna baliozkotzea (helburuaren betetze-maila).
6. Plan batzuetan desadostasunak, desbiderapenak eta irregulartasunak egon daitezke. Halakorik egotekotan, eragindako planetik edo plan guztietako desadostasunei laguntzeko plan batetik ekin dakieke.
EAEko pentsu banatzaileentzako laguntza programak
EAEko Pentsu fabriketan APPCC sistemak ezartzeko laguntza gida
Elikakateko enpresa guztiek bete beharreko lege-alderdi anitzen artean (eta pentsuen enpresak elikakatean daude) dago APPCC sistema bat ezartzea.
ELIKAk eta EPEAk EAEko pentsu-fabriketan APPCC sistemak ezartzeko laguntza-gida argitaratu ondoren (2005), beharrezkoa zen berrikuspen sakona egitea, enpresen eta kontrol ofizialeko agintarien esperientziak jasotzeko. Berrikuspen honetan parte hartze aktiboa izan dute Euskadin pentsuak ekoizten dituzten enpresetako ordezkariek, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak eta Elikagaien Trazabilitea.
Gida honek zenbait helburu ditu:
- Tresna erabilgarria sortzea pentsuak egiten dituzten enpresetan autokontrol-sistema bat ezartzeko.
- Enpresak kontzientziatzea: APPCC bat ezartzea beharrezkoa izateaz gain, oso erabilgarria ere bada, eta elikagaien milaka enpresek urte askoan bermatu dute hori.
- Legeria interpretatzeko irizpideak bateratzea.
- Ekoizpen-katearen maila guztietan bultzatzea autokontrol-sistemen ezarpena, erantzukizuneta defentsa-tresna gisa.
EAEko Pentsu fabriketan APPCC sistemak ezartzeko laguntza gida
Azken aldaketako data: