Animalien esperimentazioan trebatzeko ziurtagiria
Nori eragiten dio trebakuntzak:
- Esperimentatzeko eta beste helburu zientifiko batzuetarako (irakaskuntza barne) erabilitako, hazitako edo hornitutako animaliak erabiltzen dituzten langile guztiei.
Atzerriko trebakuntza aitortzea:
- Europar Batasuneko estatu kideak: Beste estatu kide bateko agintari eskudunek eginkizunak betetzeko gaitasun ofiziala aitortzeak ondorioak izango ditu nazio-lurralde osoan.
- Hirugarren Estatuak: Hirugarren Estatuetan lortutako trebakuntza aitortzeak bermatuko du aldez aurreko aitorpena Aginduan eskatutako betekizunen baliokideetan oinarritu dela gutxienez.
Oharra: Atzerrian egindako ikastaroek Aginduan araututakoen baliokideak izan behar dute. Ikastaro bat egitea ez da gaikuntzaren baliokidea, haren osagai bat baino ez da.
Trebakuntza-ziurtagiria lortzeko BALDINTZAK:
- Animaliak zaintzeko eginkizunak betetzen dituzten langileak (a) Animalien eutanasia (b) edo Prozedurak egitea (c) funtzioetarako:
- Berariazko ikastaro bat egin behar dute, eta, ondoren, gainbegiratutako lan-aldi bat, zentro erabiltzaile, hornitzaile edo hazle batean. Zentro horretan, pertsonak bere eginkizunak beteko ditu, ikuskatzen duen funtzioan izendatutako eta gaitutako pertsonaren gainbegiradapean.
- Funtzio horietako bat lortzeko ez da aldez aurreko prestakuntza akademikorik behar.
- Prozedurak diseinatzen dituzten langileak (d) eta Animalien ongizatearen gainbegiralea (e) funtzioetarako:
- Ikastaro espezifiko bat egin behar dute, aldez aurretik unibertsitate-titulu bat lortuta.
Eskatutako unibertsitate-tituluak:Lizentziatu, gradu, master, doktore edo baliokideen unibertsitate-titulua, Biologian (animalia), Medikuntzan, Albaitaritzan edo bere prestakuntza-programan Animalien Biologia eta Fisiologiari buruzko ikasketak jasotzen dituen beste edozein diziplinatan.
- Prozedurak diseinatzen dituzten langileak (d) funtzioa, gainera, aurrekoez bestelako lizentziatu, gradu, master edo unibertsitate-doktore titulua dutenek ere eskura dezakete, baldin eta ikasturtean Animalien Biologia eta Fisiologiaren oinarriei buruzko modulu gehigarri bat egiten badute, tartean dagoen espezieari edo espezie-taldeari zuzendua.
Oharra: Atzerriko tituluek homologatuta egon behar dute.
Trebakuntza eskatzeko aurkeztu beharreko DOKUMENTAZIOA:
- NANaren kopia
- Egindako ikastaroaren kopia PDF formatoan
- a, b eta c funtzioak: Lantoki batean egindako gainbegiratutako lan-aldiaren ziurtagiria.
- d, e eta f funtzioak: Unibertsitateko tituluaren kopia.
Harremanetarako posta elektronikoa: animalia-esp@euskadi.eus
Azken aldaketako data: