Lehendakaritza

Andrés de Irujo saria

Andrés de IrujoAndrés de Irujo saria 1999 urtean sortu zuen Eusko Jaurlaritzak. Kanpoko euskal presentziari edota bizipenei buruzko sortze edo ikerketa lanak argitaratzea du helburu.

Sarira aurkeztu ahal izateko, honako hauek bete behar dira:

  1. Sarira aurkeztu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskaldunek XX mendean zehar izan duten presentziari edota bizipenei buruzko sortze edo ikerketa lanak.
  2. Lan edo obra horiek argitaragabeak izango dira eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez idatzita edo grabatuta egon beharko dute.
  3. Sarira aurkeztuko diren sortze edo ikertze lan literarioak olerki, antzerki, nobela edo saiakera arlokoak izango dira edota ikus-entzunezkoak (audioa, bideoa, CD-ROMa edo disketeak).
  4. Sari hau bateragarria da sortze edo ikerketa  lanak egiteko bestelako sari beka eta dirulaguntzekin, beti ere lanok argitaragabeak badira.

Honako hauek izan dira orain arte saritu diren lanak:

  • 1999, "Laurak Bat de Montevideo 1876-1898, primera euskal etxea del mundo", Alberto Irigoyenek idatzia
  • 2000 urtean, hutsik geratu zen saria
  • 2001, "Centro Vasco Gure Etxea de Tandil: ¿la punta de un gran iceberg?", Marcelino Irianirena
  • 2002, "Vascos en Barcelona: Etnicidad y migración vasca hacia Cataluña en el siglo XX", Xavier Medinarena
  • 2003, "Santiago Ibarra: Historia de un inmigrante vasco", Ángeles de Dios Altuna de Martinarena
  • 2004, "Organisation et aspects de l'émigration des Basques de France en Amérique, 1832-1976", Claude Mehatsena
  • 2005, "Arrojos, dichas y nostalgias. Vascos en el Valparaíso del siglo XX", Rubila Andrea Araya Ariztíarena
  • 2006, "La Sociedad de Confraternidad Vasca Euskal Erria", Alberto Irigoyen Artetxe eta Xabier Irujo Ametzaga
  • 2007 urtean, hutsik geratu zen saria
  • 2008 urtean, hutsik geratu zen saria
  • 2009 urtean, ez zen deialdirik egin
  • 2010, "Vasco-navarros en Antioquia, 1890-1970", John Alejandro Ricaurte idatzita (pdf, 2.5Mb) eta "Eusebio Zamacola Abrisqueta, un basauritarra en el chaco argentino", Fabio Javier Echarri idatzita (pdf, 4.2Mb)
  • 2011-2014, ez zen deialdirik egin
Azken aldaketako data: 2015/02/10