Alokairuko parke publikoko errentariak alokairuak eta komunitate-gastuak ordaintzetik salbuestea

Deskribapena


Xedea

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aldi baterako salbuetsiko ditu alokairua eta komunitate-gastuak ordaintzetik COVID-19 birusak sortutako kalteberatasun ekonomikoko egoera batean dauden Euskadiko alokairu babestuko parke publikoetako errentari guztiak.

Alokairuko parke publikoak honako hauek hartzen ditu barne:

  • Eusko Jaurlaritzaren titulartasuneko etxebizitzak
  • Alokabide sozietate publikoarenak.
  • Bizigune eta Gaztelagun programen baitan alokatutakoak.

Era berean, neurri horiek alokairu babestuko beste etxebizitza-parke batzuetara hedatu ahal izateko mekanismoak ezartzen dira:

  • Beste eragile publiko eta pribatu batzuen titulartasunekoak, baldin eta indarrean dauden babes-formuletako edozeinetan lagata badituzte alokairuan.
  • ASAP merkatu libreko etxebizitzak alokatzeko bitartekaritza-programako errentariek ere jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako salbuespenak. Ondorio horietarako, programa honetan sartutako etxebizitzen errentariek, agindu honen 4. artikuluan araututako kalteberatasun ekonomikoko egoeran badaude, salbuespen-eskaera aurkeztu ahal izango diote kontratua sinatu zuten agente laguntzaile homologatuari.

Honako hauek dira kalteberatasun ekonomikoko egoerak:

  • Besteren konturako langileen kasuan, kalteberatasun ekonomikoko egoeratzat jotzen da osasun-larrialdiak eragindako krisiaren ondorioz errentarien edo emakidadunen bat langabezian geratzea.
  • Langile autonomoen edo enpresaburuen kasuan, kalteberatasun ekonomikoko egoeratzat jotzen da diru-sarreren galera edo salmenten beherakada, % 40koa edo handiagoa, jasatea.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Egoera ekonomiko kalteberan dauden eta etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien errentariak diren pertsonak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasuneko alokairu babestuko parke publikokoak
  • Alokabide SA sozietate publikoarenak.
  • Bizigune programaren esparruan alokatutakoak
  • Gaztelagun laguntza-programaren onuradunak

Honako hauek dira kalteberatasun ekonomikoko egoerak:

  • Besteren konturako langileen kasuan, kalteberatasun ekonomikoko egoeratzat jotzen da osasun-larrialdiak eragindako krisiaren ondorioz errentarien edo emakidadunen bat langabezian geratzea.
  • Langile autonomoen edo enpresaburuen kasuan, kalteberatasun ekonomikoko egoeratzat jotzen da diru-sarreren galera edo salmenten beherakada, % 40koa edo handiagoa, jasatea.

Bi kasuetan, kalteberatasun ekonomikoko egoera gertatzen dela jotzeko, gainera eskatzen da ordaindu beharreko errentaren zenbatekoa gehi komunitate-gastuak handiagoak izatea pertsona edo bizikidetza-unitate errentariaren urteko diru-sarrera haztatuen % 30 baino, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiaren arabera kalkulatuta

Apirileko, maiatzeko eta ekaineko errentei, hilabete osoz aplikatuko zaie salbuespena.

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Betekizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea

  • Salbuespenaz baliatu ahal izateko, errentamendu-kontratuek edo zuzkidura-bizitokien emakidek indarrean egon behar dute eta 2020ko martxoaren 14a baino lehen formalizatuta egon behar dute. Data hori martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartzen den eguna da; horren bidez, COVID-19 birusak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera ezartzen da.
  • Besteren konturako langileen kasuan, langabezia-egoera data horren ondoren hasi behar da, eta behar bezala egiaztatu behar da osasun-larrialdiak eragindako krisiaren ondorioz hasi dela. Ondorio horietarako, hala gertatu dela ulertuko da epea amaitzeagatik azkentzen direnean eta aldi baterako kontratuak berritzen ez direnean; kontratua aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente batean edo beste enplegu-espediente mota batzuetan eteten denean, ezinbesteko kausengatik edo kasu guztietan COVID-19 birusarekin lotutako arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduko eta ekoizpenekoengatik.
  • Langile autonomoen edo enpresaburuen kasuan, diru-sarreren galera edo salmenten beherakada kalkulatzeko, 2020ko apirileko eta maiatzeko diru-sarrerak edo salmentak hartuko dira erreferentziatzat, alarma-egoera deklaratu aurreko seihileko naturalean egindako batez bestekoarekin alderatuta.
  • Ez dago Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaltzen den onuraduna izateko debekuren baten eraginpean.

  • Erantzukizunpeko adierazpena. Bertan, adierazten da betetzen direla agindu honetan araututako salbuespena baliatzeko ezartzen diren betekizunak, eta berariaz adierazten dira familia-unitateko kide guztiek jasotzen dituzten diru-sarrera eguneratuak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


ALOKABIDE

Bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:

  • Gamarrako Atea 1A, behea (El Boulevard eraikina) 01013 Vitoria-Gasteiz
  • Errotaburu pasealekua 1, 7.sol 20018 Donostia-San Sebastián
  • Trenbideko etorbidea 36. behea 48012 Bilbo

Ordutegia:

ALOKABIDEko langile eta laguntzaileentzako arrisku-egoerak minimizatze aldera, Martxoak 16 astelehenetik aurrera, etxebizitzetako gorabehera teknikoei ez zaie aurrez aurre erantzungo, eta konpontzeko eta eraberritzeko jarduketak etxebizitza hutsetara mugatuko dira.

Telefonoa:

  • Telefono bidezko arreta zerbitzuak: 944 044 708
  • Bizigune Programa edo Asap Pograma: 900 251 251
  • Gaztelagun Programa: 945 569 020

Kodea

11022401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Alokabide, Bizigune, ADA, Eusko Jaurlaritza edo ASAP parkeko alokairuko etxebizitza baten maizterra bazara (kontratuaren titularra)

Honako pertsona hauek eskabide-inprimakia eta erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izango dituzte, alokairua eta komunitate-gastuak ordaintzetik ezohiko eta aldi baterako salbuesteko: EAEko etxebizitza-parke publikoetako etxebizitza baten errentamendu-kontratu baten titular gisa edo zuzkidura-bizitoki baten emakidaren onuradun gisa agertzen diren pertsonak, baldin eta aginduaren arabera errentak ordaintzetik salbuesteko eskubidea duten egoeretako batean badaude.

Gaztelagun gazteentzako laguntza jasotzen baduzu

Gaztelagun laguntza-programaren onuradun diren pertsonek, baldin eta agindu honen arabera errentak ordaintzetik salbuesteko eskubidea ematen duten egoeretan badaude, Gaztelagun programaren onuradunentzako eskabide-inprimakia eta erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, espedientean dokumentazioa aurkeztuko dute Nire karpeta atalaren bidez.

Izapidea bide elektroniko soilen bidez egin dezakezu. Aurkeztu beharreko dokumentuak ez inprimatzeko, eskuz sinatu eta berriro eskaneatzeko, sinadura elektronikoki egin dezakezu Adobe Acrobat Reader DCrekin. Horretarako, sakatu Herramientas – Certificados, eta, ondoren, sakatu "Firmar digitalmente". Interneten aurkituko duzu nola egin jakiteko informazioa, bilatzailean "firmar documento con Acrobat Reader DC" hitzak sartuta

Alarma-egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretuak eta Erakunde Harremanetarako sailburuordearen 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenak ezarritakoarekin bat, aldi baterako eten da herritarrei aurrez aurreko arreta ematea, eta bide telematikoz baino ezin dira aurkeztu eskabideak. Hala ere, eskaera telematiko bat egiteko behar diren bitartekoak ez badituzu, eta etenaldi horren behin-behinekotasuna kontuan hartuta, aurrez aurreko eskabide-ereduak deskargatu, bete eta entrega ditzakezu herritarrei aurrez aurreko arreta berriro eman ahal zaienean.

EAEko Administrazio Orokorraren titulartasuneko alokairu babestuko parke publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak, Alokabide SA Sozietate Publikoarenak eta Bizigune programaren esparruan alokatutakoak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk