Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Alokairu-merkatuaren Estatistikaren definizioak - AME

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Itzuli

Etxebizitza moduan hartu behar da egitura aldetik bereizia eta lokabea den eta, eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitzeko moduagatik pertsonek erabiltzeko den esparrua, baldin eta beste erabilera batzuetarako bakarrik ez bada. Etxebizitza dira, halaber, aurreko baldintzak bete ez arren estatistika egin den aldian bizilagunen bat duten esparruak.

Babes publikoko inolako erregimenen eraginpean ez dagoen etxebizitza.

Familia batek bere osotasunean betetzeko egindako eraikina da, eta isolatuak, binatuak edo atxikitutakoak izan daitezke.

Bi etxebizitza baino gehiagorako zerbitzu eta sarrera komunak dituen eraikina. Nagusiki bizitegi-erabilera dute eta bizikidetasuna ez da derrigorrezko baldintza bat.

Urte osoan edo urteko zatirik handienean (urtean 6 hilabete baino gehiagoan) pertsona baten edo gehiagoren ohiko bizileku gisa (erroldatuta egon zein ez) erabiltzen den etxebizitza.

Urtearen zati batean soilik erabiltzen den etxebizitza, aldian-aldian edo noizean behin, eta ez da pertsona baten edo batzuen ohiko bizilekua. Beraz, landa-eremu, hondartza edo hiriko etxeak izan daitezke, oporretan, udan asteburuetan, aldi baterako lanetan edo beste aukera batzuetan erabiltzen direnak.

Ohiko etxebizitza-errentamendutzat hartzen dira, gutxienez, pertsona baten edo familia-talde baten egoitza nagusi izatera bideratzen diren kontratuak, kontratuaren iraupena edozein dela ere.

Sasoiko etxebizitzen errentamendutzat hartzen dira sasoiko edo bigarren mailako etxebizitzak erabiltzeko kontratuak, kontratuaren iraupena edozein dela ere.

Lokalen errentamendutzat hartzen dira industria-, merkataritza-, artisautza-, lanbide-, jolas-, laguntza-, kultura- edo irakaskuntza-jarduera baterako kontratuak.

Azalera erabilgarriaren metro koadroko batez besteko prezioa da; hau da, etxebizitzaren kanpoko hormen barruko azalera gehi terrazetarako erabiltzen dena. Beraz, gelen azalera ez ezik, korridoreen, atarien, bainugelen eta gelatzat hartzen ez diren beste espazio batzuen azalera ere sartzen da.

Eraikitako azaleraren metro koadro bakoitzeko batez besteko prezioa da; hau da, eraikin baten edo eraikin-elementu baten kanpoko itxituren kanpoko aldeak definitutako perimetroak hartzen duen azalera edo, kanpoko itxiturarik ez dagoenean, estalkiaren proiekzio horizontalak zehaztutakoa.

Azken aldaketako data: