Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Alokairu-erregimeneko etxekoen unitateei egindako Inkesta eta etxebizitza alokatzen duten pertsonei (fisikoak edo juridikoak) egindako inkesta Inkestaren definizioak - ALOKAIN.

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Itzuli

Etxebizitza moduan hartu behar da egitura aldetik bereizia eta lokabea den eta, eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitzeko moduagatik pertsonek erabiltzeko den esparrua, baldin eta beste erabilera batzuetarako bakarrik ez bada. Etxebizitza dira, halaber, aurreko baldintzak bete ez arren estatistika egin den aldian bizilagunen bat duten esparruak.

Urte osoan edo urteko zatirik handienean (urtean 6 hilabete baino gehiagoan) pertsona baten edo gehiagoren ohiko bizileku gisa (erroldatuta egon zein ez) erabiltzen den etxebizitza.

Etxebizitza baten jabe den edo hura alokairuan jartzeko baimena duen pertsona (fisikoa edo juridikoa) da. Errentan emandako eraikinaren jabea da.

Errentatzaile bati aldez aurretik alokatutako etxebizitza bat errentan hartzeko eta erabiltzeko eskubidea duen pertsona da. Beraz, etxebizitza bateko maizterra da. Higiezina erabiltzeko eskubidea eskuratzen du, kanon edo ordainsari bat ordaintzearen truke.

Ohiko etxebizitza-errentamendutzat hartzen dira, gutxienez, pertsona baten edo familia-talde baten egoitza nagusi izatera bideratzen diren kontratuak, kontratuaren iraupena edozein dela ere.

Azken aldaketako data: