Lehendakaritza

Aldebiko harremanak

Euskadik nahi dituen ongizate kuotak erdiesteko bide bakarra da jokaleku globalean egoki kokatzea.

Euskadi kanpoan kokatzeko eta nazioartean bikaintasunaren erreferentetzat hartu eta onartua izateko erronkaren aurrean –nahiz eta ukaezina den Euskadik erakusteko eta transferitzeko ezagugarri eta egiaztatutako gaitasun ugari dituela– Euskadiren asmoa da beste zenbait herrialde edota estatu azpiko erakunde aldebiko harremanak ezarri eta gauzatzea, interes komunak partekatze aldera; izan ere, gaur egun nazioarteko harremanak garrantzizkoak dira sektore anitzeko interesak defendatzeko.

Horrela, Euskadiren kanpo harremanen lehentasunezko baliabidea da bikaintasunaren ereduak diren herrialde eta estatu azpiko erakunde aldebiko harremanak ezartzea, baita lankidetza hitzarmen egonkorrak gauzatzea ere, hitzarmen horiek eduki egokiez hornitu eta ezagutza eta esperientzia trukatzeko baterako proiektuak eragin ditzaten.

Euskadik aitzindaritza eskuratu du deszentralizazio bidea urratzen ari diren erakundeei begira, eta kanpoan dugun irudiari ospea ematen dion erreferentzia-eredu bilakatu da.

Lankidetza hitzarmenen helburuak honako hauek dira:

  • Ezagutza, ereduak edo politika publikoak irakastea edota helaraztea, Euskadi erreferentea bada horietan.
  • Erreferentziazko beste zenbait eskualdetan dagoen ezagutzatik ikastea.
  • Nazioartera zabaltzen den lankidetzarekin ekitea zenbait egitasmori.

Nazioarteko honako estatu azpiko erakunde hauekin izenpetu ditu lankidetza hitzarmenak, indarrean daude, Eusko Jaurlaritzak:

  • Kanadako Quebec Estatuarekin. 2017ko urrian izenpetu zen.
  • Kolonbiako Kundinamarca Departamentuarekin. 2017ko maiatzan izenpetu zen.
  • Mexikoko Querétaro Estatuarekin. 2014ko urrian izenpetu zen.
  • Txinako Jiangsu Probintziarekin. 2012ko apirilean izenpetu zen. Berrituta 2019ko ekainan.
  • Santiagoko Txileko Erregio Metropolitanoarekin. 2022ko azaroan izenpetu zen.

Nabarmentzekoak dira Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak areagotzea, Fukushimako eta Mieko Prefekturekiko Ulermen Memorandumak sinatuz, Japonian euskal gastronomia gero eta gehiago kokatzea, Euskadin kultura japoniarrak pizten duen interesa, eta alderantziz, eta bi noranzkoetan gero eta turista gehiago izatea. Harreman pribilegiatu hori Euskadi-Japan Ekimen honen bidez egin zen 2023. urtean zehar. Sustapen-jardueren programa bat egin zen, Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinek beren eremuetan (ekonomia, kirola, kultura, turismoa, gastronomia., etab.) sustatutako ikuspegi sektoriala duena, eta sektore anitzeko beste bat, Tokion “Basque Week” egitea, publiko orokorraren artean Euskadi Basque Country sustatzeko, kultura-, gastronomia- eta turismo-jarduera anitzen bidez. Japoniara egindako bisita ofizialean Lehendakariak ekimen horren ekitaldi nagusia, “Basque Week” izenekoa, inauguratu zuen bi kulturen elkar-arteko kontzertu batekin. Lehendakaria herri horretara joan zen, industria-, eno-gastronomia- eta turismo-arloetako 52 euskal enpresak osatutako ordezkaritzarekin, bi aldeen arteko harremanak ikusarazi eta areagotzeko eta Euskadi Basque Country herrialde nipoian sustatzeko. Bidaia emankorra izan zen, Euskadi Japoniako enpresen industria- eta energia-agendan kokatzea lortu baitzuen, kalitatezko turismo-leku gisa, nazioartean ezagun eta onartutako eskaintza gastronomiko zabalarekin.

 

Azken aldaketako data: